Teknologia albisteak

Sormenaren Mundu Foroa biltzarra EAEko hiriburuetan datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-11 : 15:43

Datorren astean, apirilaren 15etik 17ra, Sormenaren Mundu Foroa (CWF24) egingo da EAEko hiru hiriburuetan (Bilbo, Gasteiz eta Donostia). Biltzarraren leloa hau da: "Kultura- eta Sormen- ekosistemak: Gobernantza-ereduak eta Berrikuntza".

Eusko Jaurlaritzak zabaldurako informazioaren arabera, "kultura eta sormen-ehunean integratutako ekitaldia" da CWF. "Topaketa honetan, mundu osoko berritzaileak gonbidatzen dira sormen, berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko eztabaidetan parte hartzera".

Foro hau Sormen Barrutien Sarearen (DC Network) parte da, eta mundu osoko ikuskariak gonbidatzen ditu sormenaren, berrikuntzaren eta enpresa-espirituaren arteko loturari buruzko elkarrizketak egitera. 

Antolakuntzan Jaurlaritzaren KsiGune klusterrak (kultura eta sormen industrien bilgunea) eta Innobasquek (Berrikuntzaren Euskal Agentziak) parte hartzen dute. 

Egitaraua eta izen ematea webgune ofizialean: https://cwf2024.eus/  

 

 

Erantzun

Sartu