Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zer egin? (sortzaileok ere langileak garelako)

© cc-by-sa  Joseba Barrenetxea Altuna ¦ 2009-10-23 ¦ 12:23 ¦ argazkia

Gara egunkariak nire baimenik gabe argitaratu du nire argazki bat. Nire argazki guztiak sinatuta daude eta ezin dira baimenik gabe erabili asmo komertzialeetarako. Sinadura kendu eta argazkiaren oinean hau idatzi dute: "Fuente: Flickr". Zer egin behar dut? Tonto aurpegia zelan kentzen dut, kontutan hartuta ez dela lehenengo aldia...?

Erref.: Zer egin? (sortzaileok ere langileak garelako) (www.flickr.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Zer egin? (sortzaileok ere langileak garelako)

Sustatu ¦ 2009-10-23 ¦ 12:42

Hau da, nonbait, Mirande Kabaretari buruzko artikulu bat ilustratzeko, Garak egiletzaren aitortza edo baimenik gabe argitaratutakoa. Galder Perez aktorea ageri da, Mirande Kabaretak Larrabetzun egindako antzezpen baten ostean.


Baimenarekin © cc-by-nc: Joseba Barrenetxea

Joseba Barrenetxeak argazki bikainak argitaratzen ditu Interneten. Sorta erotikoekin bikain ari da azken aldi honetan.

#2. Re: Zer egin? (sortzaileok ere langileak garelako)

Antton ¦ 2009-10-23 ¦ 13:36

antzadenez, lotsa galdu dutela batzuk...

eskatzea baino errazagorik ba al da?

#3. Re: Zer egin? (sortzaileok ere langileak garelako)

Joseba Barrenetxea Altuna ¦ 2009-10-23 ¦ 19:42

Beno... Garatik deitu didate parkamenak eskatzen.
Argazkia ordaindu nahi zidaten, baina zeozer lapurtzen badizute... egin behar dena itzultzea da. Kasu honetan, ezinezkoa, beraz, nire aldetik, Gararekiko arazoa konponduta. Halere, kontu guzti honek balio beharko zuen sortzaileon eskubideen inuruko eztabaida pizteko, arazoa orokorra delako, komunikabide guztien eta bakoitzaren jarrera irudien langileekiko. Nonor animatzen da eztabaida bideratzen?

#4. Re: Zer egin? (sortzaileok ere langileak garelako)

Javi ¦ 2009-10-26 ¦ 11:52

Gararen Argazki Press argazki-agentziak ondo kobratzen ditu bere argazkiak, eta ez du inoiz parkatzen.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz