Teknologia albisteak
16

Demagun... munduko alkaterik onena dela

Erabiltzailearen aurpegia
2013-01-11 : 12:54

Demagun... Belfasteko alkateak Britaniar armadaren erakusketa militar baten irekiera ekitaldian parte hartzen duela Demagun... Erromako alkateak ez dakiela italieraz edo Montrealekoak ez dakiela frantsesez Demagun... Bartzelonako alkateak, katalana ez jakiteaz gain, katalan hiztunik ez balego modura jokatzen duela Demagun... Los Angeles-eko alkateak polizia eta beltzen arteko harremanari buruzko txisteak egiten dituela Demagun...

Guztia irakurri (asapala.org) »»

Txioak (13) | 3 Erantzun

Erantzunak

2013-01-14 : 11:33

Hau bezalako sarrera bat onargarria iruditzen zait hau bezalako toki batean; baina hau bezalako artikulu-erreportaia-iritzi artikulua (http://paperekoa.berria.info/harian/2013-01-09/008/001/Azkuna_argi-ilunekin.htm) ez zait egokia iruditzen BERRIA bezalako egunkari batean.

#2
2013-01-14 : 13:27

Bai, penagarriak "demagun" horiek guztiak, zalantza barik.
Baina horra hor beste eguneroko "demagun" sorta bat:
Demagun Galeseko hizkuntza galesera dela sutsu aldarrikatzen duten politikari gales abertzaleek ingelesari ematen diotela erabateko lehentasuna...
Demagun Kataluñako ikastetxe katalanen sarearen presidentea español hutsez aritzen dela nagusiki...
Demagun sarean bretoiera zabaltzeko Fundazioaren burua ere, nagusiki espainiera hutsez aritzen dela... sarean bertan!
Demagun Galizan galizera hizkuntza nagusia izan dadin "borroka" egiten duen egunkaria ia espainiera hutsez argitaratzen dela...
Demagun alderdi abertzale eta euskaltzaleen taberna ofizial askotan, tabernariak erdaldun elebakarrak direla...
Demagun...

#3
2013-01-14 : 13:41

Demagun euskal sukaldaritzaren izarrek euren eskolari ingelesezko izena jartzen diotela...
http://zuzeu.com/2013/01/14/walt-disney-culinary-center/

Erantzun

Sartu