Teknologia albisteak
1

Izaki hauek ikusteko 10/17 euro artean ordainduko dituzte Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-21 : 14:21

Ez dituzue zertan ezagutu, baina "ezagunak" izateagatik datoz Mujeres, Hombres y Viceversa saioko hiru partaide Arrasateko taberna batetara. Gaur larunbata, hilak 21, Alberto Santana izeneko bat dator, eta uztailaren 28an Marina eta Angel datoz. Euren egitekoa bertaratzen den jendearekin argazkiak ateratzea izango da. Bolo-bolo dabil notizia: 45 datsegit lortu ditu dagoeneko albisteak Goienan, eta hedabidetik adierazi digutenez, datsegit gehien lortu dituzten albisteen artean dago dagoeneko.

Goiko bideoan Marina ageri da kantari. Beste honetan, gaurko protagonista, Alberto Santana.

Alberto ikusteko, gaurko sarrera 12 euroan dago, 10 izango ziren aldez aurretik erosita bazenute. Marina eta Angel (beheko bideoan biak) datorren astean ikusteko, 15 euro ordaindu beharko dituzue aldez aurretik, edo 17 euro atean. Sarrera guztiekin, kontsumizioa.

Bideoetan baino arropa gutxiagorekin ageri dira protagonistak Arrasaten inprimatu den publizitatean:

http://goiena.net/site_media/photologue/photos/cache/Viceversa%20sarerako_display.jpg

Erantzunak

2012-07-23 : 17:34

Antza ez zen inor agertu eta sarrerarik ordaindu gabe kontsumitzearen truk sartzen uzten zutela esan didate.

patetikoa!

Erantzun

Sartu