Teknologia albisteak

Justuri Irratia

Erabiltzailearen aurpegia

Uribe Kosta eta Erandioko irrati egitasmo euskaldun, parte-hartzailea eta komunitarioa.

Erabiltzailearen jarduna

Cristina Uriarte sailburu andreari gutun irekia

2013-03-31 : 12:15

Datorren astea erabakiorra izango da euskararen etorkizunean. Zuk zuzentzen duzun Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailak Blanca Urgellek utzitako "patata beroa"-z ebatzi beharko du: 34 Irrati lizentzien esleipena (11 “euskarazko erreserba”-k barne) bertan behera uzteko erabakiak kaltetutako euskarazko irratien helegitea, alegia. Aukera historikoa da, galdu ezin den aukera, eta horrela adierazi diogu Jaurlaritzari gure helegiteetan. Lehiaketa behin-betiko bertan behera uztea erabakitzen baduzu, euskal diala gaur bezala geratzera kondenatuko duzu: %80a gazteleraz den irrati eskaintza, egoitza Madrilen duten irratiek ekoizten dutena; euskararekiko inongo begirunerik gabe. Hizkuntz-normalizazioan duen eraginarekin. Aitzitik, gure helegitea onartzen baduzu, lurralde osoko euskarazko eskaintza anitza irrati gehiagoz aberastea eta interes partidisten gainetik euskara garaile ateratzea posible egingo duzu.