Teknologia albisteak

Idoia Torregarai

Erabiltzailearen aurpegia

Beti zerbaiten bila.

Erabiltzailearen jarduna

"Adiskide batek ohorea egin zautan galdeginez ia bere itzulpena gainbegiratzen ahal ote nuen. Ez ...

2015-07-02 : 10:14

"Adiskide batek ohorea egin zautan galdeginez ia bere itzulpena gainbegiratzen ahal ote nuen.

Ez zen nolanahiko adiskidea: hasteko handia da. Adiskide handia. Baina ohore handiaz ari naiz. Zeren eta, bera, berez, itzultzailea baita, eta idazlea, eta zizelkaria, eta hiztegi egilea, eta gastronomoa eta… harrigarria bizi bakar batean hainbertze gauza egiten dakien jende ezhoki hori… eta gainera, denak ongi egiten! (...)"

barreDaparkarrikat... edo ez! http://ow.ly/P4AXw @AinizeM -ren kolaborazioa @barretartia blogean

"Maiatzak 22: Alabak sorpresa ekarri digu ikastolatik. Etxeko maskota berriak #zeta-harrak #presenta...

2015-06-03 : 10:14

"Maiatzak 22: Alabak sorpresa ekarri digu ikastolatik. Etxeko maskota berriak #zeta-harrak #presentaziyua

Maiatzak 23: Bitakora koadernoa, lehen eguna: zeta-harrek lo egiten dute gau osoa.

Maiatzak 24: Bitakora koadernoa, bigarren eguna: zeta-harrek ez dute interes berezirik hauteskundeetan".

Bitakora koadernoa: maitasun istorio ornogabe baten baten kronika http://ow.ly/NO2sC @bootxo -ren testua @barretartia blogean.

"Uda ate-joka dago. Bai peña, Zea Maysen Negua joan da ta abestia top tenean jartzeko ordua da. Jaia...

2015-05-28 : 13:19

"Uda ate-joka dago. Bai peña, Zea Maysen Negua joan da ta abestia top tenean jartzeko ordua da. Jaiak, erromeriak, dantzak, egun luzeak eta ordu txikitako azken zurrutak. Baina gaurkoan mmm, ez, ez nago ados. Ezker hankarekin altxatu naiz eta uda hasiera den honetan udazkenaz arituko naiz; aurtengo aldizkako oporraldiaz. (...)"

Ikas, irakas… IRAIKASLE? http://ow.ly/NxrnU @Sarasenz -en kolaborazioa @barretartia blogean.

"Herrian ba omen zen gizon bat, lehen aldiz langostinoak probatu zituenean hauxe esan zuena: “Gozoak...

2015-05-20 : 12:03

"Herrian ba omen zen gizon bat, lehen aldiz langostinoak probatu zituenean hauxe esan zuena: “Gozoak daude, baina, aukeran, aurrekaldea gogor xamarra”. Azala eta guzti jan zituen! Noski, inork ez badizu esaten, ba halakoak gertatzen dira. (...)"

Arrain-torturatzailea http://ow.ly/NbeQ1 @bootxo ren testua @barretartia blogean.

"Noizean behin subkontzienteak salduta uzten gaitu, nahigabean esaten ditugunak ahoan aspertu eta pa...

2015-05-06 : 10:40

"Noizean behin subkontzienteak salduta uzten gaitu, nahigabean esaten ditugunak ahoan aspertu eta paseotxo bat emateko gogoa dutenean, edota esan nahi ditugunak aldrebesetara esaten ditugunean".

Berba iheslarien kalejira http://ow.ly/MzXiZ @sarazend -en kolaborazioa @barretartia blogean.

"18 urte inguru nituela tarteka nire 6 urteko iloba bat zaintzen nuen. Bere gurasoak lanean zeuden e...

2015-03-25 : 10:59

"18 urte inguru nituela tarteka nire 6 urteko iloba bat zaintzen nuen. Bere gurasoak lanean zeuden eta nik jasotzen nuen haurtzaindegitik. Batzuetan arratsaldeak luzeak ziren, eta gure herri honetako negu beltz eta hotzean edozerk balio zuen denbora pasatzeko. Neskatoa ordea ez zen oso konformatu erreza eta jakina, beti berdina gertatzen zen, kartetan amaitzen genuela, bere joko gogokoenera jo eta su, gerra jokora. (...)".

Burmuin zatitxoak http://ow.ly/KLYpc @xenekan -en kolaborazioa @barretartia blogean.

"Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdiaren azken txanpan gaudela onartuko dut: KASa daukat, hots, KZJaia...

2015-03-13 : 11:51

"Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdiaren azken txanpan gaudela onartuko dut: KASa daukat, hots, KZJaiaren anfitrioiaren sindromea, ez dakit laranjazkoa, limoizkoa edo alternatiba, baina izan badut. Zuekin gaixotasun larri hau partekatu nahi dut, nire behitxoek gomendatuta. (...)"

KZjaiaren anfitrioiaren sindromea http://ow.ly/KbJo6 @koldotxu ren kolaborazioa @barretartia blogean #KZjaia3

"Ez nuke hain gogor hasi nahi baina… Euskaldunok arazo bat dugu jan-edanarekin. Ez zaudetela ados...

2015-03-04 : 11:52

"Ez nuke hain gogor hasi nahi baina… Euskaldunok arazo bat dugu jan-edanarekin.

Ez zaudetela ados? Eta nola azal daiteke edozein bazkaritan, jaten gauden bitartean, gaueko, aurreko eguneko, lengo astean koinatua joan zen sagardotegiko menuaz hitz egiten egotea? Euskaldunak otordutan janariari buruz hitz egiten du! Jan edana besterik ez dugu buruan!

Seguru nago sukaldaritza protoeuskaldun edo dena delako batek asmatua dela! Horrelako zerbait izan zitekeen…(...)"

GOBSESIOA http://ow.ly/JUy9Y @Anderizgo ren kolaborazioa @Barretartia blogean.

"(...) Duela hilabete batzuk kongresu batera joan nintzen, Txileko Santiagora. Bidaia luzea da, dene...

2015-02-26 : 12:33

"(...) Duela hilabete batzuk kongresu batera joan nintzen, Txileko Santiagora. Bidaia luzea da, denera ia 24 ordu pasa nituen, Pariseko eskalan ordu batzuk itxoin behar nituelako. Horrela, bidaia gauez egiten genuen, eta Santiagora goizean heltzen ginen, hango 8tan. Suposatzen da jetlagerako lagungarria dela. Zorionez, nahikoa ongi egin nuen lo, baina badakizue, ez da ohean lo egitea bezala. Gerturatu ahala, dutxan eta ohean pentsatzen nuen".

Kreditu txartelak http://ow.ly/JFL6n @TxoniMatxain -en kolaborazioa @barretartia blogean.

"(...) Badago ordea, bestelako hizkuntzazko trebetasun bat, euskaldunok gurekin daramaguna, gure bai...

2015-01-28 : 13:46

"(...) Badago ordea, bestelako hizkuntzazko trebetasun bat, euskaldunok gurekin daramaguna, gure baitan duguna. Zuk, nik eta apustu egingo nuke zure bizilagunak ere badaukala trebetasun hau: hizkuntza umorez kutsatzea! Eta, ez, ez… ez naiz erdarakadetaz ari, RAErakadetaz baizik. RAErakadak sortu, esan eta gustura bota ostean (ño!) barnean halako asebetetasuna sentitzen dut, duzu, dugu (...)."

RAerakadak http://ow.ly/I4Z3s @sarazend -en kolaborazioa @barretartia blogean.

"(...) Oso urduri pasa nuen astea, gutxiegi entrenatu nuela pentsatzen nuen, ez nintzela gai izango ...

2015-01-14 : 14:02

"(...) Oso urduri pasa nuen astea, gutxiegi entrenatu nuela pentsatzen nuen, ez nintzela gai izango sei kilometro eta erdiko ibilbidea egiteko, korri egitea ahaztu zitzaidala…Unibertsitateko aukera askeko kredituak bezala ez al didate konbalidatuko lasterketa? Goizeko zortzietan leihotik begiratu eta sekulako kazkabar erasoa eta nire buruari beste galdera bat: Ze nezesidade dut nik giro honekin etxetik ateratzeko? Zertara eta korri egitera!!!! (...)"

Inuzentientzat lasterketa II http://ow.ly/HiISr @MiraririMirari -ren kolaborazioa @barretartia blogean

"Zure bizitzan isilpean sartzen dira sortuak izan diren helburu jakin horretarako: hankagorriaren ip...

2014-12-04 : 10:12

"Zure bizitzan isilpean sartzen dira sortuak izan diren helburu jakin horretarako: hankagorriaren ipurdia garbitzeko, alegia. Baina segituan hasten dira nabarmentzen, izan ere, txikiaren popako azala babesteko bilaketa heroikoan mota guztiak probatzen dituzu; PH naturaldunak, alkoholik gabekoak, Aloe Vera-rekin, ekologikoak, Activity eta Poziktivity ere bai (...)."

Toallitak. http://ow.ly/FkUsR @bootxo ren testua @barretartia blogean.

"Arropa garbitu, zabaldu, jaso. 1.-Garbigailua jarri aurretik, eman bueltatxoa etxetik, hortik barr...

2014-11-26 : 15:19

"Arropa garbitu, zabaldu, jaso.
1.-Garbigailua jarri aurretik, eman bueltatxoa etxetik, hortik barreiatuta dagoen arropa bildu, sailkatu eta garbitzera botatzeko. Alferrikakoa da hau egin ordez etxekoei garbitzeko zerbait ote duten galdetzea; erantzuna, dagoenean, EZ baita. (...)"

Etxekoandre/Gizon finaren aginduak http://ow.ly/EUifP @Erriondo -ren kolaborazioa @barretartia blogean.

"Badinkat Barretartiarentzako maskota proposamen bat. Bai, uste dinkat horretarako sortu zela Mitxin...

2014-11-20 : 11:23

"Badinkat Barretartiarentzako maskota proposamen bat. Bai, uste dinkat horretarako sortu zela Mitxina. Egia erran, ez dankinat horretarako sortu ote zen, zeren eta bizi hastapen gaiztoa ukan baitzuen; 5 ahizpa-nebetarik bakarra izan baita baztertua. Ama zahartua…eta egiazki, Gremlin sortu zela. Handiak zituen bakarrak belarriak eta biloak baitziren. Duda ere bagenuen arratoia ote zen… edo Liloren laguna, Stitx, izaki galaktiko esperimentala, ezagutzen dunka? (...)

Mitxina. @AinizeM -ren kolaborazioa @Barretartia blogean http://ow.ly/EAkPi

"Hilabete gutxi dira korrika hasi nintzela. Plaierak, galtza motxak, kamiseta eta lagun on bat gidar...

2014-11-13 : 08:37

"Hilabete gutxi dira korrika hasi nintzela. Plaierak, galtza motxak, kamiseta eta lagun on bat gidari: Onintza. Ez da edonolako laguna gainera, erizaina da eta giza proban aritzen da. Segurola xamarra bainaiz alde horretatik. Mareatzen banintzen edo “plakiyak” jota geratu, ahoz ahokoa egiten dakien norbait. Eta seko geratuz gero arrastaka etxera eramango ninduen laguna. Perfektua beraz!"

Inuzenteentzat lasterketa http://ow.ly/EcmEd @MiraririMirari -ren kolaborazioa Barretartia blogean.

