|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hotmail omen da euskal internauten posta erabiliena© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-22 ¦ 10:49 ¦ internetTxosten baten arabera hamar internauta euskaldunetik 4k hotmail darabil. 759 pertsonako laginetik estrapolatu dute informazioa, eta guk Sustaturen e-posta bidezko harpidetuekin konparatu dugu: horien artean %10ak darabil Hotmail. Test-mediak egindako proba bat da, online zerbitzu batekin harremanetan jartzeko erabilitako posta-hornitzaileen estatistika bat. Eta hortik estrapolatu dituzte datuak. Hemen ondorioak, espainolez: Datu horiek estrapolatu eta hortik atera dituzte ondorioak batzuk zein besteek. Hauexek, hain zuzen:
Sustatuko e-mail bidezko harpidedunak 780 dira, eta horien artean konprobatu nahi izan dugu datu hauek ematen diren. Eta oso bestelakoak irtetzen zaizkigu datuak:
Baina lagin horiek ez dira, ez bata ez bestea, hitz egiten ari garen populazioarekiko (Euskadiko e-posta erabiltzaileak) behar bezalako adierazgarriak. Laginketari buruzko informazio arrunt pixka bat dago Hiru.com-en. Erantzunak#1. Re: Hotmail omen da euskal internauten posta erabilienaArkaitz ¦ 2009-10-22 ¦ 11:33Pentsatzekoa zen gehiengoak hotmail erabiliko zuela, baina interesgarria da datuak jakitea. Dena dela, ez dakit erabilitako lagina nahikoa den, eta errealitatea isladatzen duen. Zuek esan bezala, Sustatuko datuak ezberdinak dira. #2. Re: Hotmail omen da euskal internauten posta erabilienaArkaitz ¦ 2009-10-22 ¦ 11:39Laginaren neurria esatea ahaztu dut. Zabaldu.com-eko datuak erregistratuta dauden 2.546 erabiltzaileetan oinarritu ditut. #3. Re: Hotmail omen da euskal internauten posta erabilienaJosu ¦ 2009-10-22 ¦ 12:04Interesgarria da txosten horren datuak Sustatu eta Zabaldukoekin konparatzea. Ez dute esan nondik atera dituzten datuak... #4. Re: Hotmail omen da euskal internauten posta erabilienaIkerrtxo ¦ 2009-10-22 ¦ 12:10Nik uste fidagarritasun gutxiko datuak direla guztiak. Zabaldau.com eta Sustatu.com webetan erregistratzen dena, normalean, sareko erabiltzaile ohikoa da. Hau da, informatikan nahiko jantzia edo. #5. Re: Hotmail omen da euskal internauten posta erabilienaPablol ¦ 2009-10-22 ¦ 12:28Kasu pertsonal bezala komentatuko dut, ziuraski zuetariko askok bezala, hainbat posta hornitzailetan ditudala kontuak, eta beharren edo webgunearen arabera aukeratzen dudala zein erabili: hotmail, gmail, bizkaia.eu, ikasle.ehu.es, ... #6. Re: Hotmail omen da euskal internauten posta erabilienaHiritarra ¦ 2009-10-22 ¦ 12:53Izenburuan "euskal internauta" eta testuan "internauta euskalduna" azaltzen dira. Sinonimoak al dira? #7. Neskek GmailUsoa Agirre ¦ 2009-10-26 ¦ 17:10Eta ezer gutxirako balio duen beste estatistika bat : neskek gmail erabiltzen dute eta mutilek hotmail. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|