Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a)

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-12-02 ¦ 15:45 ¦ masai-ikastaroa

Bihar euskararen nazioarteko eguna da. Eta Eusko Jaurlaritzak Patxi Lopez lehendakariaren adierazpen instituzionala iragarri du, Irekia atariaren bidez. Euskeraren Nazioarteko Eguna. Adierazpen Instituzional. Bost hitz ditu iragarpen ofizialaren izenburuak, eta okerrak bi dira bakarrik. Hizkuntzaren izena euskara da euskara batuan, eta beste okerra.... AAAAAAAAA!

Erref.: Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a) (www.irekia.euskadi.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a)

kokoteraino ¦ 2010-12-02 ¦ 16:22

Ai ama!!!!!!!! Ez dira lotsatuko ez...

#2. Re: Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a)

Euskal Herritar bat. ¦ 2010-12-02 ¦ 17:26

Celaa andereari galdetu behar, bere abizeneko "A" bat kendu eta izenburuan jar ahal dezakegun.
"Joango d(ir)a: Lehendakari y Consejeros" ??
Hizkuntzen arteko berdintasuna lortzeko bidean goazela ikusteak, asko lasaitzen nau.

#3. Re: Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a)

Olatz ¦ 2010-12-03 ¦ 02:58

Ez gendun gitxiau espero beharko...haien jarrera, haien erabaki barriek...eta euskararen izenean, astakeria barrie noz eta euskararen egunean..
Egune berez sinbolismo tristez jantzirik badatorkigu be, aukera osasungarriena erabiltea okurriduten jat: hartu arnasa sakon, eta mezua edo albisteagaz " ez ikusiarena" in..holan gastritis eta bestelako alergiak ekidingo doguz, sikeran.

#4. Euskararen Nazioarteko Eguna: Tolosaldeko Euskararen Semaforoak Euskal Herriari

Tolosaldeko Euskararen Semaforoa ¦ 2010-12-02 ¦ 23:24

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak honako hau jakinarazi nahi dio Euskal Herriari, euskaldunon herriari:

  1. - Semaforoak ez du parte hartuko abenduaren 3an euskararen “aldeko” inolako ekimen hutsal, folkloriko eta alferrikakotan.
  2. - Semaforoak salatu nahi du abenduaren 3ko ekimen askoren benetako helburua eragile jakin batzuek euskararen alde egiten duten lan eskasa zuritzea besterik ez dela.
  3. - Euskararen Nazioarteko Egunean, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak jai hartu du, eta ez du mezurik zabalduko edota erantzungo.
  4. - Bihartik aurrera, euskararen eta euskaldunen aldeko lanean jarraituko dugu, pozez eta harro, gure estiloan. Izan ere, beste askok ez bezala, ez dugu asmorik 364 egunez euskararekin lotutako gaiak baztertuta edukitzeko.
  5. - Eguna libre dugunez, orgia bat antolatu dugu semaforokide batzuen artean. Nola ez, euskaraz.

Tolosaldeko Euskararen Semaforoa

Tolosaldean, 2010eko abenduaren 3an

#5. Re: Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a)

Sustatu ¦ 2010-12-03 ¦ 14:00

Agendako oharraren izenburua zuzendu dute gaur adierazpena egiteko zen orduan, gutxi gora-behera. Beste errore batzuk ez dituzte zuzendu.

Adierazpena irakurri du Patxi Lopezek gaur goizean. Hemen dago bideoa.

Albisterik ez dago oraindik Irekian euskaraz, baina hau irakurri dugu oraintxe bertan: Euskeraren Nazioarteko Eguna. Adierazpen Instituzional. Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu. Ez dakigu adierazpenaren testu idatzirik inon zabaldu den.

Bart gauez, Twitterreko Yodak zera esan zuen:

Apollo la declaracion hinstitucional

Jende gehiagok ere apollatu du Twitterren.

#6. Re: Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a)

asier ¦ 2010-12-03 ¦ 15:12

Adierazpenaren ostean Lopezek egin dituen komentarioak ere ederrak dira. Adierazpena irakurri, irakurri du. Baina amaitu bezain azkar, komentario guztiak erdara normalizatuan egin ditu, jakina. Que si la vieve, y las nevadas. En fin.

#7. Re: Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a)

Ainhoa ¦ 2010-12-03 ¦ 15:15

Aldatu dute dagoeneko, orain euskara eta Adierazpen instituzionala diote.

Dena dala, Gasteizen non ote dago Paseo Fray Frascisco hori? Zuzen idazteko asmo handirik ez zaie ikusten, ez euskaraz, ez gaztelaniaz.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com