Teknologia albisteak
1

BTJunkie, torrentak jaisteko erreferentziazko gunea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-10-27 : 09:10

The Pirate Bay proiektuak ospe handiagoa du medioetan, eta urteetan Mininova webgune dotore eta ondo antolatua izan da; baina, gaur egunean, BitTorrent fitxategiak eskuratzeko erreferentziazko gunea BTJunkie duzu. Inon baino torrent gehiago, erabiltzaile ugari, eta bezero-programa on batekin bazabiltza, azkarra benetan. BitTorrent p2p teknologietan indartsuena da gaur egunean, Kazaa, Emule eta beste sistema batzuen ondoren nagusigora iritsi dena: musika, filmak eta era guztietako fitxategiak saretik jaisteko sistema.

Seeders eta Leeches

Seeders eta Leeches

Edozein unetan, BtJunkieko deskargatuenen zerrenda, milaka seeder eta leech daudela ikusiko duzu, ereile eta izainak, BitTorrent edo Torrent terminologiako gako nagusiak.

Torrent fitxategien logikak funtzionatzen du erabiltzaile askoren artean, zenbat eta jende gehiagoren eskuetan egon fitxategi bat, errazago jaitsiko da zeurera. Zenbatek eskaini, eta zenbatek xurgatu, hori de Seeders eta Leeches terminoek adierazten dutenak.

Seeder edo seed dira ereiten dutenak, ereileak, seed edo haziak jarrita dituztenak beren ordenagailuetan beraien material hori beste batzuek ere deskargatu dezaten.

Leeches (singularra leech) dira xurgatzaileak, izainak, odola xurgatzen duten animalia ornogabe horiek (Hirudo medicinalis): fitxategi hori une jakin batean eskuratu nahian dabiltzanak. Idealki, ratio ideala da Seed asko, eta Leech gutxi, eta milaka Seed dituzten fitxategiak badaude BtJunkien, baina, askotan, nahikoa da bi dozena badira ere, gauez jaisten utzi eta goizaldean lana amaitu dela ikusteko.

Adi balorazioei

Hala ere, ez da Seed/Leech ratioa begiratu behar duzun gauza bakarra. Pantaila irudi honetan, Michael Mooreren azken film dokumentalaren bilaketan agertu zaiguna ikusten da.

Badirudi aukera asko daudela filma berehala lortzeko, baina komentarioetan ageri diren zeinu gorrixka horiek iruzkin negatiboak adierazten dituzte. Beti komeni izaten da komentarioetan sartzea: ingelesez egoten dira, baina hazia faltsua bada, bertan agertuko da argiki salatua: FAKE FAKE FAKE edo antzeko komentarioekin.

Capitalism a love story dokumentalarekin hori gertatzen da: berriegia da filma, estreinatu berria AEBetako aretoetan, eta oraindik ez dago sarera filtraturiko kopia onik. Daudenak kopia faltsuak dira, agian zine-ekoizleek beraiek jarritakoak sare hauek aztoratu eta erabiltzaileak nekarazteko. Alferrik ari direla ematen du, jende asko aritzen da faltsuak jaisten, baina BTJunkie-n bederen, abisuen sistemak ondo funtzionatzen du eta faltsuak eta onak ondo bereizten dira. Fitxategi onek, zeinu berdeak izaten dituzte, ez gorrixkak, komentarioetan.

Filmen kasuan, gainera, kontuan izan normalean ziklo bat gertatzen dela estreinaldiaren inguruan:

  • Estreinatzean edo are lehenago ere, FAKE edo faltsuak.
  • Estreinura eta gutxira, aretoetan grabatutako kopia eskasak, ingelesez Cam, Telesynch edo TS zeinuekin adierazita ageri direnak.
  • Geroxeago, Screener edo R5 bezalako kopia txukunagoak, auskalo nondik filtratuak (adi, Screener kalitate ertan/oneko zeinua da ingelesez, baina espainolezko p2p munduko terminologian, aretoko grabaketa txarraren esanahia izan dezake).
  • Aste batzuetara, DVDtik erauzitako kalitate oneko kopia. AEBetako filmeen kasuan, lehenbizi ingelesezko orijinalak (hor dago azpitituluen mundutxoa, horiek azpidatziez hornitzeko, baita euskaraz ere); ondoren, Europako beste hizkuntza batzuetan agertzen dira halaber.

Bezero-programak

BTJunkie edo beste toki batzuetatik Torrent-ak jaisteko behar duzuna da programa bat ordanagailuen, jaitsiera-igoera hauek kontrolatuko dituena. Ares modan egon izan da, eta euskaratuta dago, baina une honetan, bi programa hauek agian hobeto dabiltza:

Adi programa hauek lantokian erabiltzearekin: baliteke lanorduetako konexio abiadura moteltzea bulegoan, edo nagusiek ez gustuko izatea. Erabilpenerako tolerantzia badago, hobe da gauez uztea programak martxan, eta goizean itzultzean, deskargak gelditzea.

Erantzunak

Xabier Aramendi
2011-08-21 : 00:46

Torrent Softwareak EUSKARAZ hemen:

http://azpitituluak.com/software

Erantzun

Sartu