"Hirien periferian bizitzeak bere ondorioak ditu. Adibidez? Ba auto-eskoletako autoen inbasioa paira...

2014-10-29 : 11:33

"Hirien periferian bizitzeak bere ondorioak ditu. Adibidez? Ba auto-eskoletako autoen inbasioa pairatu behar izatea. Ez dut uste bakarra naizenik. Presaren presaz autoan sartu zara eta, hara! Auto-eskola bateko autoa aurretik. Prentsaurrekoa hasteko 10 minutu falta dira eta martxa honetan ez naiz iritsiko… Alboan utzi duzu azkenean eta, tapa, beste batekin egin duzu topo!"

L letraren inbasioaz http://ow.ly/Dv4sj @DonInorrez -en kolaborazioa @barretartia blogean.

Euskara zazpi urtez ikasten egon eta gero, hiru hitz bakarrik ikasiak omen zituen deabruak, amore em...

2014-10-22 : 12:48

Euskara zazpi urtez ikasten egon eta gero, hiru hitz bakarrik ikasiak omen zituen deabruak, amore eman baino lehen. Iluntasunaren Printzea izateak ez ei zuen balio Nor-Nori-Nork aditz taula beldurgarriak menperatzeko. Hain zaila al da, orduan, Euskal Herrikoa ez den batentzat euskara ikastea?

The Hardest Thing in the World? http://ow.ly/D9niC @idatziz -en kolaborazioa @barretartia blogean.

Marimaistra: "Ez dago hizkuntza seriorik, hiztun serioak baizik!" ow.ly/C3lSx ‪#‎elkarrizketa‬ #barr...

2014-10-01 : 10:17

Marimaistra: "Ez dago hizkuntza seriorik, hiztun serioak baizik!" http://barretartia.com/2014/09/29/asteko-txiolaria-mikelperez22/ ‪#‎elkarrizketa‬ #barretartia

Euskaltegietako matrikulazioak suspertzeko asmoz, ikasturteko lehen elkarrizketa euskararen irakasle gorenari egitea erabaki dugu, Marimaistrari alegia. Euskararen inguruan sortzen zaizkizuen zalantzak, galderak eta kezkak bidali ahal dizkiozue, berak gustu handiz argituko dizkizue eta. Oraingoan, barre-elkarrizketa egin diogu.

"Sukaldean, sartu eta eskuinera dagoen beheko apalean,edo mesanotxean, sartu eta ohearen ezkerreta...

2014-09-24 : 11:15

"Sukaldean, sartu eta eskuinera dagoen beheko apalean,
edo mesanotxean, sartu eta ohearen ezkerretara gelditzen dena,
edo sarrerako mahaitxoaren gainean,
edo kotxeko guanteran…

Badira zenbait objektu bere ingurunearekin nahastu eta ikusezin bihurtzen direnak, eta horri hain zuzen ere, deitzen zaio IGUANA EFEKTUA! (...)".

Iguana efektua http://barretartia.com/2014/09/24/iguana-efektua/ @tatutxiki -ren kolaborazioa @barretartia -n.

Labetik atera berriak diren ogien usainak esnatzen du herria, eta “Curro” dendaren atean eseritzen d...

2014-06-19 : 10:14

Labetik atera berriak diren ogien usainak esnatzen du herria, eta “Curro” dendaren atean eseritzen da egunero, itxaroten. Bere ondotik pasa den Doloresek buruan laztan egin dio, baina txakur nimiñoak ez du zirkiñik ere egin. Kalea galtzen den tokira begiratzen du, intentsitate osoz. Bapatean, seigarren edo zazpigarren zentzuak abisu emanda, belarriak tente jarri ditu “Curro”k eta altxatu egin da (...).

"Curro" http://ow.ly/yd4pE @bootxo eta @ionmarkel -en kolaborazioa @barretartia blogean

Aurrekoak ››