Euskalterm terminologia banku publikoaren bertsio berritua
| Hizkuntza | 2012-06-14 : 15:06
Orain urtebete luze, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskaltermen bertsio berria jarri zuen abian. Aurreko bertsioarekiko alde nabarmenak zituen, ez bakarrik diseinuari zegokionez, baizik eta funtzionalitateei zegokienez ere bai. Berrikuntzarik garrantzitsuena izan zen Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak Bankuan integratu zirela eta hiztegi horietako termino guztiei ponderazio-marka jarri zitzaiela. Horrela, erabiltzaileak argi eta garbi ikus dezake zeintzuk diren Terminologia Batzordeak onartzen dituen (3 ponderazio-marka) eta gomendatzen dituen (4 ponderaziomarka) terminoak. Irudiak sartzeko aukera ere eskaintzen du bertsio berriak.
Bada, orain erabat beharrezkoa den beste berrikuntza bat egin zaio Euskaltermi, hain zuzen ere, bilaketa egiteko orduan erabileremua zehazteko aukera.
Horrez gain, bilaketaren emaitza aurkezteko era ere aldatuta dago, modu biziagoan eta malguagoan eskainita. Hobekuntzak egiten jarraitzeko, oso garrantzitsua izango da erabiltzaileen iritziak eta ekarpenak jasotzea.
Hobekuntza horiek egin ondoren, oraindik ere Eusko Jaurlaritzako sistema informatikoetan bizirik dagoen EUSKALTERMen bertsio zaharraren kontsulta betiko kenduko da.
Erantzunak
| 2012-06-14 : 21:51 | #2
| 2012-06-14 : 23:07 | #3
Orain arte zaharra mantendu bada, aukera gehiago eskaintzeaz gainera erabiltzaileen gustukoagoa delako da. Ezin jakin datu-basean ezberdinasun agerikorik dagoen ponderazio markaz aparte.
Komenigarria litzateke HPSren aldetik zaharra noiz erretiratuko duten jakinaraziko baligute Euskalbarreko arduradunoi, horrela erabiltzaileek zerbitzua etenik gabe erabiltzen jarrai bailezakete.
| 2012-06-14 : 23:54 | #4
Julenek esandakoez aparte, gogoratu nahi nioke jendeari Euskalbarren garapena irekia dela, eta programazio informatikoko ezagutza minimoak dituen edonork har dezakeela parte. Momentu honetan nahiko geldituta dago garapena, eta eskertzekoa litzateke laguntza.
Euskalbarren garapena Google Coden egiten da, hemen
Euskalbarren Euskalterm kargatzen duen funtzioa hau da
Euskalterm bilaketa konbinatuetan kargatzen duen funtzioa hau da
| 2012-06-15 : 08:45 | #5
| 2012-06-15 : 10:28 | #6
Hobetzen jarraitzeko, zuen ekarpenak, benetan, eskertzen ditugu.



Luistxo Fernandez | 2012-06-14 : 15:20 | #1
Euskalterm-en bertsio zaharra (hona bilaketa adibide bat, Euskalbar bidez lortua) desagertuko dela irakurtzeak kezkatu egin nau.
Uste dut (nahiago oker banengo) iaz bertsio hau atera zenean salatu ziren defizientziak bere horretan dirautela, eta gauzak horrela, ez dirudi Euskalterm berritu hau bateragarria denik Euskalbarrekin, jende askok etengabe erabiltzen dugun tresna horrekin.
Honek esan nahi du Euskalbarren Euskalterm-en aukera galduko dugula? Mesedez, egin bedi egin beharrekoa hori ebitatzeko.