|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Cervantes Institutuaren itzultzaile automatikoak euskara gehitu du bere zerbitzuetara© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-14 ¦ 18:18 ¦ hizkuntzaGaztelania-euskara zentzuan bakarrik itzultzen du tresna berriak, ez euskara-gaztelanian. Erakundeko arduradunek esan dute Euskarak dituen "erronka linguistiko eta teknologikoak" gainditu dituztela. Badirudi Automatictrans enpresak garatu duela proiektua, Jaurlaritzaren lehiaketan aurkeztu baina irabazi ez zuen enpresa bat. Itzultzaile automatikoari ezarri dizkioten "osagai bizkorragoei eta gaitasun handiagokoei" esker, segundoko 12.000 hitz ere prozesatu omen ditzake.
Cervantes Institutuaren ekimena da hau, "Informazioaren Gizartearen Teknologien Bulegoa"rena. Bere webgunearen headerrak *"Las culturas hispánicas en Internet"* jartzen du, eta bertan dago itzultzaile hau. Webgunea gaztelera hutsez dago... nahiz eta itzultzailea, testuez gain, webguneak itzultzeko gai izan. Url-a edo testua sartzeko koadroak ditu, horretarako. Baina egiten dituen itzulpenak horrelakoak dira : Web orri bat itzuli nahi badu, bakarrik helbidea dagokion laukian, sartu behar du edo helbideetako bat aukeratu menu zabalgarrian agertzen dute, hizkuntza-bikotea aukeratu (sorburu eta xede-hizkuntza) eta Bidali"botoia "sakatu. Ondorio gisa lortuko du itzulitako web orria aukeratutako hizkuntzara nahiz eta bere jatorrizko diseinua errespetatzen. Automatictrans, SLPrentsa oharrak ez du esaten nork garatu duen proiektua, baina testuak itzultzerakoan AutomaticTrans enpresa kataluniarra dela dirudi. Enpresa hau Eusko Jaurlaritzaren lehiaketan bidean geratu zen duela urtebete. Patxi Baztarrikak aipatu zuen Sustatun. 2002an Sustatuk argitaratu zuen enpresa hau itzultzaile baten bila ari zela, eta berriro ere 2007an. Enpresaren webguneak (gazteleraz, hau ere) testu-itzultzailea dauka, baina bertan ez du euskara inkorporatu. cervantes.jpg 33KB (33794 byte) Erantzunak#1. Re: Cervantes Institutuaren itzultzaile automatikoak euskara gehitu du bere zerbitzuetarajotairri ¦ 2009-07-14 ¦ 23:03proba egin dut ea zelan dabilen. Gaztelaniatik euskerara besterik ez du egiten, alderantzikoan ez ordea. gaztelaniaz jarri diot: "cuando te veo siento un cosquilleo por todo el cuerpo", eta hauxe eman dit ordainean: " cuando zuri ikusten bat eserarazten zaitut cosquilleo gorputz guztiak" #2. Niri zuen itzultzailearen ibaiapruden ¦ 2009-07-15 ¦ 08:34Cervantes Institutuaren itzultzaile automatikoa frogatzen: Texto original: "Me río de vuestro traductor" Texto traducido: "Niri zuen itzultzailearen ibaia" #3. Re: Cervantes Institutuaren itzultzaile automatikoak euskara gehitu du bere zerbitzuetaraSantxo Azpeitiarra ¦ 2009-07-15 ¦ 12:35Niri, Santxo de Azpeitia el vizcaino, ordainetan, "Sancho naiz de Azpeitia", el bizkaitarra. #4. Probak eta deskalifikazioakJosu Landa ¦ 2009-07-16 ¦ 03:11Iruditzen zait honelako zerbait kaleratzen denean, joera dagoela halako barre egite publikoa sortzeko. Niri, egia esan, Sustatu-ren testu nagusian ageri den itzulpena ez zait hainbesteko desastrea iruditzen (ez euskararen zuzentasunaren ikuspegitik, hizkuntz teknologietan dugun maila kontuan hartuta baizik). #5. Re: Cervantes Institutuaren itzultzaile automatikoak euskara gehitu du bere zerbitzuetaraPruden Gartzia ¦ 2009-07-16 ¦ 10:01Guztiz ados Josurekin. #6. Euskara>gaztelania norabidea behar dugu; prototipo bat badagoLuistxo Fernandez ¦ 2009-07-16 ¦ 11:00Josu Landak: > Eta susmoa daukat espainiera->euskara itzultzaile > automatikoak euskaldunok bakarrik probatzen ditugula > (eta barre egiteko normalean). Honekin ez nago ados. Barre egitea gustatzen zaigun euskaldunak baino erabiltzaile gaiztoagoak eduki badauzkate tresnak hauek. Es>eu itzultzaile automatikoek erakunde publiko eta pribatuek erabiltzen dituzte beren webguneen euskarazko bertsioak egiteko-edo, itzultzailerik ez kontratatzeko ematen duenez. Adibideak, Hezkuntza ministerioarena edo ADIF enpresa publikoarena. > Ez ote egokiagoa kontrakoa, euskara->espainiera alegia? > Adibidez, euskaraz ez dakiten nire lagunek euskaraz zer > idazten den jakin dezaten, edo ideiaren bat behintzat > izan dezaten. Honekin bai, guztiz ados. Behar izatekotan, maila praktikoan (ikerlerro gisa GUZTIA beharko da aurreratzeko, baina alderdi praktikoan zehaztuta esan nahi dut), horixe da behar dena. Prototipo bat badago sarean, Sustatun iragarri zuten haren sortzaileek: Erdaratu.eu Pruden Gartziak hemen goian utzitakoa itzuliz gero, emaitza onargarria iruditzen zait: Completamente acordar con Josu. #7. Re: Cervantes Institutuaren itzultzaile automatikoak euskara gehitu du bere zerbitzuetaraJosu Aztiria ¦ 2009-07-16 ¦ 20:36Es-eu norabidea aukeratzea guztiz logikoa iruditzen zait niri. Testu-bolumen handia itzultzen da gaur egun norabide horretan eta interes komertzialetik bakarrik erabat justifikatzen du es-eu norabideko itzultzaile automatiko baten garapenak. Itzultzaile automatikoak hainbat erabilera izan ditzake, Josuk dion bezala, ulertzen ez dugun testu baten ideia bat izateko adibidez, baina munduko enpresa eta erakunde askok erabiltzen dituzte euren prozesuak merketu eta azkarragaoak egiteko. #8. Re: Euskara>gaztelania norabidea behar dugu; prototipo bat badagoJosu Landa ¦ 2009-07-19 ¦ 12:03Oso interesantea, Luistxo, erdaratu.eu hori. Aitortzeak lotsa emanagatik ere, ez nuen ezagutzen. Mila esker bihotzetik. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|