Teknologia albisteak
1

Librezale: software librearen inguruko zalantzak argitzeko zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-25 : 12:21

Ikasturtearekin hasi zen martxan, baina orduan aipatzea pasatu, eta orain ekarriko dugu hona: Librezale elkarteak software librearen infuruko zalantzak euskaraz argitzeko zerbitzua martxan jarri du. #SoftwareLibreZalantzak delako ekimenak txat baten eran erantzungo ditu zure kezkak, dela Matrix plataforma libreko txat-kanaletik, dela Telegram-etik.

Hala iragarri zuen kanala Librezalek: "Software Libre Zalantzak txata martxan jarri dugu software librea erabiltzean sortutako zalantza eta arazoei irtenbide bat erabiltzaile euskaldunon artean emateko asmoz, elkar lagunduz. Baita eztabaidatzeko eta ondo pasatzeko ere! (...) Txat hau erdarazko beste batean oinarrituta dago. Gurera ekarrita, ikusirik hutsunea bazegoela esparru horretan euskal komunitatean eta erabiltzaile askok laguntza falta sumatzen dutela software librea erabiltzen hastean, une aproposa iruditu zitzaigun txata sortzeko. Beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu. Giro atsegina dago!"

Parte hartu eta zalantzak argitzeko:

Erantzunak

2020-10-26 : 13:24

Zuzenketa garrantzitsua. Librezale talde ireki bat da, izaera juridikorik gabe, edonor izan daiteke librezale, euskara eta software librea sustatzeko borondatea badu. EZ dago bazkiderik, euskararen alde dabilen talde bat baizik.
Zatozte lasai badago tokia eta ;-)

https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F

Erantzun

Sartu