Itzuli orri nagusira Bidali hau

Katalunian lana gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa garatzeko

editorea - Sustatu ¦ 2002-09-19 ¦ 09:20 ¦ informatika

Automatictrans, S.L. izeneko Kataluniako enpresa batek lan-deialdia egin du Internet bidez, itzultzaile, zuzentzaile edo hizkuntzalari euskaldunak behar dituela gaztelania eta euskararen arteko itzultzaile automatikoa garatzeko.

Publizitatea

Automatictrans enpresak zabaldutako informazioaren arabera, hauxe da eskatzen dutena.

Lau orduko dedikazioa egunean, eta perfil honetako jendea:

  • Hizkuntzalari, itzultzaile edo zuzentzailak.
  • Euskara ama-hizkuntza
  • Bartzelonan edo inguruan bizitzea.

Guk jakin dugu albistea Euromap proiektuaren Espainiako posta-zerrendatik. Euromap hizkuntzen teknologien inguruko Europako ekimen bat da, eta Espainiari dagokionez Cervantes Institutuaren azpi-adar batek antolatua, OESI delakoak (Oficina del Español en la Sociedad de la Información).

Erantzunak

#1. Lan-baldintzak aldatu dira

Joseba Abaitua ¦ 2002-09-20 ¦ 10:16

> "Automatictrans enpresak":http://www.automatictrans.es zabaldutako informazioaren arabera, hauxe da eskatzen dutena.
> * Bartzelonan edo inguruan bizitzea.

Azken baldintza hau aldatu dute. Orain ez da eskatzen Bartzelonan edo inguruan bizitzea, baizik eta etxetik lan egiteko azpiegitura izatea. Aldaketa honek gauzak aldatzen ditu nabarmenki Euskal Herritik lan hau egin nahi dutenentzako.

Joseba

#2. Re: Katalunian lana gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa garatzeko

Leire ¦ 2006-09-30 ¦ 09:02

kaixo,
Denbora luzea pasa den arren, ba al dakizue enpresa honek oraindik ere itzultzaileak behar dituen?

Mila esker

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz