Teknologia albisteak

Ikastaroa: Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu

Erabiltzailearen aurpegia
2014-02-07 : 16:53
Elhuyarrek Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu on line ikastaroa emango du UEUn. Patxi Petrirena Elhuyarreko itzultzaile, zuzentzaile eta trebatzaileak emango du ikastaro hau,  maiatzaren 5etik 30a bitartean  (20 ordu). Matrikulazio-epea martxoaren 3a arte egongo da zabalik.

Elhuyarren badakigu, esperientziak hala erakutsi digulako, badaudela hainbat akats euskaldun askok eta askok egiten ditugunak eta badaudela hainbat zalantza euskaldun askok eta askok izaten ditugunak. Joaten garen tokira joaten garela, gehientsuenak errepikatu egiten dira, gainera. Horietako asko ondo identifikatuak ditugu, eta haiekin jolas moduko bat prestatu dugu, nork bere burua probatzeko, eta probatuz trebatzeko.

Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu ikastaroari buruzko informazio guztia UEUko webgunean dago.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago