|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Halabedi irratikoen erretransmisio orgiastikoa entzungai© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-07-15 ¦ 12:32 ¦ kirolaHalabedikoei ahaztu egin zitzaien grabatzea, baina entzule bati esker, lortu dute Holanda-Espainia finaleko erretransmisioaren audio fitxategia, eta beren podcast orrian kargatu dute. Hurrengo urratsa (otoi! egin dezala baten batek!) partida osoaren irudiekin sinkronizatu eta bideo hori sortzea izan beharko litzateke. Pasartetxo batekin egin dugu guk sinkronizazioa, aurrerapen gisa (tira, ez dago doi-doi segundura, baina hortxe). Orgia nazionalista deitu zion behin PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadiko selekzioaren partida bati. Halabedikoen erretransmisioa ere orgiastikoa izatetik gertu egon zen.
Unearen berotasunean, beste batzuek ere irudi eta une gogoangarriak bizi izan zituzten uztailaren 11ko gau horretan, adibidez, PPko Bizkaiko zenbait buruzagi, zeinak Deia egunkariaren portadan agertu diren, irudi honetan:
Moyua plazako alde batean dagoen Jose Antonio Agirre lehendakariaren estatuari ari zaizkio iseka egiten, itxura batean. Carlton hotelaren parean inauguratu zen berriki Agirreren estatua hau, bertan egon zelako gerran lehen Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Deiak argazkikoak ere identifikatu ditu grafiko batean, eta galderak zuzenduta baten batzuei, damua ere azaldu dute argazkian agertu diren batzuek. Jose Antonio Agirrek Espainiako erregimen legala defenditu zuen gerra garaian, baina haren bandera ez zen hori, errepublikanoa baizik. Batzuetan ez da behar futbola orgia nazionalistak irudikatzeko. Andaluziako eskola-ume batzuen ikastaro amaierako jai honetako irudiak ere zirkulatzen ari dira gora eta behera sarean azken egun hauetan. Erantzunak#1. Nicolas Redondo eta orgia abertzale erradikalaSustatu ¦ 2010-07-15 ¦ 15:46Nicolas Redondok euskal selekzioaren partida orgia nazionalista deitu zioneko adierazpenak El Mundo Deportivok jaso zituen 2000.eko abenduaren 31an, Euskadi-Maroko partidaren hurrengo egunean. Dokumentu hori pdf batean deskargatzeko aukera ematen du El Mundo Deportivok. Hortik pantaila-irudia hartu eta Argazkiak.org-n kargatu du erabiltzaile batek:
#2. Halabedi irratikoen erretransmisio orgiastikoa IKUSGAI ere izango duguSustatu ¦ 2010-07-15 ¦ 16:19Lagun bat hasi da lanean, partidako bideoarekin sinkronizatzeko guztia, eta BitTorrent sareen bidez zabaltzeko emaitza. Animo! #3. Re: Halabedi irratikoen erretransmisio orgiastikoa entzungaimikel ¦ 2010-07-16 ¦ 13:15eskerrikasko denoi! ;) #4. Andaluziako eskola-umeenaSustatu ¦ 2010-07-20 ¦ 11:09Albiste orijinaleko azken bideoa desagertu egin da Youtubetik, baina hemen jarraitzen du. Mikel Iturriak banderen kontu hauen inguruan idatzi duen mezu honetan jakin dugu hori. #5. Andaluziar nazkatutaJuan Vélez ¦ 2010-07-20 ¦ 12:25Kaixo lagun guztioi, #6. Esspañia_Paises Vagos Halabedi Telebistan (ia osorik)halabelarri ¦ 2010-08-02 ¦ 10:52Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|