Interneteko albistegia

Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

L. I. Bilbo | Hizkuntza | 2011-03-28 : 08:03

Travel Club txartela baduzu, irakurri arretaz. Travel Club-en euskararen aldeko politika nabaria ez bada ere, badu euskaraz informaziorik jasotzeko aukera (Travel Club-en Espainia aldeko enpresa ugarik parte hartzen du).

Eguneratua: Artikulugileak irudiak bidali dizkigu eskakizuna ilustratzeko.

Oso garrantzitsua da euskaldunok Travel Club-i informazioa euskaraz jaso nahi dugula eskatzea. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago hartuko dute kontuan!!

Travel Club-en azken aldizkaria 2011ko apiril artekoa zen. Beraz, kanpaina bat abiarazi dugu, ahalik eta aldizkari gehien eska dezagun euskaraz (posible bada, apirila bukatu aurretik).

Zer egin behar duzu? Internet bidez zure kontuan sartu. "gestiona tu cuenta" eta ondoren "Consultar y modificar tus datos personales"+ "guardar". Hortxe duzu euskara aukera. Irudi hauek lagunduko dizute.

Eskertuko genuke, aldatzen duzunean, albiste honetan zure izena (edo ezizena/erreferentzia) jartzea (iruzkinetan). Baita jada euskaratu baduzu ere.

INOIZ BAINO GARRANTZITSUAGOA DA ENPRESEI EUSKALDUNOK GURE HIZKUNTZA ALDARRIKATZEA!! ALDAKETA BETIRAKO IZANGO DA, EZ AHAZTU!

Horra aldizkariaren ale euskaldun bat:


Argazkiak.org | Travel txartelaren aldizkaria euskaraz © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak

toamxa | 2011-03-27 : 17:19 | #1

egina

Trabel | 2011-03-27 : 19:33 | #2

Egina

L. I. Bilbo | 2011-03-27 : 19:56 | #3

Zoritxarrez ez, hain zuzen, erabiltzaile gutxiegik eskatzen omen dugulako. Orain arte, jeje!!!!! ENPRESA HORIEK DANAK GURE PRESENTZIAZ OHARTARAZIKO DITUGU!!

maria | 2011-03-28 : 12:57 | #4

Egina

ikaslea. Irun. | 2011-03-28 : 16:21 | #5

Ni ikasten dut euskera, baina oraindik ez dakit ondo. Baina, travel jarri dut. aber ulertuko dudan! saiatuko naiz ulertzea hiztegiarekin. ezkerrik asko!

imanol mercero | 2011-03-28 : 17:09 | #6

Egina

Txarles | 2011-03-28 : 17:43 | #7

Geuk ere egin dugu.

Leo | 2011-03-28 : 17:56 | #8

Beti bezalaitxura gordetzearekin konformatzen gara.

Leorentzat | 2011-03-28 : 20:50 | #9

Ez gara honekin bakarrik konformatzen, noski. Baino hau itxura baino asko gehiago da, batez ere oraingo EJak Hizkuntza Eskubideen Dekretua (enpresa pribatuei dagokiona) bete nahi EZ duenean. Enpresek euskarari garrantzia emango diote, hiztunok emoten diogunean. Ta, gehixenetan, errazagoa da horrelako keinuak eitea (enpresen datu baseetan euskaldun bezala agertuz), hitz egitea baino.


Nik aldaketa egin nuen aspaldi, baina kanpaina hau guztiz egokia iruditzen zait.

BATEYA | 2011-03-28 : 22:37 | #10

GUK JARRIA GENUEN BAINA 50 MEZUETATIK BAKARRA BIDALI DIGUTE EUSKERAZ BAINA ANIMO DENEI...TANTAKA TANTAKA BAINA LORTUKO DEGU ITXASOA BETETZEN.

iratxe | 2011-03-28 : 22:48 | #11

Badago.

joseba barandiaran | 2011-03-28 : 23:03 | #12

Leo, itxura gorde diozu?

enpresek bai jaso eta prozesatzen dituztela euren bezeroen eskakizun eta lehentasunak. ez euskara axola zaielako, noski, baizik eta geuk adierazi behar dugulako hizkuntza axola zaigula eta kezkatzen gaituela.

demagun Telefonicak faktura euskaraz eskaintzen duela eta inortxok ere ez duela eskatzen. zer pentsatuko du? bada euskaraz saiatzeak ere ez duela merezi.zer pentsatuko du bere bezeroen %100ak euskaraz bidaltzea eskatzen badio? itxura ? ala eraginkortasuna?

horregatik, euskaraz publizitatea egiten duten enpresei jaramon egiteak euskararen erabilera sustatuko du. hortan neuk behintzat ez dut inongo zalantzarik.

