|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Irekia webgunea abian da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-26 ¦ 08:38 ¦ herri-administrazioakEusko Jaurlaritzak Irekia izeneko webgunea aurkeztu zuen atzo, Lehendakaritzan egindako ekitaldi batean. Herritarren partaidetza sustatu, eta Gobernuaren jardunaren berri ematea da webgunearen asmoa. Ruby on Rails software librearen gainean eraiki du Efaber enpresak, eta 99.000 euro inguruko aurrekontua du. Horren ondoan, atzoko aurkezpenak 43.000 euroko kostua izan du, Irekian bertan publiko egin denez. Argitaratutako ohar eta artikuluei erantzuteko aukera dago, baina horrek zer nolako erantzun-katea edo elkarrizketa sortuko duen ez dago argi: erantzun anonimoak (edozein izen, edozein esteka emanda, hala nola pollategi webostegi) posible dira, eta zarata gailendu daitekeela ematen du. Horrez gain, euskaraz eta gaztelaniaz egon arren albisteak (adibidez iragarpen hori euskaraz, eta gaztelaniaz), bien erantzunak toki berera doaz, eta hortaz, euskarazko elkarrizketarik sortzea zaila suerta daiteke. Hala ere, hori erabaki kontzientea izan da, eta Irekiaren arduradunek euskaldunen mesedetan hartu dutela adierazi dute hemen: Irekia, espresuki diseinatu da euskara erabili nahi duten herritar guztiek modu normalizatuan egin ahal izan dezaten; gainera, bermatzen zaie beren proposamen, ekarpen edo iruzkinak eurek aukeratu duten hizkuntzaz bideratuko direla Administrazioaren baitan. Hortaz, euskarazko albiste hauetan klik egin, eta gaztelaniazko eztabaidarekin egiten badugu topo, euskaldunen elkarrizketatzeko ahalmena babesteko da hori, ahalmen hori ez dadin "eragotzita edo murriztuta geratu": Beste alde batetik, albisteei erantzuteko modua egon badagoela ikusten da, baina gai berriak proposatu edo eztabaida-hari berriak sortzeko nondik jo ez dago argi. Egin zure proposamena aukeran klikatuta, Comunidad Vasca de Innovadores deritzan toki batera zoaz eta han zer egin daitekeen ez dugu argi, oraingoz. Erantzunak#1. Re: Irekia webgunea abian daDesplazatua ¦ 2010-01-26 ¦ 11:47>"Egin zure proposamena aukeran klikatuta, Comunidad Vasca de Innovadores deritzan toki batera zoaz eta han zer egin daitekeen ez dugu argi, oraingoz." #2. Re: Irekia webgunea abian dasapi ¦ 2010-01-26 ¦ 12:22Matraka ematea dela pentsa daiteke, baina nola demontre izango da IREKIA demokratikoa ez den erakunde bat? #3. Twenty.com delako batSustatu ¦ 2010-01-26 ¦ 13:07Aurkezpenerako prestatu zen bideoan (orain portadan dago), sare sozialak aipatzen dira, eta pantaila irudiak erakusten Facebook, Twitter eta Twenty.com izeneko zerbaitena:
Tuenti nahiko zuten esan, baina izatez, irudian ikusten dena Twenty.com domeinuan dagoen Wordpress hutsaren pantaila-irudia da. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoherri-administrazioak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|