Teknologia albisteak
1

Badatoz Eako Poesia Egunak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-11 : 13:01

Asteburu honetan poesiaz jantziko dira Eako txoko guztiak. Ostiraletik igandera bitartean, hitzaldi, errezitaldi, musika eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Aurtengoa bederatzigarrena dute dagoeneko, "Poesia hutsa edo azukreagaz?" izenburupean. Poesia hutsik, musikarekin, antzerkiarekin edo dantzarekin fusionatuko dute idazle eta irakurleen topalekuan.


Argazkiak.org | Eako poesia egunak © cc-by-sa: sustatu

Uztailaren 13a, ostirala:

  • 19:30ean, hitzaldia eta errezitaldia: Arestiren koplak ahoan. Xabier Amurizaren eskutik, Beletxen.
  • 22:30ean, kontzertua: Poemak rapeatzen, Norte Apacheren eskutik, Eskolapen.

Uztailaren 14a, larunbata:

  • 10:30ean, hitzaldia: Lp bat poema, Mikel Elortzaren eskutik, Beletxen.
  • 13:00etan, poema errezitaldia: Idazleak irakurle, Yolanda Castaño, Jon Gerediaga, Ione Gorostarzu eta Iñigo Astizen eskutik. (Musikariak: The Soul Stompers), Talaian.
  • 15:00etan, herri-bazkaria, Bedaroan.
  • 16:30ean, solasaldi musikatua: Mikel Lasa gure artean, Edorta Jimenezen eskutik. (Musikariak: Garazi Izagirre eta Itziar Etxegia), Bedaroan.
  • 19:00etan, antzerkia: Munduan beste, Labea laborategia. (Testua: Iñigo Aranbarri), Apikalen.
  • 22:30ean, kale-antzezlana: Sarritsasoa, Dantzaz Konpainia eta Biraka dantza taldea, Eako umeen laguntzarekin, Barruko moilan.
  • 23:30ean, kontzertua: Oroimenaren mapa, Ruper Ordorika eta Jon Piris, Eskolapen.

Uztailaren 15a, igandea:

  • 11:30ean, hitzaldia: Poetika eta poemak: landa sakontasunezko ikuspegia,  Yolanda Castaño poeta galiziarraren eskutik, Beletxen.
  • 13:00etan, poema errezitaldia: Scanner, Leire Bilbaorekin. (Musikaria: Domentx Uzin), Moilan.
  • 15:00etan, herri-bazkaria Natxituko bolatokian.
  • 17:15ean, ezhoiko poema errezitaldia: Ez dok/n armairu, Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro, Kattalin Miner, Juanjo Olasagarre... Natxituko bolatokian.


Informazio gehiago nahi izanez gero, euren webgunea kontsulta dezakezu.

Erantzunak

2012-07-12 : 12:23

Gonbite zabala Eako Poesia Egunetara, ostirale arratsaldez hasi eta igande iluntzera arte. Ea herritxoa aurkitzen baduzue, eta behin hartaraino helduta, Bedarona non den jakiteko modua aurkitzen baduzue, eta are ondoren Natxitua non kokatzen den, udako poesiaren ibilbide ederra beteko duzue horrela. Ez galdu, aukeran.

Erantzun

Sartu