Teknologia albisteak
1

UkBerri.net: Gure argazkiei buruzko gutun irekia Gara-ri

Erabiltzailearen aurpegia
UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalaren erredakzio kideak
2010-11-09 : 22:11

Josu Juaristi "Gara" egunkariaren zuzendari lagun hori: gaur, asteartea, zuzentzen duzun egunkariaren 12. orrialdean, Naia Kortabitarteri egindako elkarrizketa ilustratzeko, 2009ko azaroaren 14an Asier Borrero eta Iker Beristainen erretratuei egin genien argazkia argitaratu duzue, "GARA" sinatuta. Gauza bera egin zenuten iazko urriaren 18an, Jagoba Terronesi hartu genion orain arteko azken irudiarekin. Lanaren atribuzioa eta lizentzia errespetatzeko orduan egin genizuen barne eskaera bete ez eta erantzun ere ez duzuenez egin, jendaurreko eskaera egiten dizuegu oraingo honetan.


Bi kasuetan, argazkiak ikustea poztasunez jaso dugu UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalaren erredakzioan. Izan ere, sorkuntzaren jabego publikoan eta "batasunak indarra dakar" dioen esaera zaharrean sinetsita, egiten dugun lan guztia copyleft lizentzien pean argitaratzen dugu. Eta pozgarri egiten zaigu lan hori baliatzen dela ikustea. Horren adibide dira Zuzeu.com-ek, "Gaztezulo"-k, euskal Wikipediak, "UK" aldizkariak, ALBEk, Etengabek eta abar luze batek erabilitako irudiak.

Baina dena ez da poztasuna izan, zuen argazki-oinak begiratuta gure komunikabide txikiaren sinadura egon behar zen lekuan "GARA" apal bana agertu delako. Ez dakigu kazetaritzak hainbestetan behartzen duen arintasunagatik edo ezagutza faltagatik izan den hori, baina gure lizentzia irekiak eskatzen duen atribuzioa edo egile aitortza ez da gorde. Gauzak horrela, egilea ikusezin bihurtuz, gure lana erabili bai baina baloratu ez dela egin sentitu dugu. Iazko Nafarroa Oinez jairako Joseba Sarrionaindiak idatzitako abestiak zioenez, "txikiak ere baditu oinak, handienak haina", eta guk ere "Gara"k eta agentziek merezi duten errespetu bera merezi dugulakoan gaude.

Hori dela eta, hurrengoetan gure lanarekin zein sorkuntza publikoan sinesten duten beste komunikabide, sortzaile eta eragileen lanarekin finago ibiltzea eskatzen dizugu.

Jaso ezazu besarkada bero bat,

UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalaren erredakzio kideak

Aipatutako argazkiak

IMG_3451

img_1620.jpg

Erantzunak

xiber
2010-11-10 : 16:33

Iaz ere antzerako


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago