Teknologia albisteak
6

Erraustegiaren kontrako flashmob bat egingo dute Zubietan, euskaraz egindako lehenengoa seguraski

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-16 : 13:02

Flashmob bat egingo dute Zubietan martxoaren 20an, euskaraz egindako lehenengo flashmob-a seguraski. Erraustegiaren aurka eta atez ateko zabor bilketaren aldeko artibismo gisako ekimena izango da, hortaz. Hemen entsegu bateko bideoa:

Laburtuz, flashmob bat da bapatean jendetza biltzea toki publiko batean ekintza bat burutzeko: ekintza politikoa, artistikoa, edo edozein tontakeria. Hortik dator izena, ingelesez, gutxi gora behera: Flash (tximista) + mob (jendetza).

Flashmob bat zer den 2003an azaldu zuen Sustatuk:. Abenduko beste albiste hau, Iruñeko kafetegi batean grabatutako opera bideoa ere Flashmob bat da, eta ETBk ere antolatu zuen Flashmob bat, "The Sound of Music" (Sonrisas y Lagrimas) filmaren iragarki bat egiteko.

Hain artistikoa izan gabe, Aita Santua Bartzelonara joan zenean antolatu zuten musukatze jendetsuari ere Flashmob izena eman zioten.

Zubietan egingo duten Flashmobaren berri Zubieta Lantzen blogetik izano dugu, eta handik hartu dugu sarreran jarri dugun bideoa, entsegu batekoa. Gipuzkoa Zero Zabor webgunean ekimen honen inguruko informazio gehiago dago:

Euskaraz egindako lehenengo flashmoba izango da, seguraski, Zubietakoa. Youtubeko flashmobik ikusienetako bat da, berriz, beheko hau:

Erantzunak

Lehena ez
2011-02-17 : 01:52

Ez al da bertsoa.com-en azaltzen den bertso mob bera?



http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=2382



Lehenengoa izan nahi bazuen Zubietan, hobe zuen ez publikatu.

josu
2011-02-17 : 11:40

Zuk jarritako esteka horretan testu bat dago, bideoaren azpian. Eta testuan dio martxoaren 20an Zubietan egingo den flashmoba iragartzeko ekitaldia izan zela.


Bideoa ikusten baduzu, hori ez da flashmob bat, flashmob horren koreografiaren grabazio bat baizik. Zubietan egingo denaren iragarpena.


Baina egin al du inork lehenago flashmob euskaldunik? Nik dakidala hau da lehenengoa. Zorionak beraz ekintzaileei.


sapi
2011-02-17 : 12:56

Sentitzen dut, baina Gasteizko Udalak euskara sustatzeko hauxe egin zuen Gasteizen...



Zero Zabor Zumaian
2011-03-17 : 14:38

Paleozenoaren mugen artean eta Zubietako flashmoba egiteko astebete besterik falta ez denean, Zumaian beste entsegu bat egin eta Flish moba grabatu dugu. Zer bestela?



Geologoen artean Itzurungo labarrak ezagunak badira, bertan ikusgai dauden Lurraren Historiaren mugen ondorioa da. Itzurunek mugak dauzka eta Foru Aldundiak bultzatzen duen hondakinak kudeatzeko plana ikusita, gure pazientziaren mugak gainezka egin du. Duela 58 milioi urte Lurrak iparra lekuz aldatu zuenean bezala, errauskailuaren aldeko apustua egin dutenek ere iparra galdu dute, zeharo. Hauen axolagabekeriak mugarik ez du, bistan denez.


Olatuek oinak freskatu eta haizeak ideiak astindu dizkigute, inoiz baino ozenago ERRAUSKETARIK EZ! aldarrikatzeko.


Ez ahaztu. Datorren igandean Zubietan dugu hitzordua eta gure dantzak Lurra astinduko du.


Sustatu
2011-03-20 : 19:00

Zuzenean eman dute gaur Zubietan egindako Flashmoba. Datozen egunotan seguraski irudi gehiago eta hobeak izango ditugu, baina hemen ikusten da nolako jendetza batu den gaur goizean erraustegiaren aurka dantza egiteko:



Sustatu
2011-03-21 : 19:36

Atzokoaz gain, Argian beste hau ere ikusi dugu:



Beste honetan, ensaio orokorreko bideo bat, frontoian:



Gaztezulokoek ere igo dute ensaio hortako bideo bat Youtubera:



Erantzun

Sartu