|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet "Gabilondo aingerua" da Espainiako Hezkuntza ministroa, ministerioaren beraren arabera© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-04-22 ¦ 08:08 ¦ masai-ikastaroaEspainiako Hezkuntza ministerioaren webgunean euskarazko ohar hau irakurri dugu Hezkuntza ministro Angel Gabilondo donostiarraren jardunaren gainean: Gabilondo aingeruak Lanbide Heziketarena hasiera ematen du (...) Eguneraketa, asteazkena: Aingeruen aipamenak zuzendu dituzte webgunean, baina beste guztia berdin dago. EAJ-k galdera egingo dio ministroari Espainiako Kongresuan datorren astaean.
Eguneraketa, asteazkena: Irudian ikusten denarekin alderatuta, aldatuta dago jada atzo nabarmendu genuen orria. Zuzendu ondoren, honelakoak irakurtzen ahal ditugu orain prentsa oharren artean:
Horrez gain, EAJ-k protesta egin du, eta Aitor Esteban Espainiako Kongresuko parlamentarioaren bidez iragarri du galdera egingo diola ministroari Madrilgo Kongresuan datorren astean. Hemen dago EAJren prentsa-oharra. aingerua-1.jpg 31KB (32328 byte) Erantzunak#1. Egiteko barre itzulpenarenJozulin ¦ 2009-04-21 ¦ 11:50Ausaz kopiatutako zenbait pasarte: #2. Re: "Gabilondo aingerua" da Espainiako Hezkuntza ministroa, ministerioaren beraren araberaIbon Aizpurua Ugarte ¦ 2009-04-21 ¦ 12:05Hasieran hala pentsa zitekeen arren, ez du ematenOpentrad erabilita itzuli dutenik. Hona hemen bere itzulpena: Jatorrizkoa: "Ángel Gabilondo inaugura la Semana de la Formación Profesional" Itzulpena: "ángel Gabilondo-k Semana De La Formación Profesional inauguratzen du" #3. Re: "Gabilondo aingerua" da Espainiako Hezkuntza ministroa, ministerioaren beraren araberajoseba ¦ 2009-04-21 ¦ 12:11Kontua da webgune horretan den-dena dagoela horrela... #4. "Gabilondo aingerua" Radio EuskadinSustatu ¦ 2009-04-21 ¦ 15:49Gaur asteartea 21, arratsaldeko 18.00etatik 19.00etara Radio Euskadiko Graffitti saioan (gaztelaniaz) tratatzekoak omen dira kontu hau. Hezkuntza Ministerioari galdezka ari dira, ea erantzunik edo informaziorik lortzen duten bertatik. Itzulpenak oso berria behar du, noski. Angel Gabilondo (Donostia, 1949), apirilaren 7an izendatu zuten Hezkuntza ministro. #5. Re: "Gabilondo aingerua" da Espainiako Hezkuntza ministroa, ministerioaren beraren araberaJosu Mendicute ¦ 2009-04-21 ¦ 16:58Perla ederrak hemen ere, goitik behera, ez dauka desperdiziorik... okerrena da hau Hezkuntza ministerioak argitaratu duela. Lotsarik ez! #6. Re: "Gabilondo aingerua" da Espainiako Hezkuntza ministroa, ministerioaren beraren araberaJoseba ¦ 2009-04-21 ¦ 19:22Estoi asta los potros de las españoles. Como cieren ke no seamos independentistas? #7. Re: "Gabilondo aingerua" da Espainiako Hezkuntza ministroa, ministerioaren beraren araberaIgor ¦ 2009-04-21 ¦ 22:57PSOE euskararen alde dagoela argi eta garbi dago, eta hala egon da beti. Ekintzen bidez probatzen dute. #8. Opentrad ez bada...Jabi ¦ 2009-04-22 ¦ 09:27Argi dago makina batekin egin dutela, baina jakinmina dut zein itzultzaile automatiko erabili ote duten. #9. Re: "Gabilondo aingerua" da Espainiako Hezkuntza ministroa, ministerioaren beraren araberaJosu Mendicute ¦ 2009-04-22 ¦ 12:21Seguru Sindek P2P bidez pasatu dion software libreren bat izango dela. ;-) #10. Garatzen ari garen Lucy itzultzailea ere ez daJoseba Abaitua ¦ 2009-04-22 ¦ 16:49Inork zalantzarik bazuen, Lucy Software enpresarekin garatzen ari garen itzultzailea oraindik laborategian dago (eta egongo da abendura arte) . Dena den, batzuk oso arin botatzen dute harria etxe propioan argitaratzen diren testuen kalitate eskasa erreparatu gabe. Hots (orri honetatik hartuta): "es denigrante incluso el propio nombre del nuevo Ministro de Educación, Angel Gabilondo, que si miramos a la parte de euskera le llaman "Gabilondo aingerua Pujol" lo que vendría a ser algo así como "Gabilondo el querubín Pujol" algo que" ha añadido "si no fuera por lo grave del asunto, nos produciría cuanto menos una buen carcajada" a lo que ha añadido que "la página Web completa es un auténtico despropósito, no da una" Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Masai IkastaroaKaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.
Tankera honetako bitxikeria gehiago: Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com Albiste gehiagomasai-ikastaroa gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|