Teknologia albisteak

Josu Goiko

Erabiltzailearen aurpegia

Gernika-Bilbo 34 km

Erabiltzailearen jarduna

Hamabi arrazoi hirietan zuhaitz gehiago egon dadin

2023-08-30 : 08:59

Gaur txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz (Bilbo, Donostia, Iruñea…) eta gai garrantzitsua dela iruditzen zait.

Euskarara itzulitako liburu gomendioak

2020-10-03 : 11:50

Atzo, Twitterren egin nuen gomendio eskaera batek espero baino erantzun gehiago izan zituen. Behean dituzu txiolariek gomendatu zituzten liburuak. Zerrendan izenburua, egilea, itzultzailea eta gomendio egilea(k) ageri dira. Argitaletxeen izenak falta dira. Gehien-gehienak nobelak dira; ipuin liburuak dira 11., 18., 31., 35. eta 42.a; saiakerak, 22.a eta 38.a; eta 26.a, antzerki lana. 

Kataluniak badaki: Vicent Partalen hitzaldia Bilbon

2015-09-11 : 10:34

Diada aurreratua izan zen asteartean Bilbon, Assemblea Nacional Catalana a Euskalherriak antolatua. Ekitalditxo bat, eta ondoren, Martxelo Otamendi eta Vicent Partalen arteko elkarrizketa Kafe Antzokian. Elkarrizketa horretan hartutako oharrak dira hauek. [Josu Goikoetxeak pasatutako testu hau, hemen Sustatun baino lehenago Mugikarian agertu zen]

Hara, tumblr-ek abisua eman dit: gaur urtebete du http://gaijartzaileazarenean.tumblr.com/archive mi...

2014-05-15 : 18:52

Hara, tumblr-ek abisua eman dit: gaur urtebete du http://gaijartzaileazarenean.tumblr.com/archive mikroblogak. http://abertzaleazarenean.tumblr.com/ eta http://izkinetik.tumblr.com/ blogetan inspiratuta sortu nuen, aprobarako jolas moduan.
Bere bidetxoa egin zuen gero. Bertsolaritza umorez tratatzeko asmoa izan nuen, gehien ezagutzen dudan ertzetik, apur bat desmitifikatzeko eta batzuetan ageri duen zurruntasuna biguntzeko.
Beti ez dut asmatu, badakit hori. Ez dut asmo gaiztorik izan, gaiztakeria libre ibili den arren. ;)
Eskerrik asko bloga jarraitu duzuenoi.

1

'La grande bellezza' ikusi nuen atzo (http://azpitituluak.com/euskaraz/1388391954). Edertasun ikarag...

2014-02-25 : 13:09

'La grande bellezza' ikusi nuen atzo (http://azpitituluak.com/euskaraz/1388391954). Edertasun ikaragarriko filma da, une bikain asko dituena.
Baina istorioan guztiz sartuta egon ostean, bukaera aldera deskolokatu egin ninduen moja santuaren kontuak. Uste dut ez nuela ondo ulertu. Bestela, beste barik, adarra jotzen ari zaigu zuzendaria pertsonaia horrekin.
Era berean, apur bat dezepzionatu ninduen 'maitasun galdua' -> 'protagonistaren nostalgia' binomioak. Maitasuna, beti maitasuna.
Eta ipotx bat agertzen da (http://ttiki.com/61524).
Baina ez galdu. Nik berriz ikusiko dut.

atzera&aurrera (proposamen bat)

2013-10-12 : 11:27

Bizitzan baditugu aroak musika jakin batek girotzen dizkigunak. Tristea da musikarik gabeko aroa. Zortekoa ni; aurkitu dut jostun batek ere neurrirago egingo ez lidakeen garaiotarako soinu-banda. Twitterren aurkitu nuen, hango txiolarien karanbola gloriatsu horietako bati esker.

Ohi bezala bikain Amelia Barquin. http://abarquin.wordpress.com/2013/09/26/pero-es-que-tu-no-sabes-c...

2013-09-26 : 14:17

Ohi bezala bikain Amelia Barquin. http://abarquin.wordpress.com/2013/09/26/pero-es-que-tu-no-sabes-castellano-o-que/ Gu Bilbon bizi gara eta ez zaigu arrotza egoera. Ni neu, oraindik sumisio keinuak baditudan arren, gero eta haserreago nago, eta gero eta harroago nago (zentzurik zakarranean) nire euskalduntasunaz. Pentsatzen genuen dena eginda zegoela. Oker geunden.