Teknologia albisteak

Mikroipuin lehiaketa, mina gaitzat hartuta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-12 : 09:10

Gasteizko GEU euskaltzale elkarteak antolatu ohi duen Mikroipuin lehiaketaren 5. edizioa jarri du martxan. Apirilaren 28a bitartean martxan dago Twitter bidezko mikroipuin bilketa. Gai zehatz baten inguruko mikroipuin izan bekarko dira: Mina.

“Mina” da, hiztegiaren arabera, honakoa: gorputzean sentitzen den sentipen nekagarria, janariez edo edariez mingainean sentitzen den erredura, oinazea, adiskideez-eta mintzatuz barru-barruko lotura…

Baina inguruko hitz-elkarketa eta eratorriekin ere jolas daiteke: pipermina, herrimina, gosemina… Twitter bidez bidali/zabaldu behar dira ipuinak, 268 karaktere izango da ipuinaren maximoa, gehituta @GEUelkartea kontuaren aipua. Gehienez 3 mikroipuin aurkeztu daitezke; bakoitza ipuin/istorio bat izan beharko da bere osotasunean eta ez heren bat.

Hiru sari daude, eta epea apirilaren 26a bitartekoa da.

  1. 150 euro eta Gasteizko Parral tabernan 2 pertsonentzako bazkaria.
  2. 2. 100 euro eta 25 euroko bonoa Gasteizko Zuloa liburudendan erabiltzeko.
  3. 50 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko.

Informazio zehatzagoa, hemen.

Erantzun

Sartu