Teknologia albisteak
1

Tornukoa zer den ba al dakizu? Garai batean, sasikoak zirelako-edo abandonatu nahi/behar ziren haurr...

Erabiltzailearen aurpegia
2014-01-20 : 11:33

Tornukoa zer den ba al dakizu? Garai batean, sasikoak zirelako-edo abandonatu nahi/behar ziren haurrak, komentu batean uzten zituen amak edo haren familiak; hango sarreran egurrezko kaxa bat egoten zen, alde batetik irekia eta jiratzen zena, komentukoen klausura zaindu ahal izateko; tornu horretan uzten ziren umeak ziren tornukoak. Gaurko Txinan antzeko sistema dagoela irakurri diot Zigor Aldamari, eta horrek gogorarazi dit hitza. Aldamaren artikulua: http://www.hoy.es/v/20140120/internacional/abandone-aqui-bebe-20140120.html

Erantzunak

2014-01-21 : 14:32

Tira, Xabier, tornua umeak lagatzeko ez ezik klausura komentuetako "postontzia" ere bada, klausura ez apurtzeko. Oraindik ere gozokiak saltzen dituzten komentu batzuetan horrela egiten dute salmenta, tornu bidez: dirua bertan laga, eragin eta bueltan poltsatxoa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: