Interneteko albistegia

Open Data Euskadi

Erabiltzailearen aurpegia

Hitz bitan

Datu irekiak, publikoak (Eusko Jaurlaritza): opendata.euskadi.net


Datu gehiago

  • Alta eguna: 2012-07-06 08:32
  • Azken aldiz sartua: 2012-07-10 13:37
  • Azken ekarpena: 2012-07-06 08:32

Erabiltzailearen jarduna

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak, bisualizazio erakargarri batean

Erabiltzailearen aurpegia Open Data Euskadi | 2012-10-24 : 08:20 | Artikulua

Irekiak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak web formatuan argitaratu ditu, datuak osorik, modu interaktiboan eta oso modu bisualean ikuskatzeko. Aurrekontuak (http://aurrekontuak.irekia.euskadi.net) aplikazioa, gainera, mugikorretarako ere egokitua dago. Datuen oinarria Open Data Euskadiko datutegiak dira, baina zifra gordinetatik bisualizazio erakargarri bat eraikita.

Mugikorretarako aplikazioa, SPRI eta EuskadInnova-ren informazioa jasotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Open Data Euskadi | 2012-09-28 : 09:59 | Artikulua

SPRIk, Euskadiko sustapen ekonomikorako erakunde publikoak, bere informazioa zabaltzen duen aplikazio mugikor bat garatu du. Erabiltzaileei albiste,ekitaldi eta laguntza-jakinarazpenei buruzko informaziorako sarrera eta zerbitzu eta diru-laguntzetarako sarrera errazten ditu aukera berri honek, eta SPRIren eta inguruko ekimenen berri ematen du, hala-nola Enpresa Digitala edo Euskadi+Innova ekimenen berri.

Lur Entziklopedia, hiru urratsetan askatua

Erabiltzailearen aurpegia Open Data Euskadi | 2012-07-17 : 12:11 | Artikulua

Lur Hiztegi Entziklopedia eta Lur Entziklopedia Tematikoa 1990ko hamarkadako lan mardulak izan ziren. 2009an, eduki hauek eskuratu zituen Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, eta harrezkero, argitalpen digitalerako prestatu izan ditu. Lan horien azken emaitza izan da edukiak guztiz liberatzea Open Data Euskadi webgunearen bidez.

Udan EAEn izango diren kultura ekitaldiekin osatutako mapa sarean

Erabiltzailearen aurpegia Open Data Euskadi | 2012-07-10 : 08:52 | Artikulua

Udan festarik festa ibili nahi baduzu, tresna interesgarria duzu Belen Saez CleverMaps enpresako kideak sortu duena: mapa bat osatu du EAEko kultura ekitaldiekin, Kulturklik webguneko APIan oinarrituz. Nahi duzun data aukeratu, eta webguneak egun horretan ekimenak dauden herri guztiak erakutsiko dizkizu. Gainean klik eginez gero, zer dagoen ikusiko duzu, baita lotura bat ekitaldiaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko ere.


Argazkiak.org | Udako ekitaldien mapa © cc-by-sa: sustatu

Erabiltzailearen aurpegia Open Data Euskadi | 2012-07-06 : 08:36 | Erantzuna

Agindu bezala, Lur Entziklopediaren eduki osoak Open Data katalogoan daude jada, esandako lizentziarekin:

Hiztegi Entziklopedikoa: http://opendata.euskadi.net/w79-contdata/eu/con... ...

Erantzuna | Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude