Jarduna
Verdes Atxirika eta Lopez Mendizabal liburudendak Andra Mari kalean
| gaur : 08:51
Aurten LITERATURIAn bi liburu-denda zabalduko dira argitaletxeentzat: bat Verdes Atxirika eta bestea Lopez Mendizabal. Emeterio Verdes Atxirika editoreak Paulo Zamarripa, Barrensoro, Julene Azpeitia, Lauaxeta eta Xabier Lizardiren liburuak argitaratu zituen, besteak beste. Lauaxetaren "Bide barrijak" eta "Arrats beran" eta Xabier Lizardiren "Biotz-begietan" poema liburuen editorea izan zen, baita ere Orixeren zenbait itzulpenena ("Tormesko itsu-mutila" eta "Mireio").
Guztia irakurri (larrabetzu.org) »»
ekultura @ekulturanet | 2013-05-23 16:26
Verdes Atxirika eta Ixaka Lopez Mendizabal #liburudendak Larrabetzun larrabetzu.org/literaturia/?p… #literaturia
#Keinubat: Zoazte zuek!
| atzo : 23:02
Guztia irakurri (youtube.com) »»
Topatu.info @topatuinfo | 2013-05-23 21:21
Bideoa / @Ernaigazte-k gaur goizean Ajuria Enean egin duen agerraldia: "Zoazte zuek!" youtube.com/watch?v=r4wwQj…
Ernai: "Atzerrira bidali nahi gaituzte, baina Euskal Herriko kaleetan geratuko gara"
| atzo : 21:35
Euskal Herrian ikasi, lan egin eta bizi nahi dutela aldarrikatu dute hogei bat gaztek Ajuria Enean egin duten ekimen baten bidez. Atzerrira bidali nahi dituztela salatu dute baina eurak Euskal Herriko kaleetan geratuko direla aldarrikatu dute.
Guztia irakurri (naiz.info) »»
naiz: @naiz_info | 2013-05-23 16:10
Ernai: «Atzerrira bidali nahi gaituzte, baina Euskal Herriko kaleetan geratuko gara» naiz.info/eu/actualidad/… #m30greba #keinubat
Laudion milatik gora lagunek salatu dute gaurko hilketa matxista.Plazako irudia:
| atzo : 21:27
Guztia irakurri (twitter.com) »»
Aiaraldea.com @aiaraldea | 2013-05-23 20:08
Laudion milatik gora lagunek salatu dute gaurko hilketa matxista.Plazako irudia: pic.twitter.com/SeHiqaTRSc
Atez atekoaren "inposizioa" salatu eta errauste planta babestu du Eusko Legebiltzarrak
| atzo : 21:25
Bilduk gobernatzen dituen udalak atez ateko hondakinen gaikako bilketa bortxaz ezartzen ari direla salatu du Eusko Legebiltzarrak gaur, EAJk, PPk eta PSE-EEk adostutako legez besteko proposamen baten bidez. Aldi berean, errauste plantaren alde agertu dira hiru alderdiak, Europak zabortegiak ixteko agintzen duela iritzita. Borja Semper PPk eledunak "zerrikeriatzat" jo du atez ateko sistema, eta gogoz txalotu du Gipuzkoako herrietan sortu den "matxinada". Hain zuzen ere, mugimendu horren buru jarri du Legazpi: "Haiek hartu dute atez ateko sistemaren inposizioari aurre egiteko mugimenduaren burua, eta herritarren parte hartzearen erakustaldi eder bat eskaini dute".
Guztia irakurri (berria.info) »»
Berria.info @berria | 2013-05-23 19:54
Atez atekoaren "inposizioa" salatu eta errauste planta babestu du Eusko Legebiltzarrak bit.ly/16c6f9X
Josu Ziganda Oreretan da berriz ere, ongi etorri! #BiGutxiago #Herrira
| atzo : 19:45
Guztia irakurri (twitter.com) »»
Herrira Mugimendua @Herrira_info | 2013-05-23 14:01
Josu Ziganda Oreretan da berriz ere, ongi etorri! #BiGutxiago #Herrira pic.twitter.com/TU2NRwqtrH
Leioako Udalaren esleipen irregular batean ordaindutako 1,6 milioi euroak berreskuratzea lortu du EH Bilduk
| atzo : 19:44
Lehiaren Euskal Agintaritzak ebatzi duenez, eta Leioako EHBilduk prozesuaren hasieratik esaten zuenez, Pinosoloko polikiroldegiko esleipenak irrugulartasunak izan zituen. Horrek ateak ireki dizkio udal dirutik atera eta bi enpresei (Arcain eta Aros) proiektuaren fakturak ordaintzeko bideratu ziren 1,6 milioi euroak berreskuratzeari, lehiaketan iruzurra egin zutelako. Lehiaren Agintaritzak, halaber, udalari aholkatu dio kalte ordainik ez ordaintzea edo, kasuaren arabera, enpresa urratzaileei kalte-ordain gisa emandako 2,5 milioi euro itzultzeko eska diezaiela. Horren aurka ere azaldu zen EHBildu.
Guztia irakurri (ehbildu.net) »»
Irtenbidea @Irtenbidea | 2013-05-23 18:01
#bizkaia Leioako Udalaren esleipen irregular batean ordaindutako 1,6 milioi euroak berreskuratzea lortu du EH Bilduk bit.ly/16US6hs
Lorea Agirre kazetaria, euskararen normalizazioaz, Faktoria saioan
| atzo : 19:09
Lorea Agirre, kazetaria eta antropologoa da, eta Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egindakoa. Gaur egun HUHEZIko irakaslea da. Euskararen eta euskal kulturgintzaren inguruan asko galdetu du, asko pentsatu eta asko ikertu du. Gaur, Euskadi Irratian izan da, euskararen normalizaziori buruz solasean.
