Teknologia albisteak

Idoia Torregarai

Erabiltzailearen aurpegia

Beti zerbaiten bila.

Erabiltzailearen jarduna

"Zergatik dio abestiak hau da umorea, utzi alde batera euskaldun jendea? Zergatik euskaldunen kultur...

2014-06-13 : 09:29

"Zergatik dio abestiak hau da umorea, utzi alde batera euskaldun jendea? Zergatik euskaldunen kultura ekitaldirik masiboenak argiz eta kolorez beteriko showen ordez, taularatze miresgarrien ordez, edo instrumentu, ahots eta dantzak magiaz josten dituzten emanaldien ordez… Gaizki eta astiro kantatu, gorputza tinko, gogor eta kieto mantendu, eta 8 orduz begirakune bera duten 8 pertsonari begiratzean datza? (...)

Euskal umorearen komeriak http://ow.ly/xUAfx @IriaEpaltza -ren kolaborazioa @barretartia blogean.

"Ez ba, ez naiz oso mendizalea. Han goraino igo berriro jisteko? Ez da hori nire filosofia. Baina le...

2014-06-04 : 13:06

"Ez ba, ez naiz oso mendizalea. Han goraino igo berriro jisteko? Ez da hori nire filosofia. Baina lehengo batean Urbiarako bidea hartu nuen. Ordu beteko bidea zela oroitzen nuen txikitako ibilaldiak ematen genituen garaitik. Nekea sentitzen hasi eta berehala ordularira begiratu eta bost minutu baino ez zirela pasa ikusi nuen. Buff! Nork agindu dit niri gaur mendira etortzea? Baina hantxe nengoen, eta behin abiatuta ezin atzera egin ezta? (...)"

Mendira behin joango eta... @xenekan -en kolaborazioa @barretartia blogean http://ow.ly/xBijb

"Behin, orain dela pare bat urte, esnatu nintzen, ez, barkatu, telebistalangiletaldejaponiarzaratats...

2014-05-28 : 16:53

"Behin, orain dela pare bat urte, esnatu nintzen, ez, barkatu, telebistalangiletaldejaponiarzaratatsubatek esnatu ninduen. Ezberdina bada. Oso. Esnatzeko era asko dago, eta telebistalantaldejaponiarzaratatsubat ez da onenetarikoa izango. Definitzeko zaila den toki batean bizi nintzen. Lan prekarietatea ez ezik, bizitzaren ezegonkortasun orokor bezain arduragabe eta, zergatik ez esan, gozo batek bultzatuta pentsio moduko batean “bizi” nintzen, zeinetako lo”gele”tan zutik egoterik ez zegoen (...).

Telebistan agertu nahi dute denek! @janniemand -en kolaborazioa @barretartia blogean

"Normal-normala agian ez naiz inoiz izan, baina New Yorkera etorri nintzenetik inoiz baino xelebreag...

2014-05-23 : 10:51

"Normal-normala agian ez naiz inoiz izan, baina New Yorkera etorri nintzenetik inoiz baino xelebreago nabil.
Lehenengo astean kultura aldaketaren ajeak bete-betean harrapatu ninduen. Ez nuen entxuferako egokigailurik eta ezin traste elektronikorik erabili; ezin dutxako txorrota zabaldu (beno zabaldu bai, baina ezin asmatu nola jarri ura goitik behera); ezin leihorik zabaldu… Imajina dezakezue logelan ez zela giro, dutxatu barik eta leihoak itxita (...)".

Gordexola- New York- Gordexola @egarai -ren kolaborazioa @barretartia blogean http://ow.ly/x5uRk

"Duela lau urte, zehatz, lagun mina etorri zitzaidan zeharo kezkatuta, garagardo bat hartzera joatek...

2014-05-16 : 11:56

"Duela lau urte, zehatz, lagun mina etorri zitzaidan zeharo kezkatuta, garagardo bat hartzera joateko erreguarekin, hirekin hitz egin beharra zeukaat. (...) Susmo txarra hartu nion kontuari gizona hain larri ikusita. Ihesean zebilen bere lagunen bat gorde ote zuen? Lana galtzeko arriskuan ote zegoen? Emazteak ere, berak bezala, maitalea zuela jakin ote zuen? Baita zera ere!

- Espainiako Selekzioko kamiseta eskatu zidak semeak -esan zidan zigarroari beste behin gogor asko tira egin eta gero (...).

Mundiala! @bertoalarrieta -ren kolaborazioa @barretartia blogean http://t.co/rsZyib408q

"Ongi gogoratzen dut, bai, zer nolako galderak egiten zizkigun andereño Marijosek koloreak lantzen g...

2014-05-07 : 14:14

"Ongi gogoratzen dut, bai, zer nolako galderak egiten zizkigun andereño Marijosek koloreak lantzen genituenean: “Zein kolorekoa da belarra?” eta haur guztiok azkar erantzuten genuen, baton bat despistatua ibiltzen bazen ere: “Berdea!!!” Ozen eta begiak zabal zabalik, aurpegian hiru borobil eginez. Behar bada ez zen oso orijinala, mundu osoan lantzen baita formula bera; baina oso polita zen: hitzek errealitatearekin bat egiten zuten (...)".

Eta elurra beltza zen @arkaitz_na -ren kolaborazioa @barretartia blogean http://ow.ly/wz9Y6

"Farandula asuntuan nenbixanian, gehixen-gehixen kaleko antzerkixak erakartzen ninduan. Eibarko Kili...

