Teknologia albisteak
1

Microsoft Office 2010 euskaraz dago jada

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-09-28 : 10:09

Microsoft Office 2010 ofimatika paketearen euskarazko bertsioa jaitsi daiteke jada saretik. LIP izeneko hizkuntza-paketeen bidez egiten da euskaraketa, hau da, gaztelaniazko Office 2010-en bertsio legal bat izan behar duzu instalatuta, eta haren gainean ezartzen da euskarazko bertsioa. Hemendik eskuratu dezakezu.

Euskaraketa hau honako sistema eragileetan dabil: Windows 7; Windows Vista eta Windows XP. Eta honako programak hartzen ditu bere baitan:

  • Microsoft Office Excel 2010
  • Microsoft Office OneNote 2010
  • Microsoft Office Outlook 2010
  • Microsoft Office PowerPoint 2010
  • Microsoft Office Word 2010

Microsoften LIP erako aurreko euskaraketen berri:

Erantzunak

aitzol
2010-09-28 : 11:49

Kuriosoa egiten zait hizkuntza pakete bat instalatzeko beste hizkuntza bateko (kasu honetan gaztelaniazko) softwarea eduki behar izatea. Esango nuke honek argi adierazten duela ez direla itzulpen osoak eta horregatik behar dutela hizkuntza eremu horretako hizlariek ezagutzen duten beste hizkuntzaren batean dagoen softwarea.


Duela gutxi euskaratu nahi izan dut Estatu Batuetan erositako windows 7 bat eta ezin izan dut, itzulpena ezartzeko frantsesezko edo gaztelaniazko windows bat behar nuelako (gainera ez dute gaztelaniazko LIPa banatzen, windows-a bera erosi behar duzu gaztelaniaz). Interfazearen lokalizazioa osoa balitzake ez litzateke muga hau egongo.


Linux munduan gabiltzanok aspalditik erabili dezakegu gure sistema guztia nahi dugun hizkuntzan (euskara barne). Benetan hizkuntza gutxituak bultzatu nahi balitu Microsoft-ek Linuxen interfazeak itzultzeko jarraitzen den eskema jarraitu beharko luke.


Erantzun

Sartu