Sareko Argia Saria 2012: EITB Nahieran© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-27 ¦ 16:49 ¦ internetEITB-ren nahieran proiektuak jaso du Sareko 2012 Argia Saria. EITBren eduki guztien biltegia da, erabiltzaileak nahi duen unean ikusteko aukera ematen duena. 2011ko ekainean argitaratu zen, Sustatun lehenago izan genuen gertutik ezagutzeko aukera eta albiste honetan jaso genuen gure iritzia. Iñako Gurrutxagak jaso du saria Nahieran ekimena hasi besterik ez dela egin esanaz. Guztia irakurri ¦ KomentatuBost egunetan eta taldean "kode irekiko praktika kulturalen dekalogoa" idatziko da© cc-by-sa Tabakalera, Donostia ¦ 2012-01-27 ¦ 10:39 ¦ kulturaGaur hasi eta urtarrilak 31 arte Tabakalera esperimentu berri batean murgilduko da: estatu mailan egingo den lehenengo Book Sprinta antolatu dugu. Eta, zer da Book Sprint bat? 3-5 egunez pertsona talde bat elkartzen duen aktibitatea da, elkarbizitza eta lan-saio intentsiboen bidez, modu kolaboratiboan eta dinamizatutako prozesu baten bitartez, liburu bat idazteko helburuarekin. Hamabi adituk osatutako lantaldeak "Kode irekiko praktika kulturalen dekalogoa" izenburuko liburua idatziko du. Guztia irakurri ¦ KomentatuV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak otsailaren 24an: izen-ematea ireki ida© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-27 ¦ 09:43 ¦ hizkuntzaV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Donostian izango dira datorren otsailaren 24an, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Dagoeneko ikusgai dago egitaraua, eta izena-emateko epea ere zabalik dago otsailaren 21 arte. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskarazko film eta dokumentalen zikloa Zarautzen© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-27 ¦ 08:25 ¦ zinemaZarauzko Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailek Zinemapean zikloa antolatu dute. Urtarrilean hasi eta ekainera bitartean hamaika film eta dokumental ikusi ahal izango dira Zarautzen, Argia Dokumentalak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean. Emanaldiak igandetan izango dira, hamabostean behin, eta euskaraz sortutako dokumentalak eta filmak edota euskarazko azpidatziak dituztenak izango dira ikusgai. Guztia irakurri ¦ KomentatuGizarte segurantzak Oier Lakuntza Irigoien ikasle nafarrari 11.150€ eskatzen dizkio© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-26 ¦ 13:28 ¦ osasunaOier Lakuntzak ikerketarako beka bat jaso zuen, eta laster Kimika kuantikoan doktorea izango da. Elbarria denez, beste diru-laguntza bat ere jasotzen du elbarritasuna dela eta. Gizarte Segurantzak dio bi laguntzak ez direla bateragarriak eta bat itzuli egin behar duela. Ezin elbarri eta bekadun izan? Guztia irakurri ¦ Erantzun bat"Izei txikia"© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-26 ¦ 08:40 ¦ liburuakBatzuetan nahikoa dira imajinazioa eta pazientzia pixkat, haurrekin horrelako gauzak egiteko. "Amak lana duen igande arratsalde euritsuetan, Araitzek etxean aitarekin egiten dituen gauzak..." txiokatu zuen atzo Gari Berasaluze Kalaportuk. Joxan Ormazabalen ipuin bat hartu eta hona hemen arratsalde euritsu horretan egindako "eskulana": Guztia irakurri ¦ Erantzun batErreferendumeko galdera hau izango da: Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela?© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-25 ¦ 15:51 ¦ politikaEdinburgoko Eskoziako Parlamentuan, Alex Salmond bertako gobernuburuak antolatu nahi duen erreferendumeko galdera jakinarazi du: Do you agree that Scotland should be an independent country? Alegia, Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela? Galdera argia eta zuzena da, eta erantzuteko aukerak ere bai.
Erref.:
Erreferendumeko galdera hau izango da: Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela? (www.scotland.gov.uk)
|
Azken erantzunak
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
Tresnak |