Eroskiren eta Travel Club beraren aldizkariak hasieratik eskatu nituen nik behintzat euskaraz. eta hala jarraituko dut, bai noski.

urko | 2011-03-29 : 06:06 | #13

Lixtooo!!

Zubi | 2011-03-29 : 08:20 | #14

Listo! Eginda :)

aulesti | 2011-03-29 : 08:51 | #15

egina

maite | 2011-03-29 : 10:15 | #16

egina!!!

Idoia | 2011-03-29 : 11:51 | #17

Egina

Iker | 2011-03-29 : 12:19 | #18

Listo, Evaristo!!!

jon | 2011-03-29 : 12:48 | #19

jon

Izaskun | 2011-03-29 : 20:23 | #20

Oin bai!

katxan | 2011-03-29 : 21:23 | #21

egin ba det, baño jaramonik egin dezatela ezdet uste

Lekeitio | 2011-03-29 : 21:56 | #22

aspaldi egin nuen nire irakasleak eskatuta. Urtean bi aldizkari bidaltzen dute. Hasieran pentsatzen nuen ez nuela ulertuko baina ez da hain gatxa.

Lander | 2011-03-29 : 22:16 | #23

Eginda! Eta badago modurik jakiteko orain arte zenbatek eskatu dugun euskaraz?

Ibon Lizundia | 2011-03-29 : 22:47 | #24

Egina. Gure hizkuntz eskubideak baliatu behar ditugu, eta betetzen ez badira, Hizkuntz Eskubideen Behatokia erabili, kexa jartzeko. Nik adibidez, Iberdrola eta udalean ere, harremanetarako hizkuntza lez, Euskeraren aldeko hautua egina dut.

olatz | 2011-03-29 : 22:52 | #25

Aldatuta

harrigorrixta | 2011-03-30 : 09:35 | #26

nik ere egin dut

Etor | 2011-03-30 : 10:16 | #27

Nik bebai egin dut.

Bixente | 2011-03-30 : 10:48 | #28

Egina

Dorleta | 2011-03-30 : 12:04 | #29

Listo!!

Lore | 2011-03-30 : 16:04 | #30

Kitto!Egina.

Aran | 2011-03-30 : 16:34 | #31

Nik ere.

Kepa | 2011-03-30 : 19:24 | #32

Aspaldi egin naban eskaera. Hauxe da bidea!

joxe | 2011-03-30 : 22:34 | #33

egina

Arrate Saez de Zaitegi | 2011-03-31 : 11:10 | #34

Nik aspaldi neukan euskarazko aukera hartuta, baina interneten nire eremuan sartzen naizen guztietan (nire datuak jarrita) erdara hutsean topatzen dut dena. Agian egongo da, baina ez dut ikusten euskarara pasatzeko aukera.
Ondo segi!

Gontzal | 2011-03-31 : 11:14 | #35

Egina.

Amagoia | 2011-03-31 : 11:27 | #36

Egina

Toto | 2011-03-31 : 12:31 | #37

Egin dugu, bai. Baina konfirmazio mezua gazteleraz bidali didate.

Hau da, hau.

leire narbaiza | 2011-03-31 : 13:08 | #38

Kanpainaren berri izan nuenean euskaraz jasotzen nuela informazioa iruditu zitzaidan. Hala ere, ziurtatu egin dut ea horrela den.
Baina benetan harritzen nauena zera da: euskaldunok beti kanpainen zain egon behar izatea. Ez litzateke eraginkorrago aukera dugunean euskara lehenestea? Beti atzetik ibili behar zaizkigu "aizu, jar ezazu euskaraz"? Bada garaia geure kabuz zerbait egiteko, ezta?

Arantza Iriondo | 2011-03-31 : 14:50 | #39

Neuk ere egin dut. Eskerrik asko informazioagatik.

GORA | 2011-03-31 : 15:55 | #40

Primeran!Badago!!

Miriam | 2011-03-31 : 22:07 | #41

Egina dago!

Bego | 2011-03-31 : 22:16 | #42

Eskatuta neukan dagoeneko. Dena den, mila esker informazioarengatik. Hurrengora arte.

Eneko | 2011-04-01 : 16:54 | #43

Eginda

agurtzane | 2011-04-02 : 14:07 | #44

eginda

Enrike Letona | 2011-04-03 : 12:11 | #45

Ez nekien aukera hori zegoenik eta garu bertan aldatu dut hizkuntza. Egina dago.

Nerea | 2011-04-04 : 08:42 | #46

Egina

Nerrea | 2011-04-04 : 09:02 | #47

Egina

eli | 2011-04-04 : 10:32 | #48

Egina

L.I. Bilbo | 2011-04-04 : 11:34 | #49

Irudi berriak dituzu Sustatu-n, aldaketa nola egin azalduz. Antza denez, pertsona asko ez dira ondo aklaratu. Espero dugu irudi berriek laguntzea!

eneko | 2011-04-04 : 13:43 | #50

Nik ere egin det baina saiatu gintezke pixkat areago joaten ezta? zergatik ez, denok batera, euskarazko webgunearen eskaera? inor animatzen al da email bat prestatu eta posta elektroniko bat lortzera eskaera egiteko?

Aitor | 2011-04-06 : 17:48 | #51

Eginda!

Antton | 2011-04-06 : 22:01 | #52

Nik ere aldatuta neukan, eta azkenengo txostena euskaraz jaso nuen. Ea horrenbeste eskarirekin webgunea ere euskaraz jartzen duten.

Itziar G. de Vicuña Etxabarri | 2011-04-08 : 21:19 | #53

1. perfila bat ikasten ari naiz. aih ama ulertuko dut??

sonia | 2011-04-10 : 12:05 | #54

Azkenean, lortu dut.

Silvia N. Irakaslea. | 2011-04-10 : 22:24 | #55

Egin dut eta primeran.

Luis (Bilbo) | 2011-04-16 : 22:36 | #56

Azkenean lortu dugu! Kontua sortu behar izan dugu... zelako rolloa! Arazo asko eman digu! Ez zuen onartzen gure korreo kontua, horregatik berri bat sortu dugu. Bueno, baina azkenean 50 puntu oparitu digute. Zaila da makinak ulertzea.

Kmtx | 2011-04-19 : 20:11 | #57

nik ere egin dut eta nire inguruan zabaltzen ari naiz

MAITE LOPETEGI | 2011-04-20 : 10:28 | #58

Egina

eneko | 2011-04-20 : 12:15 | #59

Tira aurrekoan proposatu nuen baina inork ez dio amuari tira egin beraz hortxe nire ekarpentxoa. Webgunean arakatzen ibili ta gero soilik e-mail helbide bat topatu ahal izan dut: modificaciondatos@travelclub.es (datuak aldatu ahal izateko)

Dirudienez ez dute gustuko beraiekin "harremanetan" jartzea ez bada telefonoa ordainduta beraz proposamena ondoko testua denok bidaltzea izango litzateke, nik egin dut dagoeneko:

Egun on,

mezu honen bitartez zuekin harremanetan jarri nahi dut Travelclub elkartearen kide naizen heinean. Berriki zuekin harremanetan jartzeko hizkuntza bezala euskara hautatu nuen zuen webgunean eskaintzen duzuen kontua kudeatzeko atalean. Hala ere, zuen webgunea oraindik ere gazteleraz soilik kontsultatu ahal dut, bai orokorra eta baita nire kontua ere. Gainera duela gutxi bidali zenidaten posta elektroniko bat gaztelera hutsez bidali zenidaten, baita azken gutuna ere.

Hau guztia kontuan izanik, nire eskaera, hau da harreman guztiak euskaraz izatea, betetzeko eskatzen dizuet eta aurrerantzean bidaltzen didazuen komunikazio oro euskaraz jaso nahi dudala adierazten dizuet. Gainera, zuen webgunea euskaraz kontsultatzeko aukera izatea nahiko nuke.

Mila esker guztiagatik


Noski bakoitzak molda dezala bere gustura eta ea 60 mezu jasotzeak zeozertarako balio dien!

Jordi | 2011-04-20 : 15:49 | #60

Egina! :-)

MaikelMeri | 2011-04-25 : 17:11 | #61


Egina dago. Bigarren perfila prestatzeko baliagarria izango da!

Gutxienez, zera esan dit irakaslea :-)!!

L.I. Bilbo | 2011-04-25 : 18:32 | #62

Primerakoa da zure ekimena! Nik neuk, zuk idatzitakoa jarraitu eta bidali dut. Baina, zu ta ni izango gara bakarrak.

60 pertsona mobilizatzea ez duzu lortuko Sustatu-n portadan ez dagoen mezutxo bat jarriz. Horrek ez du oihartzunik, zoritxarrez. Agian, ordea, Travel-ekoak hemengo 70 erantzunak ikusita euskararekiko sentsibilizazioa dagoela konturatuko dira.

Baina, enpresak ez dute hizkuntza politika aldatzen hain pertsona gutxirengandik (are gehiago portzentaje txikia bada euren negozioetan). Edonola ere, denok kontzientziatu behar dugu enpresen aurrean euskaraz aritu behar dugula. Modu honetan, haiek euskaldunak kontratatzeko beharra sentituko dute.

xmgp | 2011-04-26 : 12:54 | #63

Nik ere egin dut, eta beste datu batzuk eguneratzeko aprobetxatu.

Begoña Martinez de Larrea | 2011-04-26 : 18:11 | #64

nire senarrak ez daki euskera, baina nire seme-alabek bai.

Amaia | 2011-04-30 : 19:07 | #65

Txalotzekoa da zure ekimena. Nik ez nekien ezer honi buruz, alegia, travel club aldizkaria euskaraz eskuratu dezakegula. Nire ekarpena, berandu baina egin dut. Hala ere, esan beharra daukat denok elkartuz gauzak egiteko gai baldin bagara bide onean goazela. Jarraitu dezagun euskararen alde beti dago zerbait egiteko eta.

euskaldun erdi bat. | 2011-06-09 : 14:16 | #66

Nahiz eta oso berandu egin badago eginda.

Maider | 2011-06-15 : 13:15 | #67

Azkenean egin dut. Ikaragarria iruditzen zait zu bezalako jendea egotea, hain kontzientziatua euskararekin. Izugarri pozten nau. Zorionak Lander!!!!

Natxo | 2011-06-27 : 21:11 | #68

Egina!

A. S. (Leioa) | 2011-07-11 : 18:07 | #69

Nik ere egin dut. Nire mutilak euskara gehiago daki, zalantzaren bat badu galdetuko diot X )

Iñaki (Algorta) | 2011-08-03 : 17:19 | #70

Kaixo guztioi, nire kontuan sartu naiz datu batzuk aldatzeko.Lortu dut euskera eskatzea. Hori bai, Travel txartelarik ez daukat, izan ere, nire bikotekidearenA da. Hala ere, kark ez daki euskera. Horregatik, aldizkaria ulertzeko niri galdetu behar izango dit.

Maria | 2011-08-09 : 09:32 | #71

Primeran!!

Esther B. (Sestao) | 2011-09-06 : 14:06 | #72

Nik neuk, pentsatzen dut proposamen interesgarria dela. Onuragarria izango litzateke jasotzea aldizkari hau euskaraz arrazoi ezberdinengatik. Adibidez, erabilgarria izan daiteke euskararen ikas-prozesuan, katalogoan agertzen diren tramankuluen izenak ezagutzeko.

Tatz | 2011-10-11 : 22:17 | #73

LISTO!! Einde!! jejeje mx

Joseba | 2011-10-20 : 14:45 | #74

Travel Cluba gure datuekin negozioa egiten du.... baja emon !

Maria | 2011-10-26 : 15:37 | #75

Ados nago Josebagaz.. Kontuz zure datuak ematearekin!!!

Naia | 2011-11-04 : 09:27 | #76

Eginda, fitxatuta gaude, baina orain euskeraz

verónica | 2011-11-04 : 12:27 | #77

Kostatu zitzaidan euskeraz ipintzea, baina azkenean lortu nuen, eta orain trabel club aldizkaria nire etxera helduko da euskeraz, Ze ondo !!! Oso pozik nago, orain irakurtzean, seguru ez dut ezer ulertuko, ja,ja,ja.

J. Mari (Bilbo) | 2011-11-18 : 11:09 | #78

Aldatu dut baina konfirmazioa gaztelaniaz jaso dut.

jasone | 2011-11-22 : 13:37 | #79

egin dut!!

Carmen (Galdakaokoa) | 2011-12-05 : 20:40 | #80

Ni Badajozekoa naiz (orain Galdakaon bizi naiz), baina ez daukat problemarik ulertzeko.

julia | 2011-12-07 : 10:06 | #81

eginda

Unai Fernandez Betoñukoa | 2011-12-08 : 21:35 | #82

Eginda!!! Berandu, baina garaiz!!

Juncal Alonso Ibarra | 2011-12-17 : 17:06 | #83

Azkenean, pasa-hitza berreskuratu eta gero, egin dut! Ea orain gai naizen bidaltzen dizkidaten mezuak ulertzen.... :-)

MARI CARMEN | 2011-12-21 : 16:56 | #84

Lortu dut

Carol | 2011-12-22 : 10:52 | #85

kaixo Lander! aldatu dut nire travel!! espero dut orain alhal duzuela nire iruzkin ikusi.

Josu | 2011-12-25 : 12:46 | #86

Aupa Lander! Nik be in dot.

Busturiatarrak | 2011-12-25 : 18:27 | #87

Guk ere, eginde! Julen ta Kontxi.

Ana | 2011-12-27 : 14:29 | #88

egina

Baranda familia | 2011-12-31 : 10:38 | #89

Guk ere aldatu dugu. Korreo bat jaso genuen kanpainaren berri emanez eta ondo iruditu zitzaigun, asi ke egin genuen!

ula | 2011-12-31 : 10:53 | #90

Ale ba, ni ere kanpainaren alde.

Ondarru | 2011-12-31 : 11:06 | #91

eroski ta gasolindegixen erabiltenot, ezpabere, bestendako enpresatan gure presentzie aldarrikateko inportatia izan leike. Beharrginak kontratateko aber enpresetan hartzen duten geiho kontuen!

unaitxo busturia (arrasate) | 2011-12-31 : 20:42 | #92

Bueno, ea ekintza txiki hauek laguntzen duten. Animo guztioi! Urte barri on!

Pili Rios | 2012-01-16 : 11:21 | #93

Guk ere ein dugu!

Pilar | 2012-01-20 : 16:32 | #94

Kaixo:

Eginda dago. Apurka-apurka lortuko dugu!

itziar | 2012-02-09 : 13:13 | #95

eginda

montse | 2012-02-12 : 15:44 | #96

eginda. enekoren testu erabili dut.

Espe | 2012-02-12 : 19:05 | #97

Eginda!

Karmen | 2012-02-14 : 09:17 | #98

Nik be egin dot.

irune | 2012-03-14 : 12:20 | #99

Kaixo!
Eginda dago!

Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo... zelan dijua
zure bufanda txuria.
Kaixo!
Eginda dago!

Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo... zelan dijua
zure bufanda txuria.

Marta | 2012-03-15 : 11:39 | #100

Egin dut!! Euskara ikasten dut eta espero dut dena ulertzea. Behintzat, saiatuko naiz!

Garbiñe | 2012-03-21 : 15:17 | #101

ze ondo! 50 puntu eman didate! katalogoa laster edukiko dut etxean.

Bea (Batirtze) | 2012-03-21 : 16:04 | #102

oso ondo gabilondo! Eginda dago!

donostia | 2012-03-21 : 19:14 | #103

Egin dut

Edurne | 2012-03-28 : 00:07 | #104

Hori egina zagon/k!!!

asier de la hoz eguzkiagirre | 2012-04-05 : 15:39 | #105

Basurtutik, nik ere!

Inaki Irazabalbeitia | 2012-04-11 : 13:23 | #106

Einda!

Arantzazu Gomez Murua | 2012-04-11 : 22:19 | #107

Jon Gomez-en izekoa naiz (TBko aurkezlerik onena, baina ez izekoa naizen aldetik, jeje).

Iñigo, gogoan zaitugu!!

Ah, eta Travel-ekoak Madrilekoak izan arren, laster EHan egoitza/ordezkaritza ireki beharko dute.

Acarregui familia | 2012-04-13 : 19:58 | #108

Esan diot nire amari eta hori egingo duela esan dit.

ainhoa (bilboko neska) | 2012-04-21 : 11:27 | #109

kaixo! oso komenigarria iruditzen zait kanpaina hori euskara ikasten ari garenentzat, egunero erabiltzen ditugun gauzak ezagutzeko.Oso erreza izan da eskatzea gainera.

piti | 2012-05-07 : 16:41 | #110

Gora euskadi!!!

Juanan | 2012-05-08 : 20:58 | #111

Eginda dago. Bihar Bucarestera joango naiz Aupa Athletic !!!!!!

| 2012-07-02 : 18:10 | #112

Kaixo:
Ondo legoke web horri bakoitzean, zein hizkuntzetan idatz dezakegun aukeratu ahal izatea.

| 2012-07-02 : 22:44 | #113

Nik ere aldaketak gauzatuta! Primeran!

| 2012-07-03 : 00:11 | #114

nik egina nuen aitzinetik, eta paperekoak bai jaso izan ditut euskaraz (ohi baino beranduago, hori bai!), baina posta-elektronikoz informazio guztia gaztelaniaz etortzen da.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu