Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunean Arabiar Emirerri eta Qatarreko Lehendakariaren bidaiaren laburpena argitaratu dute, albistearen tituluaren arabera. Titulu hori eman diote Patxi Lopez Lehendakariari? Ez: Lehendakariak Arabiar Emirerrira eta Qatarrera egindako bidaiaren laburpena da.
Dagoeneko zuzendu dutu izenburua: Arabiar Emirerri eta Qatarreko bidaiaren laburpena da orain, baina hor goian dago hasierako akatsarekin pantaila irudia.
Kontu hau Josu Lezameta Jozulinek aipatu du Twitterren. Ez da lehen aldia Irekiaren akatsak Twitterren astintzen dituztela #irekiafacts hitz gakoarekin. Gako horrekin tuiteatu zuten hainbatek Irekiaren beste akats bat, Zaldieroaren Ergatiboak zuzentzeko Algoritmoarekin lotuta: Ergatibo txiripitiflautikoak detektatzeko algoritmoa martxan: bip, bip, bip... Hara!
Begoña Aldekogaray eta Elvira Cortajarena Aergentinako euskal empresen bileran parte hartu zuten
Argazkiak.org | Ergatiboa © cc-by-sa: sustatu
Atzo bertan beste akats txiki bat aurkitu zuen Jozulinek berak: Idoia Mendiak ostegunean jasoko du urteko pertsonaientzak gordetako Goi-Zuzendaritzako Dintel Saria 2011. Rikardo Gomez Filoblogiak deklinabide kasu honi izena ere jarri dio: Ergatinatiboa.
Argazkiak.org | Ergatinatiboa © cc-by-sa: sustatu
Itzulpen negargarrien zerrendan beste bat, Sustatun agertu zena: Euskeraren Nazioarteko Eguna. Adierazpen Instituzional (sic). Patxi Lopez lehendakariaren adierazpen instituzionala iragarri zuen Jaurlaritzak, Irekia atariaren bidez: bost hitz zituen iragarpen ofizialaren izenburuak, eta okerrak ziren bi.
Iazko urtarrilaren 25ean aurkeztu zuten Irekia (lehenago 2009ko irailean agertu zen Sustatun) eta gaur eguerdian balantzea egingo dute, 12.30etan Lehendakaritzan izango den prentsaurrekoan. Zuzenean galderak egiteko aukera egongo da Twitterren #irekia idatziz
Gaztelania hutsez streaming bidez eman duten prentsaurrekoan iragarri dute 2. bertsioa prestatzen ari direla. Hiruhileko bukaeran horretan burubelarri aritzea aurreikusten dutela, uda aurretik martxan izan ahal izateko. 2. bertsio honetan informazio gehiago eta modu ordenatuagoan emango dutela esan du Nagore de los Riosek.
Estatistika batzuk eman dituzte:
Urtebete honetan, Jaurlaritzak Irekian argitaratu ditu:
Gainera, 83 proposamen jaso dituzte, hiritarren 6 ekimen jarri dituzte abian eta 109 erantzun eman dituzte bertan jasotako galderei.
Ugaitz Zabalak Irekian argitaraturiko beste hainbat disparateren bilduma egin du gaur. Ale batzuk:
Atzo tuit bat bidali nien Irekia atariaren ardura duten bi pertsonari: gaia konpontzeko errora joan behar dela, ez post-edizioekin partxeak jarri. Nagore De Los Rios-ek erantzun dit baietz, konpondu dutela jada. Ea hala den.
Demokrata den einean... izan liteke!