Teknologia albisteak
3

Whatsapp bidez zeure buruarekin bakarrik jarduteko metodoa

Erabiltzailearen aurpegia
2017-01-25 : 12:39

Whatsapp bidez zeure buruarekin jarduteko metodo baten berri eman digute. Zertarako? Ba... horrela erabiltzen duenik egon badagoela jakin dugu. Ohar pertsonalak, gogorakizunak eta irudi zehatz batzuk gordeta edukitzeko erabiltzen dituzte batzuek auto-whatsapp hauek. Nola egin? Erraza: sortu talde bat, jarri izena "neure burua", eta gehitu beste lagun bat, Urlia. Jarraian eta berehala, Urlia egotzi, eta zu zeu bakarrik geratuko zara, talde unipertsonal baina funtzionatzen duen batekin.

Erantzunak

2017-01-25 : 18:54

Talderik sortu gabe ( lagunik ez badituzu :( ), hau da zure kontu propioari berba egiteko metodoa:

- Sortu kontaktu berri bat, telefono zenbaki gisa zurea duena.
- Kontaktuak aplikazioan bilatu eratu berri duzun kontaktua.
- Barruan Whatsapp botoia sakatu (Message esaten duena)

Listo!

2017-01-26 : 10:57

Nik Telegram erabiltzen dut horretarako. Aspaldian sortu nuen errobot bat daukat eta horri idazten dizkiot nire kontuak.

Kontaktu moduan erabiltzeko errobot bat sortzeko hau egin behar da:

1) @BotFather deritzon errobotarekin txat bat ireki
2) /newbot mezua bidali errobot honi
3) "bot" atzizkiz amaitzen den izen bat idatzi errobotari. Adibidez: sustatu_bot
4) Eginda. Hortxe duzu inoiz ezer erantzungo ez dizun laguna. @BotFather erabiliz, argazkia, deskribapena eta bestelakoak aldatu edo gehitu diezaizkiokezu gainera.


Sustatu.eus | Telegram errobota © cc-by-sa: urtzai

2017-01-26 : 16:02

Twitter bidez norberaren buruarekin jardureko beste metodo pare baten berri eman digute: Ana Moralesek, adibidez, Twitterreko mezu zuzenak darabiltza, bere buruari mezuak bidaltzeko. Posible da bai, probatu!

@Galaipa lagunak, berriz, goian Urtzik dioena baino modu errazagoa azaldu digu Telegram darabiltenentzat. Izatez, udatik, "norberarentzako mezuak" aukera Telegram erabiltzaile guztiek daukate. Ezker-menua irekitzen duzunean, zeure eta izenaren ondoan "laino" ikonoa ikusiko duzu, hor klikatu, zeure buruari mezuak edo gogorakizunak bidaltzeko tokia da.

Erantzun

Sartu