|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin bat© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-05 ¦ 09:54 ¦ herri-administrazioakAitor Garcia Rey informatikari saiatu bat da. Eusko Legebiltzarraren informazioa parlamentuak berak baino askoz hobeto banatzen duen Parlio.org webgunearen sortzailea boluntarioetako bat da, besteak beste. Haserretu egin da eta bideoa grabatu du Bizkaia.eu e-posta zerbitzu publikoaren propaganda jaso duenean, paper pertsonalizatuan egindako kanpaina seguruenik garestia delako, baina ez horregatik bakarrik. Bizkaia.eu e-posta zerbitzu bat da, eta BiscayTIK ekimenaren barruan garatu da. Prentsa-ohar honek azaltzen ditu zerbitzuaren ezaugarrietako batzuk. BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Microsoft-en arteko lankidetza proiektu bat da. Bere garaian zabaldu zen informazioaren arabera, 45 milioiko inbertsioak aurreikusten dira. Besteak beste, ikerketa zentro bat garatzeko konpromisoa hartu zuen Microsoft-ek. Be My Gov Center edo Bizkaia European Microsoft Citizen Services and e-Government Center, helburu honekin BiscayTIK webgunean esaten dutenez: "Bizkaian, eGovernement alorreko soluzioen inguruan jakintza-gunea sortzea." Erantzunak#1. Re: BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin batkoadri ¦ 2009-11-05 ¦ 15:34Ba nik erabiltzen dut bizkaia.eu egunero nire enpresan beste webposta guztiak debekatuta ditugulako (garantiazkoak bakarrik daude baimenduak eta hau horietako bat da). #2. Re: BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin batSustatu ¦ 2009-11-05 ¦ 18:18Igual egia izango koadri delako anonimo honek dioena, baina mezu hau idazteko, bizkaia.eu helbidea barik, Gmail-ekoa erabili du. #3. Re: BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin batMikel Liz. ¦ 2009-11-05 ¦ 23:24#1 Koadri, Aitorrek bideoan egiten duen salaketa argia eta zentzuzkoa da. Hainbeste milioi euro xahutzea beharrezkoa ez den zerbait sortzeko erokeria da. Litekeena da ondo egotea, eposta bezala ondo ibiltzea, baina zeren trukean? Neurtuko al dugu zenbat kostatu den zerbitzu hori eta zenbatek darabilten? Bestalde, zuk egiten duzuna, Jaurlaritza aipatzearena... no comment. Egia oraingoek xahutuko dutela diru mordoa, baina nor egon da hor orain gutxi arte? #4. Re: BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin batPower ¦ 2009-11-07 ¦ 17:06Nire uztez, Aitor Garciak arrazoia du, zerbitzu hau lekuz kanpo dago 2009an. #5. Re: BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin batxuriken ¦ 2009-11-08 ¦ 18:36#2 Zilegi al da Sustatura bidalitako iruzkin batean ageri diren datu pribatuak (edo datu horien zati bat behintzat, erabilitako posta elektroniko zerbitzuari dagokiona) iruzkin batean argitara eman eta publiko egitea? Nik uste dut ezetz. #6. Troll batekin jarduteko moduazSustatu ¦ 2009-11-09 ¦ 10:12Xurikeni:
Lehengoan eman genuen argitara informazio bat, antzeko datuekin, e-posta bidezko Sustaturen harpidedunen artean zenbat erabiltzaile dauden zerbitzu bat edo bestea erabiltzen dutena. Berriro begiratu dugu datu hori: ez dago harpidetza bat bera ere Bizkaia.eu erabiltzen duenik. #7. Re: BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin batkoadri ¦ 2009-11-09 ¦ 10:34Hara! Sustatu dio troll bat naizela! Zergatik naiz troll bat? Iritzi desberdin bat dudalako? BiscayTIK-en alde nagoelako? Bideoaren autorea kritukatu dudalako? Esan arren zein den zuen arrazoia. xuriken-ek arrazoi osoa du datu pribatuak emateaz. Arrazoi garbi bat ematen ez badidazue edo eta post hau ezabatzen baduzue jai duzue nirekin aurrerantzean eta salatu egingo dut gainera zuen partzialtasuna. #8. Troll trollSustatu ¦ 2009-11-09 ¦ 10:56Troll bat zara, anonimoki gezurrekin erantzuten duzulako. Zure datu pribaturik ez dugu eman orain artean, baina ez tentatu gehiegi: trollekin ez da gupidarik izango, Sustaturengandik ez besterik espero. #9. Re: BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin batxuriken ¦ 2009-11-09 ¦ 22:101- Aurreko iruzkinean esandakoa pentsatzen segitzen dut. Ez zait zilegi iruditzen pribatuak ei diren datuen parterik txikiena argitaratzea, txikikeria iruditu arren. Kasu honetan, gainera, eztabaida alde batera edo bestera bidera dezakeen datua da, eta zuzenean erabiltzaile horren izaerarekin lotua dago. Ez dakit ondo azaltzen ari naizen. Adibidez, nik abizen euskaldunen aldeko diskurtsoa botatzen badut hemen, eta abizen "gaztelarrak"-edo dituztenen aurka jotzen badut, anonimoki, Sustatuk argitaratu egingo ditu modu pribatuan nire epostaren helbidearekin jakinarazi dizkiodan nire abizen espainolak? ;) Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoherri-administrazioak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|