|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idaztea© cc-by-sa Goio Arana ¦ 2010-08-12 ¦ 10:02 ¦ masai-ikastaroaOnartu beharra dugu: kosta egin zaigu oporretako ordutegien oharrak euskaraz akats barik idaztea. Akaso urteetan jarri izan dugulako "Cerrado del 1 al 31 de agosto" eta listo, baina, gaur gaurkoz, euskaraz hasten garenean, gehienetan, nahastu eta akatsak egiten ditugu.
Eguneraketa, Sustatuk, 16.45: Bizkaiko Foru Aldundiak gaur iragarritako Gaztebizz webgune berrian ere ez dakite datarik jartzen:
Arrasateko erdialdean zehar egindako ordu erdi eskaseko ibilaldian hurrengo argazki sorta bildu dut. Dendetako ohar gehienek akats bat edo beste zeukaten: deklinazio okerrak, behar ez diren komatxoak, marratxoak traban, zentzurik gabeko hutsuneak, puntuak gaizki jarrita... denetariko txikikeriak aurki daitezke irudiotan.
Hala ere, argi dut: nahiago dut, akats eta guzti, argazkietako ohar horiek guztiak, zuzen idatzita, baina gaztelera hutsean ikusi ditudanak baino! Erantzunak#1. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaMikel Haranburu ¦ 2010-08-12 ¦ 10:37Denok egin ohi ditugu akatsak, e? ('zentsurik gabeko hutsuneak'). Inoiz ausartuko ahal gara gure analfabetismoa sendatzera? #2. Euskaraz zuzen ezin idatzi, eta efektu desmobilizatzaileaSustatu ¦ 2010-08-12 ¦ 10:50Bai, denok egiten ditugu akatsak. Eta hemen agertzen direnak ñimiñoak dira, ortotipografikoak nagusiki. Goio Arana kolaboratzaileak hau proposatu zionean Sustaturi, mezua bidali zigun zalantzarekin: Idatzi dut post-a, baina, ez dakik nola tratatu daitekeen gai hau desmobilizatzailea ez dadin izan... #3. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaKarlott ¦ 2010-08-12 ¦ 10:56
#4. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaassar ¦ 2010-08-12 ¦ 11:01Ondarrun ikusi nuen kartel hau polita iruditu zitzaidan. ![]() Argazkiak.org | Bideokluba Ondarru © cc-by-sa: assar #5. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaGoio Arana ¦ 2010-08-12 ¦ 11:27Arrazoi duzu Mikel Haranburu (#1): denok egiten ditugu akatsak. Nik, por tzierto, handiak eta askotan! Eskatu diet Sustatuko editoreei “zentzua” zuzentzea. Mila esker! #6. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaeneko ¦ 2010-08-12 ¦ 11:29Nik egia esan gauzak nahiko argi ditut eta iruditzen zait orokorrean sustatun ematen zaion trataera egokienadela hau da: - Marka handiei atentzioa nabarmen deitu behar zaie: baliabideak dituzte akatsik ez egiteko eta egiten dituztenean atentzioa deitu behar zaie: - Post honetako adibideekin: erakutsi behar dira jendeak ikas dezan akatsak egon badaudela. Hau ikustean euskararekiko sentsibilitatea duenak hurrengoan egoki egiten saiatuko da (gainera soilik herriaren erreferentzia egiten da, zaila da denda zehatza zein den jakitea herritik bila aritzen ez bazara behintzat) eta euskararekiko sentsibilitaterik ez duenak ez dut uste sustatu ikusteko denborarik hartuko duenik. Beraz nahiko argi, baliabide handiak dituztenei kaña, beste hainbat gauzatan inberitzen duten bezala (koloreak, diseinua, kokapena...) euskaran ere pentsa dezaten eta txikiei erakutsi zer dagoen gaizki hurrengoan saia daitezen egokiago egiten. tira eta laguntza pixkat ematearren bi helbide: Euskaltzaindiaren arauak EHUren zalantzak argitzeko zerbitzua eta Donostiako Patronatuaren zerbitzua (itzulpen zerbitzua soilik donostiarrentzat da, baina zalantzena... horretan datu gehiegirik ez dute eskatzen ;-) #7. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaBittor Hidalgo - Donostia ¦ 2010-08-12 ¦ 12:13Eta zer? #8. Gaztebizz webgune ofizial berrian desastre ageri dira datakSustatu ¦ 2010-08-12 ¦ 16:47Goioren testuan zuzendu dugu oker zegoen zentsua. Bide batez esku sartu diogu artikuluaren sarrerari, aurkitu dugun harrabitxia komentatzeko. Izan ere, zera agertu zaigu gaur begi aurrean, data okerren beste adibide bat. Bizkaiko Foru Aldundiak gaur jarri du martxan gazteentzako web zerbitzua omen dena, Gaztebizz delakoa, eta bistan da datekin ez direla asko aklaratzen. Halaxe ageri zaigu, Bilboko Aste Nagusiarena: 21-tik 2010-ren Abustua-ren 29-ra
Hilabete batetik bestera hartzen duen gertaera akaso hobeto azaltzen zaigu? Abustua-ren 12-tik 2010-ren Iraila-ren 05-ra
#9. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaerrepika ¦ 2010-08-12 ¦ 20:42Zenbakiak eta datak (eta beste gauza asko) errepikatzearen hori, ez ote da nahikoa behin eta euskaraz esanda? #10. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteasindromea ¦ 2010-08-12 ¦ 20:47Ohituta gaude, baina Kataluinan egun batzuk pasa ondoren, halako afitxak ikusi eta gurean "errepikatzailearen sindromea" barruraino sartuta dugula konturatzen zara. Gutxien-gutxienez edonork ulertzeko modukoak diren datak eta zenbakiak euskara hutsez esanda ez ote da nahikoa? #11. Gara egunkariaren datak eta sistemakSustatu ¦ 2010-08-13 ¦ 09:41Karlottek dioena (#3), Garak data oker ematen duela, 2010ko abuztua non eta 2010eko abuztua tokatzen den, izan daiteke programazio informatiko desegokiaren ondorioa, datak sistemaren barne-erloju propiotik eraikitzeko moduak egiten baitituzte aplikazio informatikoek gaur egunean. Noski, ondo ere programatu daiteke data euskaraz zuzen azaltzeko. 2010ko/2010eko auzi honi buruz informatu genuen Sustatun, hain zuzen ere. Bestalde, Gara-ren barne sistemetan euskarazko aplikazioak badarabiltzatela ematen du. Beren webguneko albiste honetan, gaztelaniaz izan arren, euskarazko terminoak sartu zitzaizkien (Tartekia / Lehenengo paragrafoa / Gainerako paragrafoak), txantiloien sistema informatikotik nahigabean itsatsita seguruenik. #12. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaMartin Rezola ¦ 2010-08-13 ¦ 09:48Bat nator Goiok eta gainerako iruzkingileek agertu duten iritziekin. Hemengo hau gaur goizean topatu dut Gasteizen, Principal antzokitik ez oso urruti.
