Teknologia albisteak
3

Patxi Lopez lehendakariaren beste Twiterrelkarrizketa bat: ea euskarazko galderak iristen zaizkion

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-25 : 09:10

Bihar asteartea, urriak 26, 18:00etatik 18:30etara, Patxi Lopez EAEko lehendakariak herritarren galderei erantzungo die berriz ere, Twitterelkarrizketa batean, eta Irekia informazio zerbitzuaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Galderak egiteko txanda zabalik dago jada, eta Twitter bidez #patxilopez berba gakoa edo hashtaga eginez bidal daitezke. Formulatzen diren galderak hemen ikusi ahal izango dira:

Galderak une honetatik bertatik egin daitezke, bai Twitterreko #patxilopez terminoa erabiliz, eta baita Irekiaren bidez, galderak orri honen bukaeran utziz.

Irekiak dioenez,

Lehendakariak beren zalantzak, kexak, iradokizunak edo galderak helarazi nahi dizkioten herritarrei zuzenean eta bitartekaririk gabe erantzuten dien laugarren aldia izango da. (...) Elkarrizketak iraungo duen ordu erdian, lehendakariak herritarrek egindako galdera ahalik eta gehien erantzungo ditu.

Aurreko elkarrizketen inguruko informazioa:

Erantzunak

Sustatu
2010-10-25 : 11:42

Sustatuk egin dio jada galdera bat.



Ze urrats eman dira Googleko bisitatik hona euskarazko itzulpen automatikoa eta agerpena hobetzeko?

Dagoeneko ageri da hori, eta besteren bat, Umap-en ((#patxilopez).



Sustatu
2010-10-25 : 12:01

Agian grazia egin diezazueke, Estatutuaren egun honetako ospakizunetan gaudela eta... Volgako Batelariek, Twiterrelkarrizketarako galderak barik, poemak eta narrazio labur bat opa izan diote lehendakariari, gaztelaniazko soneto bat tarteko. Horra:


Sustatu
2010-10-26 : 21:04

Egin da elkarrizketa, eta bai, pilatutako euskarazko zenbait galdera erantzun ditu Patxi Lopez lehendakariak.


Euskaraz Umap-en ikus ditzakezuenen artean, guk dakigula, erantzun dio, behintzat, Gizon Jakintsua Zaldieroaren pertsonaiari, Luistxori, Leire Narbaizari, eta Axiomaxiori.


Galderak gaztelaniaz irakurri izan dizkiote eta erantzunak hala izan dira lehendakariaren ahotan, eta baita gero Irekia-ren Twitter kontutik.


Luistxoren galdera erraza zen, atzodanik egina zela kontuan hartuta:



Lehendakari internetzalea zaitugu... esango zeniguke euskarazko blog edo guneren bat edo besteren izena? mila esker.

Eta hor erantzun du lehendakariak, ez duela ezagutza nahikorik euskarazko Internetez %100ean disfrutatzeko, baina ezagutzen duela Sustatu, erreferentzia dela.


Leire Narbaizari erantzun dionez, oraintxe iritsi da klasetik lehendakaria, eta Iban Zalduari erantzun dio ezetz, ez dagoela irakasle gutxiago hezkuntza sisteman, eta kasu zehatz bat ezagutuko balu, saiatuko litzatekeela gaia bideratzen. Edo horrelako zerbait. Gizon Jakintsuaren kasuan, iruditu zaio tribaltasuna eta tribialitatea nahastu dituztela itzulpenean.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago