Elhuyar Fundazioa
Hitz bitan
Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen garapena bultzatzea, eta, horretarako, euskal gizartearekin bat eginez, balio erantsiko zerbitzu, tresna eta baliabideak garatzea, berrikuntza ardatz izanik. Hori dugu xede.
Datu gehiago
- Alta eguna: 2012-06-29 15:10
- Azken aldiz sartua: 2013-04-25 10:56
- Azken ekarpena: 2012-06-29 15:10
Erabiltzailearen jarduna
Zer gertatzen da zientzia-udalekuetan?
Elhuyar Fundazioa
|
2013-04-25 : 11:02
| Artikulua
Aurten 12 eta 14 urte bitarteko 100 gaztek izango dute Zientzia Udalekuez gozatzeko aukera. Uztailaren 1etik 15era izango dira udalekuak, astebeteko bi txandatan. Tokiak zozkatu egingo dira izena ematen duten guztien artean. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, sartu webgunean, edo deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira (ordutegia: 9:00-14:00)
ON ZIENTZIA bideo amateurren lehiaketako lehen lanak ikusgai
Elhuyar Fundazioa
|
2013-04-10 : 10:13
| Artikulua
Lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 24an amaituko da, baina orain arte aurkeztu diren bideoak dagoeneko lehiaketaren webgunean ikusgai daude: www.onzientzia.tv

Elhuyar, aro berri baten hasiera
Elhuyar Fundazioa
|
2013-03-20 : 14:18
| Artikulua
Berrogei urteko ibilbidea eginda jada, zenbait aldaketarekin hasi du 2013a Elhuyarrek: eguneratu egin du xedea, egokitu egin ditu negozio-unitateak, eta irudi korporatiboa, berriz, aldatu. Bestalde, azken hamar urteotan Fundazioko zuzendari nagusi eta lehendakari (Itziar Nogeras eta Jose Mari Rodriguez Ibabe, hurrenez hurren) izan direnen ordez, hauek jardungo dira aurrerantzean gure erakundearen gidari: Jose Mari Pitarke (Nanoguneko zuzendaria) izango da Elhuyar Fundazioko lehendakaria; Leire Cancio, berriz, zuzendari nagusia.
Garoñako zentral nuklearraren eraispena modu sakonean landu du Elhuyarrek
Elhuyar Fundazioa
|
2013-03-06 : 16:49
| Artikulua
Garoñako zentral nuklearra geldirik dago urte-hasieratik, nahiz eta Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren (CSN) eta Gobernuaren baimena zuten uztailera arte jarduteko, eta 2019 arte luzatzeko aukerarekin. Baina Nuclenorrek, zentralaren jabeak, jarduera etetea erabaki zuen, eta hurrengo pausoa zentralaren eraispena izango da. Hori horrela, Elhuyarreko Zientziren Komunikazioa sailak modu sakon eta zabalean landu du gai hau, adituen laguntzarekin, eta bere komunikazio-euskarrietan eman du: Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren martxoko zenbakian, Teknopolis telebista-saioan, eta Norteko Ferrokarrilla irratsaioan. Gai honen inguruko erreportaje guztiak www.zientzia.net webgunean bildu eta eskuragarri jarri ditu Elhuyarrek.
Elhuyar Fundazioak Web-corpusen Ataria aurkeztu du, eta kontsultagai jarri du
Elhuyar Fundazioa
|
2013-02-15 : 13:21
| Artikulua
Elhuyar Fundazioak Web-corpusen ataria aurkeztuko du otsailaren 13an
Elhuyar Fundazioa
|
2013-02-05 : 10:55
| Artikulua
Elhuyar Fundazioak euskarazko Web-corpusen ataria sortu du eta erabiltzaileentzat kontsultagai jarri. Atari hau, datorren otsailaren 13an (asteazkena) aurkeztuko dugu Donostiako San Telmo museoan, "Badu bada" erakusketaren barruan, 17:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, eta nahi duenarentzat dago irekia.
Elhuyar aldizkaria saritu dute Tecnalia sarietan, Interneteko kategorian
Elhuyar Fundazioa
|
2013-01-31 : 10:17
| Artikulua
Elhuyar aldizkarian argitaratutako “Itxaropen bioartifiziala” lanak VI Tecnalia kazetartza-saria jaso du Interneteko kategorian, joan den urtarrilaren 30ean Miramon Teknologia Parkean egindako sari-banaketa ekitaldian. Erreportaje-bikoa 2012ko apirileko zenbakian argitaratu zen, eta Guillermo Roa Zubia da lanaren egilea.
