|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet PSE-EEren webgune berria eta Facebook-eko lagunak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-10-15 ¦ 08:53 ¦ politikaPSE-EEk bere webgune berritua aurkeztu zuen atzo. Rodolfo Ares bozeramaileak gidatu zuen aurkezpen ekitaldia, eta webgune modernoa egin dutela azpimarratu zuen. Patxi Lopezek eta Ibarretxek Facebook-en duten lagun kopuruaz ere datuak eman zituen Aresek agerraldian. Lehen begiratuan, gaztelaniaz azaltzen da Socialistasvascos.com, baina hizkuntza aldatu daiteke, eta portadako albiste gehienak euskaraz azaltzen dira horrela. Hala ere, titularrak eta lehen esaldia besterik ez dira itzultzen, nonbait, portadan agertzen diren eduki horiek hain zuzen. Adibidez, hemen da elkarrizketa bat Jesus Egigurenekin Lopez eta Ibarretxe Facebook-enRodolfo Aresek Interneteko presentziaz beste datu batzuk ere eman zituen. Berriako kronikak dioenez, Patxi Lopezen blogak hilean "40.000 bisitari" dituela esan zuen Aresek. Horri esker, Lopezek "mila lagun berri" dituela ere gehitu zuen, eta "Ibarretxek 108 besterik ez du". Berrian ez da zehazten datua, baina lagunen kontu Facebook-eko kontaktu zerrenda dela dirudi. Patxi Lopezen profila hemen dago, eta orri pertsonala dela dirudi, mila lagun pasa dituela. Juan Jose Ibarretxe delako baten profil pertsonal seguruenik faltsu bat ere badago, baina horrez gain Ibarretxe Lehendakaria izeneko beste orri bat dago, politikari gisa sailkatua, zeinean 110 jarraitzaile agertzen diren. Facebook-eko orri eta profil kategorietan, egiazki, gauza desberdinak dira Lopezek duen orria eta gehitu zaizkion lagunak batetik, eta Ibarretxek dituen jarraitzaileak. Erantzunak#1. Re: PSE-EEren webgune berria eta Facebook-eko lagunakImanol ¦ 2008-10-15 ¦ 11:51Euskara gutxi eta dagoen euskara, txarra. #2. lagunak zertarako?Josu ¦ 2008-10-15 ¦ 19:01Ez dakit zertarako nahi dituen lagunak F. López-ek Facebook-en. Blogean jasotzen dituen komentarioei egiten dien kasua kontuan izanda, ez dut uste Facebook-en askoz partehartzaileagoa izango denik. #3. Re: lagunak zertarako?Luistxo ¦ 2008-10-16 ¦ 08:54Hanka sartu du Aresek. Patxi Lopezek mila lagun ditu, baina topea ere mutur aurrean izan dezake, Facebook-eko partaide batek ezin baitu 5.000 lagun baino gehiago ikusi. (Lagun gehiegizkoen edo edozein norberaren lagun bihurtzearen kontra idatzi zuen duela egun gutxi Jose Antonio del Moralek bere blogean). Ibarretxek, berriz, ez du partaide profilik, politikari orria da berea, eta 100 jarraitzaile pasatxo ditu bakarrik, baina hor ez dago mugarik. Evo Moralesek 8.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. Tematzen badira jeltzale batzuk kanpaina egiten Facebook-en, akaso lortuko dute Patxi Lopez gainditzea. Lagun ala jarraitzaile gehiago, ez dut uste ezer inporta duenik, dena den. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|