|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskarazko data oker dago Interneteko web gune gehienetan© cc-by-sa Aitor Lopez de Aberasturi ¦ 2010-02-05 ¦ 09:10 ¦ informatikaDatu-base batetik data automatikoki lortzen duten programek gaizki osatzen dute data eta horren ondorioz Interneteko web gune gehienek euskarazko data oker daukate. Akatsa batez ere 2010. urtearekin ematen da. Orain arte urteari ko atzizkia lotzea besterik ez zen behar baina 2010. urteari eko atzizkia lotu behar diogu. Hau modu erraz batean demostratu daiteke: Googelen “2010ko” hitza bilatu dut eta 1.330.000 emaitzak lortu ditut. Zer esan nahi du honek ? Interneten milioi bat orri baino gehiagok euskarazko data oker daukatela. Googelen “2010eko” hitza bilatu ondoren 807.000 emaitzak lortu ditut. Beraz Interneteko %60 web guneek data oker daukate. Web gune batzuk hau konpontzeko “(e)ko” atzizkia gehitzen dute data osatzerakoan. Erantzunak#1. Re: Euskarazko data oker dago Interneteko web gune gehienetanSustatu ¦ 2010-02-05 ¦ 10:20Froga batzuk egin ditugu zenbaki desberdinak ageri zaizkigu: Gainera 2010ko formulan beste hizkuntza batzuk azaltzen dira... Konparaketa zuzenagoa egiteko, agian komeni da Elebila erabiltzea, zeinak murrizten duen bilaketa euskarazko emaitzetara, Microsoften bilaketetarako teknologia eta API-a erabiliz. Askoz emaitza gutxiago ageri dira, baina data okerrak zuzenak baino gehiago daudela demostratzen du honek, Googlek baino modu argiagoan. #2. Urteen deklinabidea euskaraz zuzen emateko kode informatikoaLuistxo Fernandez ¦ 2010-02-05 ¦ 12:59Duela 10 urte enpresa egitea otu zitzaigun lagun batzuei. Bat zen injinerua eta erabaki zuen software librearekin egin behar zela lan, eta software hori Python programazio lengoaia izango zela. EHUko irakasle batek, Iñaki Alegriak, utzi zigun Python liburu bat, eta informatikariak hura buruz ikasteaz gain, neuk pentsatu nuen apur bat programatzen ikasteak ez zidala kalte egingo. Jakina, hasieran ez zegoen ez bezerorik, ez enkargurik ez lanik, eta, beraz, benga, Python programatzera. Eta sortu nuen lehen programa hura izan zen erikbai. Erik vikingoarekin zerikusirik ez, baizik eta urteen deklinabidean e-rik tartekatu behar den erabakitzen duen programa. Hauxe da programa kodea. u aldagaia da urtea, eta dekli emaitza, urteari dagokion deklinabidea:
if u % 1000==0:
dekli='ko'
elif u % 100==0:
dekli='eko'
elif u % 20==0:
dekli='ko'
elif u % 5==0:
dekli='eko'
else:
dekli='ko'
Esplikazioa: Jarraian ageri diren urratsak hurrenkera horretan erabakitzen ditu programak. 5.en urratsera bakarrik iristen dira aurreko 4 urratsetan erabaki ez diren amaierak. Urratsak horrela ulertzen dira:
Ez dakit zer gertatuko den 1000000. urtean, baina ordura arte, funtzionatu behar du. #3. Re: Euskarazko data oker dago Interneteko web gune gehienetaneneko ¦ 2010-02-05 ¦ 15:11Luistxo zure programan zer gertatzen da 1arekin? Hau da ez da berdin 2001eko edo 2011ko edo 2021eko... eta horiek guztiak ez dira zure programa barnean sartzen ezta? Nola konpondu daiteke hori? #4. Re: Urteen deklinabidea euskaraz zuzen emateko kode informatikoaLuistxo ¦ 2010-02-05 ¦ 15:38Arrazoia duzu, Eneko!!! Ufa! Nire erantzunak ez du azaltzen zer gertatzen den 1-arekin. Baina hori da programa gaizki transkribatu dudalako, hasieran lerro pare bat falta zitzaizkion. Hauxe da programa zuzenduaren kode benetakoa, beraz: u aldagaia da urtea, eta dekli emaitza, urteari dagokion deklinabidea:
if u % 20==1:
dekli='ko'
elif u % 1000==0:
dekli='ko'
elif u % 100==0:
dekli='eko'
elif u % 20==0:
dekli='ko'
elif u % 5==0:
dekli='eko'
else:
dekli='ko'
Esplikazioa: Jarraian ageri diren urratsak hurrenkera horretan erabakitzen ditu programak. 6.en urratsera bakarrik iristen dira aurreko 5 urratsetan erabaki ez diren amaierak. Urratsak horrela ulertzen dira:
Ez dakit zer gertatuko den 1000000. urtean, baina ordura arte, funtzionatu behar du, orain bai!. Datak zuzen programa hau erabiliz erakusten dituen webgune bat, Deporeibar.com #5. HobekuntzakGari Araolaza ¦ 2010-02-05 ¦ 15:50Luistxok ez daki, baina urte guzti hauetan engainatuta izan dugu. Teknikariek programaren bertsio seguruago bat egin genuen geroago, eta hori da ordutik martxan dabilena. Aplikatu zen lehenengo webgunea Bagera.net izan zen, duela 9 bat urte, eta han jarraitzen du martxan:
def erikbai(urtea):
milakoa = urtea/1000
ehunekoa = urtea%1000
hamarrekoa = urtea%100
banakoa = urtea%10
# Ehunekoan bukatzen bada, baiezkoa da.
if not hamarrekoa and not banakoa:
return 1
# 5-ean bukatzen bada, beti.
if banakoa==5:
return 1
# 0-an bukatzen bada, hamarreko bakoitietan bakarrik
if banakoa==0 and hamarrekoa%2==1:
return 1
# 1-ean bukatzen bada, hamarreko bikoitietan bakarrik
if banakoa==1 and hamarrekoa%2==0:
return 1
# Beste kasu guztietan, ez da jarri behar
return 0
#6. Re: Euskarazko data oker dago Interneteko web gune gehienetanPipo ¦ 2010-02-06 ¦ 01:02Horri honek data ondo dauka #7. Re: Euskarazko data oker dago Interneteko web gune gehienetanUnai Fdz. de Betoño ¦ 2010-12-07 ¦ 17:15Eta nola da posible Durangoko Azokako kartela gaizki egotea? #8. Data oker Durangoko Azokan?Sustatu ¦ 2010-12-09 ¦ 08:04Unai: Lehiaketarako akaso gaizki jarri zuen kartela proposatu zuenak, baina Azokak horren gainean ekoiztutako kartel batzuetan, eta egindako iragarkietan, zuzen jarri zuten: 2010eko, eta ez 2010ko. Hala ere, beste toki batzuetan, hala nola webgunearen azalean, data okerrarekin erakutsi izan dute. Oro har, ematen du euskaldunoi kostatu egiten zaigula zuzen ematea orduak, datak eta abarrak, zenbakien inguruko ortotipografia alegia. #9. EGUTEGIAK EUSKARAZ BLOGETANInaxio ¦ 2011-02-11 ¦ 20:10Kaixo: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|