Txikia ikusgarri Elhuyar aldizkariaren urtarrileko zenbakian
Elhuyar Fundazioa
|
2013-01-02 : 15:15
| Artikulua
Elhuyar aldizkariaren urtarrileko zenbakiaren gai nagusian, Nikon Small World lehiaketaren azken edizioan sarituak izan diren argazkiak bildu dira.
Euskal I+G+Baren urteko hamar albisterik arrakastatsuenak
Elhuyar Fundazioa
|
2012-12-20 : 10:59
| Artikulua
Basque Research webguneak (www.basqueresearch.com) 2012an argitaratutako albiste irakurrienen hamarreko zerrenda prestatu du. BCBL zentroaren bertsolarien gaitasunaren inguruko ikerketa izan da 2012ko albisterik irakurriena Basque Research webgunean.
Ukitu euskara: nola erabili Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan
Elhuyar Fundazioa
|
2012-12-17 : 12:35
| Artikulua
Zatoz "Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean" erakusketara, eta, bide batez, ikasi nola erabili Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan eta ezagutu euskara ikasteko kxo! aplikazioa. Ukitu euskara!

2012ko CAF-Elhuyar Sarietara lanak aurkezteko epea, zabalik urtarrilaren 31ra arte
Elhuyar Fundazioa
|
2012-12-10 : 13:57
| Artikulua
CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak irailean abiarazi zuten aurtengo CAF-Elhuyar sarien prozesua, helburu hauekin: zientziaren eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa eta kazetaritza bultzatzea, saritzea eta aintzatestea. Ohiko atalez gain (dibulgazio-artikulu originalak eta zientzia-kazetaritzako lanak), aurtengoan kategoria berri bat izango dute Sariek: “Zientzia gizartean” sorkuntza-beka. 2013ko urtarrilaren 31ra arte aurkez daitezke lanak.
Sexuaren arrazoiak, Elhuyar aldizkariaren abenduko zenbakiko gai nagusia
Elhuyar Fundazioa
|
2012-12-04 : 12:34
| Artikulua
Elhuyar aldizkariaren abenduko zenbakiaren gai nagusia sexuari eskaini zaio, eboluzioaren, genetikaren eta giza izaeraren ikuspegitik azalduta. Sexuaren emaitza da jaioberria; hori bezain erraza, eta aldi berean, konplexua. Konplexutasun horren adierazle dira sexuak duen arrakasta, kasu eskandalagarriak, maitasunaren usaina, sexuaren nahi gabeko albo-ondorioak, zakilaren eboluzioa, hermafroditismoa, Oteloren arrazoiak, poligamia, orgasmoa, homosexualitatea, maiteminaren iraupena... Hori guztia, dagoeneko irakurgai dago Elhuyar aldizkariaren 2012ko azken zenbakian.
Elhuyar hiztegiak tabletetan eskuragarri
Elhuyar Fundazioa
|
2012-11-30 : 14:15
| Artikulua
Elhuyar Fundazioak bost hiztegi jarri ditu eskuragarri tabletetan, Android eta iOS (iPad) plataformetan. Duela urtetebete, bost hiztegi horiek smartphoneetara egokitu zituen Elhuyarrek, eta, orduan agindu bezala, bostak jadanik tabletetan kontsultatu daitezke. Elhuyarren hiztegi hauek daude eskuragarri bai smartphonetarako eta bai tabletetarako: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia. Elhuyar ikaslearen hiztegia kenduta, gainerako lau hiztegiak off line dira; beraz, instalatu ostean ez dute Interneterako konexio beharrik. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du.
Ikerbasqueren #100ZIENTZIA eskaerari helduta, hainbat proposamen aurkeztu ditu Elhuyarrek zientzia sustatzeko
Elhuyar Fundazioa
|
2012-11-15 : 13:37
| Artikulua
Ekintza sozial eta ludikoak, ikerketa-arlo berriak, edukiak eta protagonistak plazaratzeko bideak eta erabaki politiko eta ekonomikoetarako ideiak proposatu ditu Elhuyarrek, besteak beste, Ikerbasquek 2016 arte Euskadin zientzia sustatzeko egindako proposamen-eskariari erantzunez.