Faktoria @faktoriaEITB | 2013-05-23 11:23
Lorea Agirreri egindako elkarrizketa. eitb.com/eu/audioak/oso…
Alaves futbol taldearen 'Orain bai!' spota sortu du Arteman Komunikazioa enpresak
| atzo : 17:47 | Artikulua
Grabaziorako bi egun eta post-produkziorako beste bi egun behar izan dira 'Orain bai!' spota sortzeko; aurretik, baina, Alavesen marketin sailak produkziorako lan guztiak bideratu behar izan ditu. Taldearen webgune ofizialean, dagoeneko 13.000 bisita jaso ditu spotak eta sare sozialen bitartez egindako zabalkundea ere handia izan da.
Alaves_orain bai from Arteman Komunikazioa on Vimeo.
Twitteratura: Literatur lorratz urriak txioetan
| atzo : 16:56
Urruti baina gertu. Edo hurbil baina urrun. Batzuetan elkar ukitzen dutela dirudi; besteetan, aldendu ez ezik, elkarri enbarazu egiten diotela ere bai. Twitter ez da berri-berria dagoeneko, eta ezta twitteratura terminoa ere —badira lau urte Chicagoko ikasle batzuk erabiltzen hasi zirela (twitterature), eta badira bi urte Frantziako Wikipedian agertu zela—. Twitterren, 140 karaktere eskasetan, literatur aletxoak egiteko joera areagotuz doa munduan. Facebook gainditu du sare sozial gisa Twiterrek, erabiltzaileen kopuruari erreparatuz gero: egun, 500 milioitik gora erabiltzaile dauzka. Sortzaileak, idazleak bereziki, jabetu dira tresna egokia dela euren presentzia soziala pil-pilean mantentzeko. Eta, batzuetan —gutxiagotan—, sorkuntza tresna moduan erabiltzeko ere bai.
Guztia irakurri (paperekoa.berria.info) »»
Aiert Anakabe @aiertgoenaga | 2013-05-23 09:44
@hasier denek ez dute zure jario dotorea. Ez zaitez hain zorrotza izan izakitxo mundutarrekin zu bezain txit jantziak ez direlako... #bale?
Emakume bat hil dute Laudion, eta bikotekidea atxilotu dute
| atzo : 16:49
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 26 urteko emakume bat hil dute gaur goizaldean Laudion (Araba). Amagoia Elezkano da hildakoa. Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du, hildakoaren bikotekidea. Ertzaintzak 05:30 aldera jaso du abisua, gizonezkoaren arrebak deituta. Zenbait iturriren arabera, gizonak berak ohartarazi zuen arreba. Laudioko Urumea kaleko 4. zenbakian gertatu da erasoa, eta Poliziak etxebizitzara joan direnerako hilik zen andrea. Labana batez egin diote eraso.
Guztia irakurri (berria.info) »»
okerreko @okerreko | 2013-05-23 09:17
Bizi dugun gatazka politikoaren ondorio larriak: emakume bat eraila Laudion. #askida #Emakume1gehiagoEz berria.info/albisteak/7978…
Euskararekiko jarrerak: Ertzaintzarekin «euskaraz egitearen arriskuak».
| atzo : 15:16
Guztia irakurri (youtube.com) »»
Patxi Saez @PatxiSaez | 2013-05-23 10:42
Euskararekiko jarrerak (5): Ertzaintzarekin «euskaraz egitearen arriskuak». 1) youtube.com/watch?v=_aSeEq…
"Que vienen los vascos", hitzaldia entzungai (Hala Bedi Irratia)
| atzo : 14:34
Ramon Etxezarreta, Patxi Baztarrika, Zigor Etxeburua, eta Jon Sarasua. Azken 30 urteotan euskararen inguruan ezagutu ditugun politikak eta euskalgintzatik egindako lana eztabaidagai. Hitzaldi osoa entzungai Hala Bedi Irratian.
Guztia irakurri (halabedi.org) »»
Iñaki Landa @itsaslapurra | 2013-05-23 12:29
¡Que vienen los vascos! Hitzaldia hemen entzungai: halabedi.org/?p=9761 @pxbaztarrika @ZEtxeburua @retxezarreta @halabedi #hbi30jardun
Fakultatean erdaraz
| atzo : 13:59
MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean euskaraz bizi gara. Jakina, gazteleraz eta ingelesez ere ematen dira eskolak, baina, hizkuntza ardatza euskara da. Euskaraz egiten dira bilerak eta tramite administratiboak, eta euskara hutsezkoa da ikasle-irakasle harremana. Baina, hala ere, gero eta gaztelera gehiago entzuten da bazterretan... Gazteleraz, batez ere, ikasleak jarduten dira.
Guztia irakurri (ilaket.com) »»
Goio Arana @goioarana | 2013-05-23 12:15
Mezu berria I laket blogean: Fakultatean erdaraz. bit.ly/16T25nh

Aupa Idatziz. Twitter konturik ez dut ez, eta horregatik erantzuten dizut bide honetatik. Artikulu hori idatzi dut ahalik eta gehien informatuz, eta hala ere, beste ...
Erantzuna | Twitteratura: Literatur lorratz urriak txioetan