UEUren udako ikastaroetan izena eman dezakezu dagoeneko
| 2013-05-18 : 11:46
Iazko egoera ekonomiko zail berdinean, 41 ikastaro antolatu ditu UEUk, pasa den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Udakoenak bat egiten du dagoeneko martxan duen “Ni ere, UEU” kanpainarekin, zeinak UEU ezagutara eman eta proiektuarekiko atxikimenduak jaso nahi dituen. Ikastaroei buruzko informazio guztia www.ueu.org helbidean dago.Hezkuntza erreformatzeko proiektua onartu du Wertek, orain arteko legeek adinako zilegitasuna duela esanda
| 2013-05-17 : 18:08 | automatikoa
Espainiako Gobernuak lege proiektu bihurtu du hezkuntza erreforma. Jose Ignacio Wert ministroaren plana aurreko astean zen ministroen kontseilutik igarotzekoa, baina, gobernuan bertan desadostasun batzuk eragin zituenez, gaur arte atzeratu dute onarpena. Finean, Wertek eman dituen azalpenetatik uler daiteke aparteko berrikuntzarik ez dagoela aurrez iragarria zutenetik. Protesta handiak izan dira kalean erreformaren aurka, baina PPren gobernuak berretsi du aurrera jarraituko duela. "Gure esku dagoena egingo dugu akordioa lortzeko, baina proiektuaren oinarrien nortasuna galdu gabe".
Guztia irakurri (berria.info) »»
Berria.info @berria | 2013-05-17 15:05
Erreforma proiektua onartu du Wertek, orain arteko legeek adinako zilegitasuna duela esanda bit.ly/10Ju2pt
Rafa Diez: "Aldaketa oztopatu nahi zuten"
| 2013-05-17 : 16:45 | automatikoa
Rafa Diez, langileen mugimenduan egindako lanarengatik ezaguna bada ere, Euskal Herriko politikagintzan pisu handikoa izan da: Zenbait garaitan diputatu, Gazteizko eta Madrileko parlamentuetan; gainera, Gobernuaren eta ETAren arteko negoziaketetan parte hartu du. Ezker abertzalearen baitan ireki den hausnarketa eta bide politiko berriaren bultzatzaile nagusietakoa, preso dago orain. Hain zuzen ere, Konstituzionalak erabakiko du hori ondorengo asteetan, duela egun batzuek babes helegitea tramitera onartu baitzuen. Diezen ustez, atxiloketa eta kartzelaratzeekin bide berria oztopatu nahi zuten; baina, ez dute lortu, Arnaldo Otegik dioen bezala, “transatlantikoa biratzeko” eta aro berria sustatzeko garaia da.
Guztia irakurri (txintxarri.info) »»
Txintxarri @Txintxarrri | 2013-05-17 10:35
“Aldaketa oztopatu nahi zuten” #LasarteOria #Bateragune #RafaDiez dlvr.it/3NYPz9
Haritz Rodriguez Betor hitzaldian: "Sare sozialek ez dituzte blogak hil, indartu baizik"
| 2013-05-17 : 10:01
Haritz Rodriguezen txanda izan da aste honetan Betor hitzaldi sortan. Euskaldunon sarean Xuriken goitizenarekin ezagutu dugu, eta hainbat saltsatan ibili izan da azken urteotan. Asteazkenean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kanpuseko Innogune aretoan, 'Hedabide sozialak' goiburuarekin azaldu zigun sareari buruz duen ikuspegia eta bera zein proiektutan dabilen.
Behar ziren argazkiak
| 2013-05-17 : 09:57 | automatikoa
1976an Anparo Arangoaren gorputz ubeldua munduko bazter guztietan ikusi ahal izan zen. Euskal Herrian berehala zabaldu ziren Zeruko Argian argitaraturiko irudiak, tortura bazela erakusten baitzuten. Senideek eta argazkiaren egileek lehen aldiz xehetasun osoz kontatu dute bizitakoa. Arangoaren kasuak, gainerakoak bezala, sufrimendua areagotzen duten bi ezaugarri ditu: zigorgabetasuna eta ordainik eza.
Guztia irakurri (argia.com) »»
Xabier Letona @xletona | 2013-05-16 23:08
Amparo Arangoaren torturen argzkiak (1976) nola egn zirn? P. Zabaletak eta J. Yabenek kontatua @uapaolazaren errep-n argia.com/argia-astekari…
"Ahora! astea", Kilometroak jaia prestatuz Tolosa dinamizatuko duen egitaraua
| 2013-05-17 : 08:24
Laskorain Ikastolak Kmk13 girotu eta euskararen inguruan Tolosa dinamizatuko duen Ahora! Astea antolatu du. Euskararen inguruan ondo pasatzeko asmoarekin, maiatzaren 19an abiatuko da eta egitaraua adin ezberdineko jendearentzako ekintzez beteta dator, besteak beste, Patinaia festa eta skate ikastaroa, Kike Amonarrizen hitzaldia, Txistulari bandaren urteurrena, haurrentzako hainbat jolas, Ahora! pintxoa, Txapin festa eta sardina jana, Bonberenea txarangaren kontzertua (luxuzko gonbidatu eta guzti), bideo lehiaketa, eta abar, eta abar, eta abar.
Argazkialdia 2013 Andoainen larunbat honetatik aurrera
| 2013-05-16 : 18:38
Euskadiko auzolandegien berri emango dute bi gazte blogarik, “Auzokontalariak” lehiaketan
| 2013-05-16 : 10:20
Auzokontalariak ekimenak gazteek Euskadiko auzolandegietan dituzten bizipenak erakustea du helburu. Euskadiko auzolandegietara bisita egin eta bertako bizipenak plazaratzeko prest dauden bi blogari aukeratuko ditu Gazteaukerak, abian jarri duen Auzokontalariak lehiaketaren bidez.
Agur Antonio Basagoitiri, banku baten kontrako boikota eskatzen ausartu zen politikariari
| 2013-05-16 : 08:44
Antonio Basagoiti PPko burukide izanak bere kargua utzi du EAEko PPn, eta gaur agurtuko da Eusko Legebiltzarrean kide eta aurkari politikengandik. Twitterreko @abasagoiti kontua ere itxi du, eta Mexikora doa banku batean lan egitera. Bitxia iruditzen zait bankugintzara dedikatzea orain gizona, beste inork egin ez duena egin baitzuen Basagoitik behin publikoki: banku baten kontrako boikota eskatu.Maiatzaren 16an hasiko da "Ostegun bidaiariak" lehiaketa Aretxabaletan
| 2013-05-15 : 16:32
Aretxabaletako Udalak antolatu du lehiaketa Artemanen laguntzarekin. Hurrengo sei astetan, ostegunero (nahiz eta maiatzaren 29a asteazkena den), Aretxabaletako taberna ezberdin baten eskainiko dira bidaia ezberdinen diaporamak.
