Teknologia albisteak
2

Nabigatzailerik erabilienak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-11-07 : 11:30

Gauzak asko aldatu dira Microsoftek Netscape hondoratu eta Internet Explorer jaun eta jabe ezarri zuenetik nabigatzaileen artean. Lehendabizi Firefoxek gainditu zuen Microsoften nabigatzailea, eta hiru urtez (2009tik 2012ra) suzko azeria izan zen erabiliena. 2012ko martxoa ezkero, berriz, Chrome ari da nagusitzen gero eta garbiago, Googleren nabigatzailea. Dagoeneko berea du nabigatzaileen merkatuaren erdia baino gehiago: %53,2. Hiru erabilienak: Chrome, Firefox eta Internet Explorer.


W3Schools.com webguneak azken hamar urteotako estatistikak atera ditu, bertan ikus dezagun nabigatzaileen bilakaera eta zelako joerak nagusitzen ari diren erabiltzaileon artean.

Erantzunak

2013-11-07 : 12:55

Osa dezagun informazioa Sustaturen erabiltzaileen datuekin. Gurean ez, gurean Firefox da nagusi oraindik. Chrome irabazten ari da terrenoa pixkanaka, dena dela.

Hau da azken 30 egunetako argazki estatistikoa.

Eboluzioari dagokionez, koadro honetan aurtengo lehen 9 hilabeteak zenbatu ditugu. Internet Explorer ari da jaisten asko, ikusten dugunez.

Safariren gorakadak ere harritu gaitu. Agian izango da zerikusia duela mugikorraren igoerarekin. Eboluzio hori azken koadro honetan. Nabigazio mugikorra gailentzen ari da Interneteko kontsumoan, eta Sustatun ez da beharbada beste toki batzuetan bezain nabarmena hori, baina joera dagoeneko argia da. Aurten, bikoiztu egin da mugikorretik datozenen portzentaia.

Gogoratu, gailu mugikorretatik jasotzeko egokitua dagoela Sustaturen diseinua.

2013-11-07 : 14:16

Artikuluak dioenaren zehaztasun faltak okerreko ondorioetara eraman dezake irakurlea:

W3Schools.com webguneak azken hamar urteotako estatistikak atera ditu

Komeni da azpimarratzea estatistikak W3CSchools.com webgunekoak bakarrik direla eta, hortaz, ezer izatekotan garatzaile perfila duen erabiltzaile multzo baten nabigazio-ohituren erakusgarri bakarrik dela zenbaki sorta hori.
(Bide batez, garatzailea bazara eta W3CSchools gunea erreferentzia gisa erabiltzen baduzu, aldatu ohiturak: zerbait oker ari zara egiten.)

Joera global bat aztertzerako orduan iturri fidagarriagoa da StatCounter — eta ez da erabat zehatza, halakorik ez baitago.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago