Euskalterm, sareko bertsio berria
| Hizkuntza | 2011-05-31 : 10:05
Eusko Jaurlaritzak sareko Euskalterm hiztegi eta datu-base terminologikoaren bertsio berria aurkeztu zuen atzo. Baina, era berean, bertsio zaharrak sarean jarraitzen du. Bertsio zaharrera eramaten dute oraindik Euskalbar tresnako bilaketek, baina uste dugu moldatuko dutela.

Argazkiak.org | Euskalterm 2011ko bertsioa © cc-by-sa: herri.admin
Euskalbar gehigarriak funtzionatzen du Firefox-en termino bat bilatuta URL helbide zehatz batera eraman zaitzakeelako. Adibidez:
URL horretan, cepillo kendu eta jarri martillo, eta beste emaitza bat duzu. Euskalterm berrian ere aurkitu ditugu URL hauek nola sortu, honela:
Euskalterm berria atzo aurkeztu zuten Bilbon ekitaldi batean. 14 hiztegi terminologiko ere aurkeztu zirela jakinarazi zuten han, prentsa-oharrak dioenez, hauek dira: 1) Hipermerkatuetako Produktuen Hiztegia. 2) Kirol-materialen Hiztegia. 3) Merkataritza-guneetako Errotuluen Hiztegia. 4) Bulego-materialen Hiztegia. 5) Oinetakoen Hiztegia. 6) Iturgintza Hiztegia. 7) Lanbideen Hiztegia. 8) Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia. 9) Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinu Hiztegia. 10) Soziolinguistika Hiztegia. 11) Bulegotika Hiztegia. 12) Toki Administrazioaren Hiztegia. 13) Datu babesaren Hiztegia. 14) Laburtzapenen Hiztegia.
Uste dugu hiztegi hauek guztiak Euskalterm datu-baseetan sartuta daudela jada, zerrenda honen arabera.
Era berean, terminoen fidagarritasuna adierazteko mailakatze bat dauka Euskalterm berriak. Honako hau:
- 0 Baztertu beharreko terminoa (Terminologia Batzordeak onartzen ez duena)
- 1 Termino erabilia (Terminologia Batzordeak aztertu gabea baina besterik ezean erabiltzen dena)
- 2 Termino proposatua (adituek proposatua baina oraindik Terminologia Batzordeak normalizatu gabea)
- 3 Termino onartua (baina ez lehenetsia, beste bat gomendatzen delako)
- 4 Termino behin-behinean normalizatua/gomendatua (Terminologia Batzordearen onespenaren zain)
- 5 Euskara Termino normalizatua/gomendatua.
Azken maila horrekin, ikono hau ere bai:
Hitz batzuk bilatuz aprobak eginez, maila goren hori duten asko topatu ditugu, baina beste zenbakiak ez zaizkigu azaldu... bai ordea, zenbaki-oharrik (ezta zero ere) ez duten terminoak.
Erantzunak
| 2011-05-31 : 15:39 | #2
Interfaze berria ez da oso intuitiboa alde horretatik, baina bestalde interfaze berria denbora errealean eguneratzen da, eta zaharraren azken eguneraketa 2009koa interfazeak berak dionearen arabera...
| 2011-05-31 : 17:40 | #3
| 2011-05-31 : 22:34 | #4



Alex | 2011-05-31 : 15:12 | #1