Teknologia albisteak

Bertsozale Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia

Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Gaur egun Euskal Herri osoko 2400 bertsolari eta bertsozale batzen ditu. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustatzea du helburu. Bertsolaritzaren geroa ziurtatu asmotan alor ezberdinak lantzen dira eta horretarako lan profesionala eta borondatezkoa uztartzen dira. Horixe da Bertsozale Elkartearen filosofia eta hala agertzen da elkartearen urteko egitasmo zein proiektuetan. www.bertsozale.com

Erabiltzailearen jarduna

"Ahoa bete hots" jardunaldiak izango dira Villabonan azaroaren 7tik 9ra

2012-10-12 : 12:26

Mintzola Fundazioak koordinatuta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Antzerkizale Elkarteak, Ipuin kontalariak eta Kantuzaleen Elkarteak elkarlanean antolatutako jardunaldien hirugarren edizioak "euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan" gaia izango du ardatz. Aipatutako lau generoetako sortzaileak arituko dira gaiari buruz, hiru egunez, Villabonako Subijana etxean, azaroaren 7-9 bitartean.