Itzuli orri nagusira Bidali hau

Aurrerakuntzak euskara prepositiboaren ezarpenean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-09-09 ¦ 08:20 ¦ masai-ikastaroa

Jesus Rubiok edo Erramun Gerrikagoitiak proposatutako euskara prepositiboaren ezarpenean, aurrerakuntzak ikusi ditugu aurtengo udan. Honakoa Bilboko aparkaleku bateko ordainketa-makinan aurkitu du batek:

Publizitatea

Euzkal Errian Euzkaras Flickr-eko taldean agertu da aparkalekuko hori.

Beste adibide bat, abuztuko merkealdietan Zara dendetan ikusitakoa:


Argazkiak.org | DENA AN © cc-by-sa: sustatu

Gaztelaniaz, Todo a 5,99 saltzen zuten apal hauetan.

Euskara prepositiboa egitea Jesus Rubio idazleak proposatu zuen Euskararen Garabideak liburuan, 2002. urtean. Joxe Aranzabalek glosatu zuen orduan Sustaturako. Liburuan proposatzen den euskararen adibide bat, Aranzabalek aipatua:

Programa hau zuzenduta dago tu interesatuak an bikoizketa on filmak non interpretazio maila funtsezko elementua den.

2005etik blog batean jarraitu izan du Jesus Rubiok bere ideiak azaltzen: Balbula. Aurten artikulu bakarra dago ordea, urtarrilekoa.

Rubioren ideian jarraitzaileetako batek, Erramun Gerrikagoitiak, elikatzen du bloga halaber, euskara prepositiboan idazten.

Erantzunak

#1. Re: Aurrerakuntzak euskara prepositiboaren ezarpenean

l.maguregui ¦ 2009-09-14 ¦ 10:07


finlandesa ere da hizkuntza postpositivoa, baina erabiltzen dute halako estrukturak: "menu a 8 euroja", euskaraz "menua 8 eurotara" edo "menua a 8 euro".

a preposizioa frantzesetik edo hartua.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com