2014-04-29 : 13:46

"Farandula asuntuan nenbixanian, gehixen-gehixen kaleko antzerkixak erakartzen ninduan. Eibarko Kili-Kolo antzerki taldeko kidiei kristonak eta bi entzutzen netsazen (Bilboko gaztetxia desalojau zebenekua… bizikletiari buruzko erakusketako performance hiperganberro ha…) eta adurra nerixola egoten nintzan, hori entzutzen. Nik be nahi neban. (...)"

Antzezlien kontraerasua. @Txikillana -ren abentura bat @barretartia blogean http://ow.ly/wh5It

"Nork asmatu ote zuen jolas madarikatua! Ze ote zuen buruan pertsona hark egun hartan, ze arazo buru...

2014-04-10 : 11:46

"Nork asmatu ote zuen jolas madarikatua! Ze ote zuen buruan pertsona hark egun hartan, ze arazo buruan? Benetan beldurtzen nauen eguna izan ohi da baten batek esaten duenean “Gabonetarako lagun ezkutua egin beharko genuke!”. Momentu horretan mundua segundo batez gelditu egiten da beste batek esaten duen arte “Bale, ideia ona!”. Momentu horretatik aurrera ez dago atzera bueltarik, lagun ezkutua egin behar da! (...).

Lagun ezkutua @anderizgo @barretartia blogean http://ow.ly/vABoE

Ez dakit Euskal Herriko norbait geratzen den Doraemon ezagutzen ez duenik. Gutxi horietako bat baldi...

2014-03-27 : 10:09

Ez dakit Euskal Herriko norbait geratzen den Doraemon ezagutzen ez duenik. Gutxi horietako bat baldin bazara, zorionekoa zu: mantendu birjintasun hori eta ez jarraitu lerro hauek irakurtzen. Gainontzekoekin (askorekin ziurrenik) egingo dut aurrera.

Doraemonen sindromea @barretartia blogean http://ow.ly/uYVIN

Mandarina nire laguna da. Oso ondo ezagutzen dut. Mandarina gehiagoren artean ere, oso erraz ezagutu...

2014-03-19 : 14:19

Mandarina nire laguna da. Oso ondo ezagutzen dut. Mandarina gehiagoren artean ere, oso erraz ezagutuko nuke.
Txikia da. Ez da erabat borobila. Alde batean bestean baino erori handiagoa du. Gogorra da. Ez da azala erraz kentzen zaion horietakoa (…).

http://ow.ly/uJE8r

Mandarina. Adiskidetasun bitxi baten istorioa @barretartian -n.

Aspaldian, lehenbiziko aldiz probatu aintziñetik, neretako etzela pentsatzen nuen, etzela gure herri...

2014-03-12 : 12:04

Aspaldian, lehenbiziko aldiz probatu aintziñetik, neretako etzela pentsatzen nuen, etzela gure herriko gauza, gure kulturakoa, hegoaldekoa baizik. Badakizue, Andaluzia gauza urrutikua ta bitxia da han inoiz izandu ez den euskaldunarentzat, hainbat gehiago, herri ttiki batean hazi denarentzat. (...)

http://ow.ly/uuOSL

Gazpatxo. @utsalako -ren kolaborazioa @barretartia -n

Karrerako laugarren maila Holandan egitera abiatu nintzen garaiotan, Erasmus beka baten bidez. Herri...

2014-02-26 : 11:34

Karrerako laugarren maila Holandan egitera abiatu nintzen garaiotan, Erasmus beka baten bidez. Herrialde zibilizatu batera nindoan, kimika kuantikoa eta ingelera ikastera, eta bizitzako esperientzia berriak izatera. Ederki gogoratzen dut bertan igarotako lehenengo egunak, iraila hasierako egunak. Oheratzeko orduan, betiko errutina egiten saiatzen nintzen, baina ezin! Ez zuten pertsianarik!!! Nola zitekeen horrelakorik?

http://ow.ly/u0Fjv

Pertsianak eta ikerketa zientifikoa. @TxoniMatxain -en kolaborazioa @barretartia -n #KZjaia

Doktore naiz. Ez da nabarmenkeria; ez pentsa jendea ezagutu bezain fite aipatzen diodala nire maila ...

2014-02-13 : 11:00

Doktore naiz. Ez da nabarmenkeria; ez pentsa jendea ezagutu bezain fite aipatzen diodala nire maila akademikoa. Baina eginahalak egin ditut doktorea izateko, eta ez dakit zertan utzi beharko nuen isilpean datu hori, datu hotz eta objektibo hori (...)

http://t.co/hQQKM1qBnJ

@ororostorm -en kolaborazioa @barretartia -n

7 de maig de 2011. Cargols-ak, hizkuntza eta potroak hizpide Aingeru Epaltzak @barretartia blogera...

2014-02-05 : 13:04

7 de maig de 2011.
Cargols-ak, hizkuntza eta potroak hizpide Aingeru Epaltzak @barretartia blogerako egin duen kolaborazioan. http://ow.ly/tip2P

Kalekumeak argazki-erakusketa: kaleari lapurtutako istorioak

2013-02-11 : 12:00

Iphone-ak eskaintzen duen berehalakotasunaz baliatuta, Ion Markel argazkilariak kaleari lapurtutako 35 irudi jaso ditu “Kalekumeak” erakusketan. Herritar anonimoak protagonista dituelarik, egunerokotasunaren autentikotasuna jaso nahi izan du. Erakusketa Donostiako Okendo Kultur etxean dago ikusgai martxoaren 22ra arte.


1 / 2

‹‹ Hurrengoak

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago