Interneteko albistegia

Bittor Hidalgo

Erabiltzailearen aurpegia

Datu gehiago

  • Alta eguna: 2012-06-30 20:39
  • Azken aldiz sartua: 2013-04-13 14:32
  • Azken ekarpena: 2012-06-30 20:39

Erabiltzailearen jarduna

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2013-04-13 : 14:33 | Erantzuna

Zein da Pako Ibañez? Kantari espainol hori? Eta zer dela-eta horrenbesteko aire? Gurea da, edo...?

Erantzuna | Paco Ibañez: «Tuberkulosiak jotako ezkerra dugu, eta eskuina nazkagarria da»

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2013-03-20 : 09:54 | Erantzuna

Eskerrik asko, berriro, zumaiarrei eta Sustaturi, bere ekitaldiak zabaltzen izandako prestutasunagatik.

Ondo segi (udaberrian ere)

Bittor

Erantzuna | Belen Urangaren ekarpenekin bukatu da 'Euskara, bestela ez gara' zikloa Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2013-03-14 : 12:28 | Erantzuna

1. Eskerrik asko berriro zumaitarrei (eta SUSTATUri) bideoa eskueran jartzeagatik horren prestu (nahiz nik beranduago jaso).

2. Eztabaida polita iruditzen zait Luistxok pizten duena (eta ...

Erantzuna | Andoni Egaña Zumaian: “Gaur egungoak historian meriturik handiena duten euskaldunak gara”

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2013-02-26 : 10:53 | Erantzuna

Eskertu Zumai(a)koei prestutasunagatik berri ematen eta bideoa jartzen eta.

Ondo izan

Bittor

Erantzuna | 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloari hasiera bikaina eman zion Kike Amonarrizek

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2013-02-15 : 10:02 | Erantzuna

Bota egingo ote dute Bildutik?

Edo Bildukoak ere ez dira gureak?

Ez dakit.

Zein gara gu?

Egun ona izan

Bittor

Erantzuna | Kazetariek presa zutenez, euskara utzi eta gaztelaniaz hasi zen Mintegi

Ingelesa ikasi arte biziko gara espainolaren menpe

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2013-01-26 : 10:16 | Artikulua

Azken 1.000 urtean, areago azken 500ean, euskaldunok sortu -sortzen lagundutako- gaztelania -espainola- ezagutu eta erabili dugu hegoaldetik ‘mundura’ irteteko. ‘Mundua’ ezagutzeko tresna. Baita iparraldekook ere, gure azken mila urteko ‘txokotxo’ gero eta txikiago honetako ezagupenetan isolaturik geratu nahi ez eta. Frantsesa ere erabili dugu, iparraldetik ‘mundura’ jalgitzeko. Eta latina ugari, Erromatiko zibilizazioa orain 2.000 eta gehiago urte gurera hurbiltzen hasi zenetik.

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2013-01-23 : 15:30 | Erantzuna

Luisa Etxenike: “Euskarara pertsuasioaren bidetik gerturatu behar gara, ez tentsioarenetik” du izenburu BADU BADAren berriak. Biz kontu argitu gabe geratu zaizkit:

1. Euskaraz ala espainolez ...

Erantzuna | Luisa Etxenike: “Euskarara pertsuasioaren bidetik gerturatu behar gara, ez tentsioarenetik”

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2013-01-11 : 10:50 | Erantzuna

Niri, oraintxe, ez dabikzkit ez bideoa eta ez lehenengo bi loturak. Azkenekoa bai.

Ez horregatik

Bittor

Erantzuna | Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala estreinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-10-03 : 21:38 | Erantzuna

Ba ni berandu iritsi nauk ekitaldira, Strubell ari huen hizketan español garbian azentu katalanez eta ondoren Eneko Goia hasi dek: Arratsaldeon, Moltes gracies, Muchas gracias ...

Erantzuna | Mahaingurua politikariekin Donostian: Independentzia, krisialdiaren irtenbide bat?

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-10-02 : 08:59 | Erantzuna

Suposatu beharko da euskaraz izango dela, Luistxo?

Goiz on

Bittot

Erantzuna | Mahaingurua politikariekin Donostian: Independentzia, krisialdiaren irtenbide bat?

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-09-20 : 09:37 | Erantzuna

Aupa, Urtzi. Nik egia esan goiko berria baina ez nuen, eta nire 'desideratuma' agertzen, zinez uste dudalako oraindik indar asko geratzen zaigula batzeko herritarren artean ...

Erantzuna | Odon Elorzak Euskadin independentzia erreferenduma egitea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-09-19 : 19:30 | Erantzuna

Ez litzateke euskal herritarrontzako, eta euskaldunontzako, aukerarik txarrena EAEn (eta Nafarroa Garaian noski) gauza bagina EAJ, EH Bildu eta PSE/PSN elkar hartzeko, erabakitze eskubidea ...

Erantzuna | Odon Elorzak Euskadin independentzia erreferenduma egitea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-09-17 : 12:48 | Erantzuna

Argiak espainolak dira nunbait!

NAIZekin ere hasiak ginen ikusten.

Espainola ahaztu ez dakigun!

Bejondeigula!

Bittor

Erantzuna | Arnaldo Otegiren liburuaren webgunea

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-08-29 : 10:50 | Erantzuna

Eskerrik asko erantzunagatik. Baina:

1. Espainolez egiten badezue, abisatu hala dala.

2. Nahi badituzue hiztun ez euskaldunak gonbidatu, zuek ikusiko duzue, baina uste det ikasi ...

Erantzuna | Iruña-Veleiako aurkikuntzak, egiazkoak ala faltsuak?

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-08-25 : 20:11 | Erantzuna

Baina espainolez dago eztabaida. Ze lotsa!

Ez dakit lotsa parte hartzaileena dan, edota dalako Kontraprograma-koena. Zein dira antolatzaile espainol horiek? Nik pentsatzen nuen euskaraz antolatzen ...

Erantzuna | Iruña-Veleiako aurkikuntzak, egiazkoak ala faltsuak?

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-08-22 : 16:15 | Erantzuna

Eskerrik asko benetan, antolatzaile, parte hartzaile eta zabaltzaileoi. Gustora ikusiko det eztabaida (jaistea lortzen badert behintzat, ze ari zait kostatzen).

Mila esker, ba, denoi.

Ondo ...

Erantzuna | Iruña-Veleiako aurkikuntzak, egiazkoak ala faltsuak?

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-08-18 : 08:50 | Erantzuna

Ondo asko egiten omen du Sabinok euskaraz jakinarazi didate ZuZeun eta poztu naiz 'guretakoa' dela jakinda.

Beraz galdera hori erretiratuko nuke, nahiz eta iruzkinak bere ...

Erantzuna | Galdera bat Sabino Cuadraz

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-08-04 : 11:36 | Erantzuna

Poztu nauk hirea irakurrita. ZuZeu-n eztabaida biziagoa sortu duk, segitu duk? Hemen ez ziotek nonbait hainbesteko airerik eman nahi izan kontuari.

Ondo izan

Bittor

Erantzuna | NAIZ espainol

NAIZ espainol

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Hidalgo | 2012-08-02 : 10:21 | Artikulua

     Nork irakurtzen du prentsa ‘sarean’? Asko ez, 35 urtetik gorakoek. Izatez gerotan, hortik beherakoek. Nor ibili liteke, ibiliko da, sortu berria den Naiz web gunean? Ibiltzez gero, Euskal Herriko (edo gure diasporako) 35 urtetik beherakoak. Baina, EAE-oso-ko eta Nafarroako zonalde ‘euskalduneko’ 35 urtetik beherako %90 da, gutxienez, euskal elebidun hartzaile, eta %75, euskal hiztun elebidun ere bai (edb, eas…). Hortik kanpoko Euskal Herrian ere hala moduzkoak izango dira gunearen balizko bisitariak.

     Zergatik dago orduan Naiz % ≈99an espainolez? Zein dira Naizeko hauek? ‘Ezker abertzale’? Izango dira. Instituto Cervanteseko ezker abertzale edo. Hamaika ikusteko. Ez da nahikoa Gara, Deia, Noticias, Onda Vasca… guztiak espainol mantentzea. Gazteak ere gehiago espainoldu behar ditugu oraindik. Vade retro! Hainbeste urteko biolentzia mota hori behar izan dugu honetarako? Ze Euskal Herria duzue zuek buruan?

 

 Erantzun esperoan…

 

 Bittor Hidalgo

 

 Donostia

Aurrekoak ››