Stradivarius dendaren erakusleihoa da eta besterik ez dauka, euskarazkoa soil-soilik. Akatsak akats, uste dut txalotzekoa dela, nahiz eta, euskarari mesede egiten diolakoan, “zuzentzaile” batek bere arrastoa utzi nahi izan duen. #13. Merkealdi prepositiboakSustatu ¦ 2010-08-13 ¦ 09:54Eskerrik asko ekarpenagatik Martin (#12). Stradivariusko kartelaren antzekoari erreparatu genion Zara denda batean Masai Ikastaroan duela hilabete batzuk. Hango apal batzuetan dena an 5.99 zegoen, eta Stradivariusen soinekoak tik 5.99 nonbait. #14. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaMikel Haranburu ¦ 2010-08-13 ¦ 09:57Hiru gauza; lehena: akatsak aipatzea ez da horiek nabarmentzea, baina artikulu horretan gaia horixe zen: datak agertzeko ezjakintasuna. Nire erantzunean, garrantzitsuena galdera zen: inoiz egingo al dugu aitzina eta denboratxo bat dedikatuko ikastera? Ez dut uste asko eskatzea denik, Bigarrena: desmobilizatzailea? Administrazioari 25 urtez zer egin ez duen aurpegiratzen badiogu, zergatik ez diegu auzakideei 25 urteko alferkeria aurpegiratu behar, Euskarari dagokionez? #15. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaJuan Vélez ¦ 2010-08-13 ¦ 10:44Mesede gutxi egiten diogu hizkuntzari lehentasuna hizkuntza hautaketak izaten badu eta gainontzeko gauza guztiak bost axola bazaigu. Hau da, akatsak denok egiten ditugula argi dago, halere nire uste apalean kanpora begira idazten dugunean beti izan behar dugu begirune edo denbora hartze bat ahalik eta zuzenen egiteko. #16. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaGoio Arana ¦ 2010-08-13 ¦ 11:54Irakurtzen dute Sustatu udaletako euskara teknikariek? eta euskara taldeko eragileek? eta Jaurlaritzako eta Diputazioetako teknikariek? seguru baietz. Ba,hona hemen proposamen bat. #17. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaPedro ¦ 2010-08-13 ¦ 12:34Ados, mezuarekin. Hobe "Abustua 1-tik 31 era itxita" jartzea, oharra gaztelera hutsez jartzea baino. Baina, bestalde, arrazoia du Sindromeak(#10), oso nekegarria da halako mezu motzak behin eta berriro errepikatuta irakurri behar izatea!, are gehiago, gazteleraz normalean ondo idatzita egoten direnean eta, aldiz, euskaraz, gaizki jarrita daudenean. #18. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaEnaut L ¦ 2010-08-15 ¦ 21:42Gorago Bittorek, Enekok eta beste hainbatek egin dituzten oharrekin bat nator. Eta ahalak dituztenei, bai sartzeko eta ahaleginak egiten dituztenak txalotzeko. #19. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaMikel Haranburu ¦ 2010-08-16 ¦ 11:50Eta, "Euskararen Unibertsoan", zertarako nahi ditugu akats bat egin eta egin dutela jakiten dutenean etsitzen diren "euskaldunak"? Ezagutzatik "erabilerara" egin beharreko azken modako urratsa horrela eginen al dugu? Euskara normalizatuko horrela? Ez al genuke lehendabizi geure burua normalizatu behar? #20. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaBittor Hidalgo - Donostia ¦ 2010-08-21 ¦ 13:33Nik erantzungo dizut, Mikel, zertarako behar ditugun euskaldun horiek ERE. Euskara HILTZEN ari den/garen/diren hizkuntza delako, eta euskaldunak egunetik egunera DESAGERTZEN ari den/garen/diren herria, nahiz askok egiten dugun ere desagertze horren kontrako borroka. EUSKARAREN UNIBERTSOAN denak behar ditugu, eguzki izarrak, izar erraldoiak, izar nanoak, galaxiak, argizagiak eta atomo sinpleak, gas lainoak, hauts lainoak, zulo beltzak, ... Denak behar ditugu, eta gero eta gehiago, eta gero eta azkarrago. #21. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaMikel Haranburu ¦ 2010-08-26 ¦ 10:15Kategoria asko aipatu duzu, Bittor, Unibertsokoan ageri direnak aipatzean. Eta denak ere, zein bere kastakoa izaki, halaxe mantendu beharrekoak, alafede! ez baitira berehalakoan suntsituko. Baina gurean, eta gure unibertso linguistikoa aitzina eramanen badugu, ez gabiltza ongi unibertsokideok aurreramendurik gabe geratzen bagara. #22. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaBittor Hidalgo - Donostia ¦ 2010-08-28 ¦ 11:15Kuriosoa egiten zait, Mikel, ni zure testua(k) irakurrita erabat ados-edo sentitzen naizelako. Eta hala ere desadostasunak-edo zeuzkaagu. Ortografia kontuaren baloirazioarekin, eta "euskara eta euskaldunok desagertzen ari ote garen" kontu horrekin. Azken mohikanoak. Lasaiago hitz egin beharko genikek alkar osoago ulertzeko. Agian tokatuko gaituk noizbait kafe baten inguruan, hemen baino lasaiago. Nik egingo diat kafeena. #23. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaMikel Haranburu ¦ 2010-08-30 ¦ 10:14Bittor, kafearena eskertzen diat, eta gustu handiz hartuko nikek egunen batez. Tira, nik uste dialektika horretan ari garela aspaldiok denboretan. Urte asko iragan duk Bai Euskarari lehen kanpaina egin zenetik, eta jo eta ke ari izan gaituk asko hizkuntzaren ardatzari eragiten; hala ere, egiazki uste diat ezer gutxi aurreratu dugula, egindako ahaleginak eta emaitzak alderatuta. Urte asko Alfabetatzen eta Euskalduntzen (Koordinaturik?), urte asko Guk Euskaraz, Zuk zergatik ez (eta beste guztiak) kantatuz, urte asko Txepetxen liburua argitara eman zenetik, uste asko ikastolak martxan, urte asko Euskara teknikariak lanean, urte asko Nafarroa Oinez, urte asko Euskara taldeak, EHE, UEU, EKB, Kontseilua... urte asko. Eta harrigarri ere zaidak nolatan ez diogun oraindik bultzada handirik eman hizkuntzaren normalizazioari, herriaren normalizazioari. Eta, laburpen gisa, uste diat huts bat behointzat badugula: ez diogula heldu, gehienok bederen, hizkuntzaren mamiari. Ez diogula arrapatzen hizkuntzari duen barne-barneko garrantzia. Ez garela sentitzen geure hizkuntzaren biziraupenaz behar bezainbeste arduraturik, ez garela hizkuntz-egile sentitzen. Eta horretatik zetorkiguk, nire ustez, eta jadanik mende batzutatik hona, diskurtso okerrak erabiltzea. Etxeparek hitz egin zioan hizkuntzari, "Jalgi hadi, Euskara", eta geure baitatik ez ote zian atera, pertsonaia bihurtuz. Euskara normalizatu nahi diagu, gu geu, herri, komunitate gisa, normalizatu gabe. Hizkuntza normalizatu nahi, herritarrak normalizatu gabe. Oraindik ez gaituk anormal sentitzen, normaltasuneranzko urrats hori ematen has gaitezen. Bestela, ados egonen gaituk, ziur. #24. Re: Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idazteaBittor Hidalgo - Donostia ¦ 2010-08-31 ¦ 10:54Orain, dirudienez paperak aldatu dizkiagu. Hik orain diok uste deala "ezer gutxi aurreratu dugula, egindako ahaleginak eta emaitzak alderatuta", eta nik esango diat ezetz. Oso zaila dek hizkuntza gutxietsi baten egoerari guk eman diogun iraulia ematea (batez ere EAEn azken 30 urte hauetan; baina are Nafarroa Garaian ere desagertzea paralizatuz behintzat; eta are Euskal Herri osoan azken mendean ere azken karlistaldien ondorengo eta abertzaletasunaren piztualdiekin izaniko berpizkundearen ondotik). Hori guztia gabe, eta hik azken 50 urteotako zehatz aipatu ditukan hainbeste ahaleginik gabe, euskara eta euskaldunok Humboldtek 1800ean esan bezela, ez genian batere iraungo 1900ean. Eta iraun diagu. Hilzorian bada ere. Eta iraungo diagu, hi eta ni bezelakoak bizirik gauden artean behintzat (izango ahal dek besterik ere, eta badek). Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Masai IkastaroaKaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.
Tankera honetako bitxikeria gehiago: Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com Albiste gehiagomasai-ikastaroa gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|