Enpresak eta nazioarteratzea: Nola kudeatu hizkuntza-aniztasuna? jardunaldia antolatu du Elhuyarrek
Elhuyar Fundazioa
|
2012-11-07 : 15:30
| Artikulua
Enpresak eta nazioarteratzea: Nola kudeatu hizkuntza-aniztasuna? jardunaldia egingo da asteartean (azaroaren 13an) Gipuzkoako Ganbaran (Donostian), Elhuyarrek antolatuta. Jardunaldi honetan hizkuntza-aniztasunaren kudeaketaren garrantziaz hitz egingo da, gaur egun, euskal enpresak nazioarteko merkatuetan mugitzen baidira, geroz eta gehiago.
Euskal Herriko karniboroen egoera, Elhuyar aldizkariaren azaroko zenbakian
Elhuyar Fundazioa
|
2012-11-05 : 12:41
| Artikulua
Elhuyar aldizkariaren azaroko zenbakian, Euskal Herriko karniboroen egoera ezagutuko dugu, Ihobeko Klima Aldaketa eta Bioaniztasuna saileko buru den Jabi Zabala biologoaren laguntzarekin. Euskal Herriko karniboroak ez dira lehoiak eta tigreak bezain ikusgarriak akaso; haiek bezain handiak ez. Baina hemen ere badira karniboroak, Carnivora ordenako ugaztunak, alegia; eta ez gutxi, dozena bat, hain zuzen ere. Eta litekeena da hurrengo urteetan hamahirugarren bat ere izatea. Gai hau da azaroko Elhuyar aldizkariko gai nagusia, eta honi buruzko informazio osoa kaleratu berri den aldizkarian aurkituko dute irakurleek.
Elhuyar Fundazioak eta DIPCk bideo amateurren ON ZIENTZIA lehiaketa jarri dute abian, hirugarrenez
Elhuyar Fundazioa
|
2012-10-22 : 12:31
| Artikulua
Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, eman zaio hasiera zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren III. ON ZIENTZIA lehiaketari. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukera izango da. Sari hauek jasoko dituzte lehenengo hiru sailkatuek: 3.000 € lehenengo sailkatuak, 1.500 € bigarrenak eta 1.500 € euskarazko bideo onenak.
"Dictionnaire Elhuyar hiztegiaren" bigarren edizioa, kalean da jada
Elhuyar Fundazioa
|
2012-10-19 : 13:09
| Artikulua
Elhuyar Fundazioak Dictionnaire Elhuyar hiztegia, euskara-frantsesa/français-basque hiztegiaren edizio berria prestatu eta kaleratu du. Bigarren argitalpen honetan, Euskaltzaindia etengabe osatzen eta Interneten argitaratzen ari den Hiztegi Batua izan da prestakuntza-lanen zutabeetako bat. Lehen argitalpenarekin alderatuta (2004an kaleratua hura), hiztegia adibidez eta oharrez hornitzea izan da lanaren beste parte handi bat; 6.753 adibide jasotzen ditu guztira, aurreko edizioak baino dezentez gehiago.
Martxan da Elhuyar Fundazioaren Teknoskopioa, Euskal Herriko proiektu-lehiaketa
Elhuyar Fundazioa
|
2012-10-15 : 12:44
| Artikulua
Urtero legez, Elhuyar Fundazioak Teknoskopioa lehiaketa abiarazi du. 14-18 urteko gazteentzako lehiaketa bat da, eta parte-hartzaileek bi modalitatetan har dezakete parte: Ikerketa-proiektuan edo Proiektu teknologikoan. Ikerketa-proiektua modalitatean, aukeratutako arazoari konponbidea emateko ikerketa-lan bat garatu behar dute gazteek; Proiektu teknologikoa modalitatean, berriz, aukeratutako arazoari konponbidea emateko produktu teknologiko bat diseinatu behar dute. Teknoskopioa lehiaketan izena emateko epea azaroaren 5ean hasiko da. Izen-emateak http://teknoskopioa.elhuyar.org webgunean egin behar dira.
Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2012ko CAF-Elhuyar sariak
Elhuyar Fundazioa
|
2012-10-09 : 12:46
| Artikulua
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2012ko CAF-Elhuyar sariak. CAF-Elhuyar sarien helburuak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea. Aurtengo edizioan kategoria berria izango du sariketak: Zientzia gizartean sorkuntza-beka.
