|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Lopez lehendakari, eta Ares kultura sailburuLuistxo Fernandez - Eibar.org ¦ 2008-10-16 ¦ 08:40 ¦ p2pBarkatu: izenburukoa txantxa da. Ez naiz ari Ares horretaz, baizik eta software programa batez. Fitxategi handiak jaitsi eta partekatzeko, bereziki musika eta filmak Internetetik eskuratzeko, Ares edo Ares Galaxy da moda-modan dagoen p2p edo peer-to-peer programa. Gure aitaren etxean, Kolonbiako emakume batek lan egiten du gure aita nagusia zaintzen (Markos Zapiainen ideiek zer pentsatua eman beharko ligukete, bai, baina gauzak diren bezala daude): hark deskubritu du auzoan irekita dagoen wifi seinale bat, eta handik jaisten ditu gauzak. Joan den astean galdetu nion: Zerekin zabiltza? "Ares-ekin", eta erakutsi zidan. Neuk sekula entzun edo ikusi gabea. Asteburuan, mendi-irteera ikastolako haurrekin. Igeldoko herri-eskolako 11 urteko mutiko batekin eta bere aitarekin berriketan, etxean Wimax bidez jasotzen dutela Internet, hau eta bestea... Galdetu diot mutikoari: Erabiltzen duzu Emule? "Bai zera! Oso txarto dabil! Ares da erabiltzen dudana." Seinaleak argiak dira. Espertorik espertoenak ados daude, eta agian The Wall Street Journal-en edo CNN-n ez dira enteratu, baina Ares da modako trastoa. Ares Windows sistema eragilean dabil, baina software librea da (GPL):
Protokolo eta bilaketa-sistema berezkoa darabil, baina horietan gauzarik aurkitzen ez denean ere (edo nahi duzun guztietan), Torrent formatuko fitxategietara jo dezakezu, horietara egokitua baitago Ares. Torrent bilatzaileetan (hala nola Mininova edo The Pirate Bay ezaguna) aurkitutakoak jaisteko ematen baduzu, Ares-ek kudeatuko du deskarga. Informazio apur bat hemen euskaraz BitTorrent formatuaren inguruan. Erantzunak#1. Re: Lopez lehendakari, eta Ares kultura sailburuIgor ¦ 2008-10-16 ¦ 09:19Neu 14 urteko ikasleen aurrean moderno plantak egiten hasi nintzen, Emule-ri buruz hizketan, eta haiek eman zidaten Ares-en berri. Harrezkero ez dut Emule erabili eta moderno plantak egiteari utzi diot. #2. Re: Lopez lehendakari, eta Ares kultura sailburuassar ¦ 2008-10-16 ¦ 10:32Atzeratuta zabiltzate modernotasunetan, bai. BitTorrent sareak aspaldi jan zion lekua mandoaren sareari gauza "serioetarako" erabiltzeko orduan. Adibidez, GNU/Linux banaketa gehienek BitTorrent sarea erabiltzen dute beren fitxategien deskargak arintzeko. BitTorrent aplikazioen hirugarren uhinean iritsi zarete. Lehenengo BitTorrent aplikazioa bera izan zen; gero Azureus; eta orain Ares. Euskaraz ere badaude BitTorrent bezeroak, esaterako "µTorrent":http://www.utorrent.com. Eta Librezale taldeko jendea Azureus euskarara lokalizatzen ari da. #3. Re: Lopez lehendakari, eta Ares kultura sailburuana ¦ 2008-10-16 ¦ 11:26Vuze berria atera da. Kristorena, hi. #4. VuzeSustatu ¦ 2008-10-16 ¦ 11:51Hemen dago Vuze, BitTorrent-erako beste aplikazio bezero bat, Windows sistema eragilean dabilena. #5. Re: Lopez lehendakari, eta Ares kultura sailburuiñaki ¦ 2008-10-16 ¦ 12:37Egia esan nik Ares aspalditik ezagutzen nuen. Gaur egun ez dut askorik erabiltzen, bittorrent nahiago. utorrent windows-en eta vuze/azureus linux-en. Hala ere nik esango nuke, oraindik ere, betetzen dela honakoa puntu bateraino: "emulen topatzen ez dena ez dago topatzerik". Hori bai abiadura aldetik besteen aurrean negargarria da. #6. E-mandoa eta Ares jaunaJozulin ¦ 2008-10-16 ¦ 14:44Neuri ere alabak eman zidan Aresen berri; e-mandoa erabiltzen nuen nik ere. Ares egokia omen da "mundu guztiak nahi duena" jeisteko (jezteko?) baina e-mulen ez dagoena inon ere ez dago, egia da, esaterako jazza edo eduki "minoritario" zenbait. #7. Ares eta Bittorrent, zertan dira ezberdin?johny Ustel ¦ 2008-10-16 ¦ 18:22Nik honetaz gutxi dakit, Patxi Lopezek euskaraz baino gutxiago, baina Bit Torrent erabiltzen dut aspaldi eta galdera bat egingo dizuet: #8. Re: Ares eta Bittorrent, zertan dira ezberdin?assar ¦ 2008-10-16 ¦ 21:06Ares Galaxy, Azureus, µTorrent, BitComet, BitTornado... BitTorrent sarearen bezeroak dira, alegia, ordenagailuan instalatzen diren aplikazioak BitTorrent sarean fitxategiak partekatzeko. Baina badago BitTorrent deitzen den bezero bat ere. Sarea sortu zenean garatu zen lehen bezeroa alegia. #9. Re: Lopez lehendakari, eta Ares kultura sailburuLuistxo ¦ 2009-04-02 ¦ 12:06Eta mezu hau bidaltzetik hilabete batzuetara, orain Ares euskaraz Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagop2p gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|