Teknologia albisteak

Kontra Programa

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herrian interesgarri diren hainbat gaien inguruan sakontzeko aukera ematen dizun eztabaida saioa duzu hau, Nerea Alias aurkezleak gidatua.

Erabiltzailearen jarduna

Azpiegitura handiak eztabaidan, Kontra Programan

2013-02-02 : 16:55

Euskal gizartean etengabeko eztabaida sortzen duten azpiegituren inguruko saioa ikusgai duzue  www.kontraprograma.com atarian. Eztabaida AHT, Pasaiako Superportua eta Donostialdeko Metroan zentratu badugu ere, proiektu erraldoi hauek sortzen duten gizarte eredua izan dugu aztergai. Guzti hau, beti bezala, lau ikuspegi ezberdinetatik begiratuta.


4

Iruña-Veleiako aurkikuntzak, egiazkoak ala faltsuak?

2012-08-21 : 22:14

6 urte pasa dira jada Lurmen enpresako taldeak Iruña Okako aztarnategian 420 ostraka aurkitu zituela, horietako batzuk euskaraz idatziak. Orduan piztu zen polemika, eta asko izan ziren aurkikuntzen egiazkotasuna dudan jartzen hasi zirenak. Kontra eztabaida programan, ika-mikaren atzean dagoena argitzen ahalegindu gara, bi aldeetako gonbidatuak ekarriz eta gai korapilatsu honen inguruan arituz. Ikusgai www.kontraprograma.com helbidean.