Teknologia albisteak
1

Oliver Sacks-en 'Esker ona' liburua, euskaraz sarean, doan

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Lezameta, Jozulin, cc-by-sa
2017-02-12 : 11:37

Opari bat egingo dizuet, horixe erabaki dut. Oliver Sacks-en Gratitude/Gratitud liburua itzuli nuen udan –Esker Ona deitu diot nik- eta paperean ateratzea ezinezko iritzita, hemen paratuko dizuet atalka. Gaur hitzaurrea eta datozen asteetan liburuaren lau kapituluak. Liburu ederra da, ederra eta zintzoa. Zer esango dizuet, ez zaizue damutuko irakurri izana.

Hiru gauzatxo:

Baga: mila esker paperean ateratzen ahalegindu baina lortu ez duzuen lagunoi. Besarkada handi bana eta milioi bat esker, hala ere. Garai eskasak dira lirikarako…

Biga: irakur ezazue hitzaurrea, datozen atalak irakurtzeko komentzituko zaituztete-eta.

Higa: laugarren -eta azken- atalarekin batera liburu osoa, PDF eta ePub-en, deskargatzeko aukera izango duzue. Jozulinen oparia.

(Josu Lezameta 'Jozulin'-en blogean argitaratua, eta handik hona ekarria bere cc-by-sa lizentziari esker. Artikuluak han jarraitzen du, liburuaren hitzaurre euskaratuarekin hain zuzen).

Erantzunak

2017-02-13 : 14:16

Eskerrik asko, Josu!
Gaurtik aurrera ekingo diot irakurtzeari. Anjel Lertxundik BERRIAn aipatu zintuen arte ez neukan ezeren berririk. Hurrengoan horrelako beste altxorren bat aurkituta, eskatu laguntza.

Besarkada bat.

Aitor
(garai batean herkide izandakoa)

Erantzun

Sartu