|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Ares Galaxy p2p eta torrent programa, euskarazLuistxo Fernandez ¦ 2009-04-02 ¦ 08:08 ¦ p2pAres Galaxy programa euskaratu dut. P2P sare bat da Ares, eta BitTorrent bezeroa ere bai aldi berean. Mininova edo Pirate Bay bezalako lekuetan aurki daitezkeen Torrent fitxategiak jaisteko balio du. Azken hilabeteotan (Sustatun ere aipatu nuen kontua) inguruotan nahiko popularra bihurtu dela esango nuke.
Ares Windows sistema eragilean dabil, baina software librea da (GPL): Ares euskaraz erabiltzeko:
Euskaratzea perfektua izatetik urrun dago. Plural batzuk oker, adibidez... Baina, tira, ez da hain gaizki geratu, nire iritziz. Hobekuntzak ongi etorriak izango dira. Euskarazko bertsio hau Ares ofizialean sartzeko zer egin beharko zen ez dakit. Galdera bota dut Sourceforge-ko forora, ea jakiten dudan. Eskuzko eragiketa hau baino hobe litzateke berezko hizkuntzen aukeren artean balu Aresek. Ea lortzen dugun. Erantzunak#1. Re: Ares Galaxy p2p eta torrent programa, euskarazJulen ¦ 2009-04-02 ¦ 09:01Lehenik eta behin, zorionak programa euskaratzeagatik. #2. Re: Ares Galaxy p2p eta torrent programa, euskarazJosi ¦ 2009-04-02 ¦ 10:48Aupa Luistxo! Igeldoko gaztetxoak dagoeneko Ares programaren euskarazko bertsioa bere ordenagailuan dauka. Mila esker! #3. Re: Ares Galaxy p2p eta torrent programa, euskarazarrikitaun ¦ 2009-04-02 ¦ 11:18Zorionak Luistxo: #4. Re: Ares Galaxy p2p eta torrent programa, euskarazLuistxo ¦ 2009-04-02 ¦ 12:02Eskerrik asko lagunok. Arrikitaun: bai, txiste erraza da baina normala da burura etortzea, nik ere egin nuen duela hilabete batzuk Ares sustatuzaleei aurkezteko idatzi nuen mezu hartan: Lopez lehendakari eta Ares Kultura sailburu Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagop2p gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|