Teknologia albisteak
95

Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman dute

Erabiltzailearen aurpegia
2013-12-03 : 13:14

Pello Salaburu Gramatika Batzordeko buruak azalpenak eman ditu Euskadi Irratian: azaldu duenez, Euskaltzaindiaren sail bakoitzaren plangintza zehazteko jardunaldi batzuk egin ohi ditu erakundeak, eta Gramatika Batzordeak eginiko proposamenari ohar batzuk egin zizkion zuzendaritzak. Ostiralean eztabaidatu zuten zuzendaritzaren oharrez; horietan, beste mota bateko gramatika bat, erabilgarriagoa, ezartzeko eskatu zuen zuzendaritzak.

Guztia irakurri (berria.info) »»

Txioak (93) | 2 Erantzun

Erantzunak

2013-12-03 : 13:29

Alajaina! Niri Urrutiaren hitzak egin zaizkit deigarri: "Ez dago inor Euskaltzaindian jarraitzera behartuta" eta "egoera zailagoak bideratu ditugu". Zer dago horren atzean?

2013-12-03 : 13:51

Berriaren artikuluan agertzen ez den liburu sorta bati buruzko desadostasuna aipatzen da EITBren albistean. Pello Salaburuk dio, EITBren arabera, Gramatika lantaldeak zazpi liburuko gramatika proiektua aurkeztu duela, baina Euskaltzaindiak hirutan utzi nahi duela.

http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/1802682/euskaltzaindia--gramatika-batzordeko-kideek-dimisioa-eman-dute/

Gramatika batzordearen osaketa, honakoa:

Arduraduna: Salaburu, Pello
Idazkaria: Makatzaga, Jesus Mari
Kideak:
- Amundarain, Iñaki
- Azkarate, Miren
- Xarriton, Piarres
- Fernández, Beatriz
- Garzia, Juan
- Goenaga, Patxi
- King, Alan
- Laka, Itziar
- Lasarte, Maria Pilar
- Mounole, Céline
- Mujika, Jose Antonio
- Oihartzabal, Beñat
- Rekalde, Paskual

Euskaltzaindiaren webgunetik ateratako zerrenda da
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&view=article&id=212&Itemid=609&lang=eu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago