|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Arazoak Patxi Lopezen agerpena jarraitzeko© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-08-14 ¦ 11:43 ¦ zuzeneanGaurko agerraldia 11.00etan hasi du Patxi Lopezek Gasteizen, eta 12.30etan da erantzutekoa twitter bidez galdetutakoei, baina oraingoz, internautak arazoak izaten ari dira agerraldia Internet bidez ikusteko." Real Player teknologia behar da instalatua. Linuxen nekez lortuko duzu, saiatu Windows baduzu Real.com-etik jaisten ea lortzen duzuen. Eguneraketa, 14.30. Jarraipenerako arazo asko izan dira, bai. Sustatun Patxi Lopezek emandako erantzun batzuk jaso ahal izan ditugu dena den. Klikatu jarraian, eta irakurri Coveritlive-ko leihoan eguerdikoak eman duena. Inork lortzen badu lehendakaria ikustea, abisatu ea nola ari den egiten, mesedez. Atzo, hau iragarri zenean ez zuen inork abisatu Real Player beharko zenik. Gaur goizean ere, 11.00ak baino lehentxoago arte, ez zegoen agerraldiaren beste daturik Lehendakaritzako web orrian. r33-entrevista_lopez_twitter_eu.jpg 32KB (33506 byte) Erantzunak#1. Re: Arazoak Patxi Lopezen agerpena jarraitzekounai ¦ 2009-08-14 ¦ 13:00Baina zer txapuza da hau!!! Ez erantzunak ikusten ditugu, baina ezin jakin zein galderari dagokio testua. #2. Hautagai zenean ere baiiturri ¦ 2009-08-14 ¦ 14:17Ez da lehenengo aldia Patxi Lópezek twitter erabiltzen duela herritarren galderak erantzuteko-edo. Antzeko zerbait egin zuen hautagai zenean, pasa den otsailean, baina orduan mitina izan zen. Nahi izanez gero, ikusi Entrevista con vosotros apuntean dagoen bideoa eta twitter-entrevista izenekoa ere. #3. Bideoa listoiturri ¦ 2009-08-14 ¦ 15:05Ikusteko moduan dago ordubeteko bideoa Jaurlaritzaren webgunean. Hori bai, Real Player beharko duzue. #4. la cadena de host no es validazaldieroa ¦ 2009-08-14 ¦ 16:18Imac, firefox, safari eta Real Playerrekin. #5. Re: Arazoak Patxi Lopezen agerpena jarraitzekoBorja ¦ 2009-08-14 ¦ 20:43Ez naiz oso twittertzalea (hobeto esanda, ez naiz oso iaioa hartan) eta gainera gaur ez dut Lopezen abentura jarraitzerik izan. Baina zalantza bat dut: azkenean #100egun etiketaren bidez parte hartu ahal izan da ala soilik erdarazkoak balio zuen? #6. Re: Arazoak Patxi Lopezen agerpena jarraitzekoSustatu ¦ 2009-08-15 ¦ 00:08Ez, elkarrizketarako #100dias izan da erabili den gako bakarra. Euskaldun batek baino gehiagok bi gako erabilita idatzi dio. Bideoz erantzundakoez gain, blogean beste mezu batzuk ere erantzun ditu Patxi Lopezek, baina bat bera ere ez euskaraz egin izan zaiona, eta batzuei arreta jarri dien arren, galdera bat baino gehiago erantzunez, beharbada deseroso samarrei ez die erantzun nahi izan (inpresio hori ematen du bederen. #7. 100diasiturri ¦ 2009-08-15 ¦ 00:40Normalean, etiketa bakarra erabiltzen da twitter-en, bi etiketa erabiltzea nahasgarria baita eta zaila jarraipena egiteko. #8. Re: 100diasLuistxo Fernandez ¦ 2009-08-16 ¦ 17:10Iturri: argudio horrekin, herri hau gobernatzeko nahikoa da hizkuntza bat, ze bi erabiltzea nahasgarria eta zaila da jarraipena egiteko. Herritarrekin komunikazioa, bi hizkuntza ofizial dituen herri batean, ez da erraza Gobernu batentzat. Gauzak zailak edo errazak izan daitezke, baina hori da gauza bat eta bestea ondo edo gaizki egitea. Ondo egiteko behar dena da, batez ere, borondatea eta ikuspegi apur bat, inteligentzia, akaso, beste modu batean esanda. Eta Twitterren bi gakoren bidez antolatzea zerbait, egin daiteke, horixe egin daitekeela. Integraziorako ahalegin kontzeptual eta teknologiko guztia bilaketa operazio baten URL-a ematera murrizten badugu, ez, baina beste soluziorik egin daiteke. Bai, Twitter bidez egin zitekeen hobeto. Beste kontu bat da, kanala bera ere, Twitter egokia den ala ez. #9. Re: Arazoak Patxi Lopezen agerpena jarraitzekoSustatu ¦ 2009-08-16 ¦ 18:06Euskadi.net goiburuan irudi berezi bat prestatu zuten Twiterizketa honetarako. Hemen gorde dugu artxibatua gera dadin. Erantzunik gabe gelditu ziren galderen artean, Pello Urzelaik bereak gogoratu ditu bere blogean. Hurrengo elkarrizketarako gorde dituela aipatu du. #10. Re: Arazoak Patxi Lopezen agerpena jarraitzekozubieta ¦ 2009-08-16 ¦ 20:18Gasteizen agertu berri den tipo horri euskara zaio nahasgarria, batez ere. Nik apustu egingo nuke legealdi osoan ez duela ikasiko. Gogoan dugu orain dela urte askotxo indarrean jarritako hezkuntz sistemako xedapenetako batean ikasle guztak espainolez eta euskaraz mintzatzeko gauza izango zirela bermatzen zela. Hori ere ordaindu dugu patrikatik eta larrutik. Ez, lehendakari horrek, Ardanza bezain eskasa denez, ez du euskaraz ikasiko. #11. Re: Arazoak Patxi Lopezen agerpena jarraitzekolau t'erditik ¦ 2009-08-17 ¦ 12:47Hasieran esandakoaz ados Zubieta. Kontuan izan sator-lana egiten egongo dela, euskera arloko aholkularitzarako, maisu-lanetan, Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagozuzenean gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|