Teknologia albisteak
4

Merkataritza elektronikoa errealitate finkatua da gure inguruan. CodeSyntax enpresako bulegora, azke...

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-12 : 13:45

Merkataritza elektronikoa errealitate finkatua da gure inguruan. CodeSyntax enpresako bulegora, azken bizpahiru asteetan, halakoak iritsi dira lankideok erosita: Darth Vaderren mozorroa, laranjak, zakurrarentzako pentsua, vermikonpostagailua eta gero, harentzako zizare biziak; fusta bat, egongelarako aulkiak, arropa mordoa, bonsai bat, ADN analisatzeko test bat, telefonoak, paretean itsasteko apaingarriak, Totoro pelutxezkoa, arrain-zopa, ume-fardel kakaztuak biltzeko poltsa bereziak...

Erantzunak

2014-03-13 : 11:59

Hori bariedadia!
Lagun batek iguala komentatzen zuen, euren enpresan, bulegoetako langileak zirela erosketak lanetik egin eta lanean jasotzen zituztenak; Eroskiko asteko erosketak ere horrela egiten omen zituen berak.
Baina, orain dela bi urteko kontuak dira, ze, "tokea" eman zieten zuzendaritzatik.

2014-03-13 : 17:28

Ba ze jatorrak eta azkarrak zure lagunaren enpresako zuzendaritzakoak, Marijo. Ez dadila bulegoa langileentzako toki atsegina bihurtu. Gauzak desorosoago bihurtu langileentzat. Zer gehiago? e-postan filtroa mezu pertsonalak ezabatzeko? :-(

2014-03-14 : 12:36

Gure bulegoan, smartphone eta beste mila tramankulu eletronikoetaz aparte, felpudoren bat, sukalderako hardware pila bat eta dozena erdi botijo ere heldu dira azken hilabeteetan

2014-03-14 : 14:47

Fusta bat eta arrain zopa! Sekula ez litzaidake bururatuko!
Gurean langostino mozorro bat, 47 zenbakiko oinetakoak (topatzen zailak kaleko dendetan) eta lentillak dira azken erosketak.

Erantzun

Sartu